Mezu berrienak

Orria 1 ... 7 8 9 10
91
Hizketa txokoa / Web orriaren gastuetarako diru...
Last post by Aju - 2021ko Otsailaren 14a, 16:48:32
Lehen mezu hau uneko egoeraren laburbilketa egiteko erabiliko dut aurrerantzean.

Euskal Encodings irabazi asmorik gabeko komunitatea da. Nahiz eta irabazi asmorik ez izan, web orriak gastu batzuk sortzen ditu Hosting (webaren alojamendua) eta domeinuaren (.com eta laster .eus) bitartez. Gastuak demokratizatzeko asmoz, diru bilketak egin ohi ditugu berritzea tokatzen den bakoitzean. Jendeak emandako dirua maneiatzen dugunez eta erabat gardenak izan nahi dugunez, mezu honetan gure mugimendu guztiak argitaratzen joango gara.

Normalean 3 urterako berritzeak egin ohi ditugu, behin egin eta denbora baterako buruko minak kentzeko. Zoritxarrez, gero eta denbora gutxiago dedikatzen diogu web orriari eta diru bilketaren prozesuan asko igarri da, denbora gainera etorri baitzaigu eta azken astean mugitzen hasi baikara; horren erruz, astebeteko epea bakarrik izan dugu dirua biltzeko eta gehienbat adminok bakarrik jarri dugu dirua. Nahiko gaizki atera zaigu eta honi buelta bat eman behar diogu.

Aurrera jarraitu aurretik, hauxe da une honetako egoera ekonomikoa:

Diru-sarrerak
Aurreko diru bilketatik 62,47€ geratzen ziren. Horrez gain, 10 pertsona aurkeztu ginen ordaintzeko, bakoitzak 25€ jarriz. 62,47 + 10x25 = 312,47€ dauzkagu berritzeetarako.

Gastuak
2021eko otsailaren 22an gastatutakoa: Domeinua 2 urterako berritzea (2023ko azaroaren 25a arte) + Hostinga 3 urterako berritzea (2024ko martxoaren 2a arte) 220,27€ izan ziren. (Kasurik ez goian iraungitzear agertzen den aukera horri; berritzean epe laburrerako eskainitako aukera bat da. Beheko biak dira axola dutenak).



Beraz, une honetan 312,47 - 220,27 = 92,2€ geratzen zaizkigu.

.EUS domeinua kontratatzea falta zaigu. Nik uste dut idealena azaroaren 25 inguruan 2 urterako kontratatzea izango litzatekela, horrela bi domeinuek epemuga bera izango baitute. Ea promozioren bat lortzen dugun, baina bota 50-60€ inguruan ibil daitekela.

Gauzak horrela, .EUS ordaindu ostean 30-40€ inguru geratuko zaizkigu kaxan, ia ezer ez.

Azken diru bilketa honek erakutsi digu hobe dela dirua aurretiarekin biltzea, azken unean presaka ez ibiltzeko, beraz, honakoa proposatzen dut: Dirua biltzeko hari hau irekita uztea harik eta 350€ inguru bildu arte (beste 3 urterako gastuak), eta behin zifra horretara iritsitakoan, haria ezkutatzea, noizean behin dirua jarri nahi duen jendea agertzen baita; 350€rarte errekaudatzea ulertzen da, baina 1000€ inguru errekaudatuta izateak irabazi asmoa daukagula emango luke.

25€ko ekarpen maximoa jarriko nuke; norbaitek gutxiago jarri nahi badu ere ongi etorria izango da.

Zer deritzozue?
92
Animazio filmak / Er: Toriyamaren teatro tailerr...
Last post by jonnydbz - 2021ko Otsailaren 14a, 00:15:17
Oso ondo dago! Eskerrik asko!
93
Animazio telesailak / Er: SLUMP DOKTOREA (28/148) V...
Last post by jonnydbz - 2021ko Otsailaren 14a, 00:08:51
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Otsailaren 09a, 19:02:1644.a atala da. Hemen uzten dut proba gisa, ea zer deritzozuen: https://mega.nz/file/gIE0UbJZ#fP3f-PemiJvIrKn6u6-Dk7e4VaQLt12DXkPvg2YFvn0
Remasterizazioan zikinkeria dena kendu ez dutela ikustea asko gustatu zait XD
94
Animazio filmak / Toriyamaren teatro tailerra - ...
Last post by Aju - 2021ko Otsailaren 13a, 20:06:04
Toriyamaren teatro tailerra




SINOPSIA

"Toriyamaren teatro tailerra" Akira Toriyama mangakaren hainbat lan biltzen dituen liburu bilduma bat da. Lan horietako batzuk animatuak izan dira eta hari honetan zintzilikatuko dira.

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Toriyama Akira Marusaku Gekijō
Produkzio Urtea: 90eko hamarkada
Produktora: Toei
Nazionalitatea: Japoniarra

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: VHSrip
Arduradunak: Aju (itzulpena eta konpresioa) eta jonnydbz (zuzenketa)
Iraupena: 20 min inguru.
Tamaina: 200 MB inguru.
Bideoa: x264 - 640*480 - 4:3
Audioa: VHSrip AAC 128 Kbps/Estereoa/Japoniera
Azpidatziak: Euskara



Go! Go! Ackman
: Esteka (MEGA) ("Deabrua" bezala izendatuta bideoaren artxiboan)

Artxiboen izenak aldatuak izan dira badaezpada, Megak ez filtratzeko. Esteken aurretik dauden izenak (urdinez) dira bideoen benetako izenak.
95
Irudi errealeko Filmak / Er: Izarretako Gerra IV: Itxar...
Last post by RAIMIKEL - 2021ko Otsailaren 13a, 12:50:13
Eskerrik asko!!
96
Irudi errealeko Filmak / Er: Izarretako Gerra IV: Itxar...
Last post by Julentzio - 2021ko Otsailaren 13a, 11:34:39
Arrakala, txalo potolo bat zuretzat
97
Irudi errealeko filmak [Azpititulatuta] / Er: Tengoku to jigoku - Zerua ...
Last post by Ainz - 2021ko Otsailaren 13a, 01:20:04
Animea japonieraz ikustea gustatzen zait eta film hau audio originalean ikustea asko gustatu zait. Eskerrik asko Josu azpititulatzeagatik!!!
98
Irudi errealeko Filmak / Er: Izarretako Gerra V: Inperi...
Last post by petpunk - 2021ko Otsailaren 12a, 17:14:06
Primeran!! Mila esker berriro!!!
99
Irudi errealeko Filmak / Er: Izarretako Gerra V: Inperi...
Last post by xabimaiden - 2021ko Otsailaren 12a, 16:11:16
Izugarria! Mila mila esker, beti bezela!
100
Irudi errealeko Filmak / Haizea eta Sustraiak (2007) (...
Last post by arrakala - 2021ko Otsailaren 12a, 13:35:44
HAIZEA ETA SUSTRAIAK (2007)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Dokumentala
Urtea: 2007
Zuzendaria: Joseba Iñaki Agirre Errazkin
Gidoia: Joseba Iñaki Agirre Errazkin
Argazkia: Jon Gurutz Sainz de Murieta
Musika: Naia Robles, Ken Zazpi, Luis Eduardo Aute
Sinopsia: "Txiki"-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartuko gara. Bere bizitza, bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuk, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanztura lurperatzen duten bitartean, bere senide, lankide eta frankismoaren kontrako militantziak, haien oroitzapenak eta diktadura garaiaren bukaerari buruz hitz egiten digute. Oraindik ezabatu ez diren testigantzak dira. Bizirik dagoen historia da, gure berezko historiaren partea da.



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 85 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,41 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA - ONLINE)

Orria 1 ... 7 8 9 10