Gazteak [EMULE] [12/12]

Sortzailea gorri, 2008ko Urriaren 14a, 22:55:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

gorri

GAZTEAK
SERIE OSOA (BI DENBORALDI)

SINOPSIA
Pisu bat partekatzen duten lau gazteren abentura zoroak.

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: The Young Ones
Produkzio Urtea: 1982-1984
Denboraldiak: 2
Kapituluak: 12
Egoera: Bukaturik
Produktora: BBC
Nazionalitatea: Erresuma Batua
Emisioa Euskal Herrian: ETB1

Aktoreen Banaketa:

Neil Pye (hippya): Nigel Planer
Rick (anarkista): Rik Mayall
Vyvyan Basterd (punkya): Adrian Edmondson
Mike Thecoolperson (rockabillya): Christopher Ryan
Jerzy Balowski (maizterra): Alexei Sayle

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: DVDrip
Arduraduna: gorri
Publikazioa: Behin

Denboraldiak: Lehenengoa eta bigarrena
Kapituluak: 12
Iraupena: 30 minutu
Tamaina: 530/640 MB
Bideoa: XviD 2000 Kbps 720*576 - 4:3
Audioa 1: DVD MP3 128 Kbps Estereoa Euskara
Audioa 2: DVD MP3 128 Kbps Estereoa Ingelesa
Audioa 3: DVD MP3 128 Kbps Estereoa Gaztelania
Audioa 4: DVD MP3 128 Kbps Estereoa Katalana

Hizkuntza: Euskara/Ingelesa/Gaztelania/Katalana
Azpitituluak: Ez

ELINKAK

1x01 Birrintzen - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
1x02 Petrolioa - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
1x03 Aspergarria - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
1x04 Bonba - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
1x05 Festa - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
1x06 Uholdea - Gazteak (eu-en-es-ca).avi

2x01 Bambi - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
2x02 Dirua - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
2x03 Lizuna - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
2x04 Denbora - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
2x05 Gaixotasuna - Gazteak (eu-en-es-ca).avi
2x06 Udako oporrak - Gazteak (eu-en-es-ca).avi

Aju

Eskerrik asko, nire hainbat proiektuetako bat hau zen, lana aurreztu didazu :holas:

luistxo

Igor Leturia blogariak berriro loreak eta loreak bota dizkio Euskal Encodings-i, kasu honetan Gazteak eskuragarri jartzeagatik.
Horra: http://eibar.org/blogak/e-gorblog/archive/2008/10/14/gazteak-beste-serie-mitiko-bat-euskaraz-eskuragai

xaxi

Zorionak lanarengatik:
Baina, emuletik jaisteko lana hartu beharrean, ez al da erosoagoa you tuben edo megavideon uztea eta handik ikustea?

getxoztarra

Oso ona! Ontxe berton jarri dot bajatzen dana.

jonnydbz

#5
Aipamenaren egilea: xaxi  Noiz: 2008ko Urriaren 22a, 15:10:10
Baina, emuletik jaisteko lana hartu beharrean, ez al da erosoagoa you tuben edo megavideon uztea eta handik ikustea?
Erosotasunaren definizioa norberaren araberakoa da. Dena den ez dut uste hemen erosotasuna bilatzen denik, partaidetza baizik, batzuk muntatzen eta igotzen dutena besteok konpartitu dezagun. Bestela betikoek lana egingo dute, eta besteok ez dugu ezertan lagunduko. Gehienetan ezta eskerrak emateko ere. Hori bai, norbaitek jaitsi eta horietara igo nahi badu, aurrera ez dut uste baimenik beharko duenik.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

xaxi

Barkatu Jonydbz baina nik zerbait egin badut eskerrak ematen hasi naiz beraz ez dakit zergatik diozun hori. Bigarren igotzearen lana egiten bada, ikusgarritasuna hobetze aldera, pausuak aurrezte aldera esaten nuen. Horrela batzuek egiten duten lan eskerga modurik onenean (ahalik eta gehienek ikusiz) aprobetxatzen da.

Aju

Aipamenaren egilea: xaxi  Noiz: 2008ko Urriaren 23a, 13:07:05
Barkatu Jonydbz baina nik zerbait egin badut eskerrak ematen hasi naiz beraz ez dakit zergatik diozun hori. Bigarren igotzearen lana egiten bada, ikusgarritasuna hobetze aldera, pausuak aurrezte aldera esaten nuen. Horrela batzuek egiten duten lan eskerga modurik onenean (ahalik eta gehienek ikusiz) aprobetxatzen da.
Ez dizu asmo txarrez esan. Gertatzen dena da arazo horrekin aspalditik daukagula eta ez dugula konpontzea lortzen, eta proposatzen duzunak ez du asko laguntzen.

Igotzen ditugun gauzak uste baino jende gehiagok jaisten ditu, DBZrekin adibidez inoiz 100 pertsona baino gehiago izan ditut ilaran itxaroten, baina pare bat astetara begiratu eta 20 pertsona inguru bakarrik agertzen dir iturri gisa; jendeak grabatu eta ezabatu egiten ditu. Horregatik, ez dugu imajinatu ere egin nahi zer gertatuko litzatekeen zuzenean jaitsiera zuzenean jarriz gero.

Baina esan dizun moduan, gerora norbait agertzen bada (pertsonalki nahiago dut emuleari zabaltzeko marjen bat eman, hau da, emulean eskaerak bukatzen direnean) jaitsiera zuzenean jartzeko asmoz, nigatik ongi etorria izango da.

Aju

Aurreko erantzunarekin liatu naiz eta ahaztu egin zait benetan esan nahi nuena komentatzea.

Gazteaken DVDok nik izan nituen, eta konpresioa oso txarra da. DVD baten 6 atal eta atal bakoitzak 4 hizkuntza ekartzen baditu, pentsa dezakezuze zenbat leku dagoen gauza bakoitzarentzat. Gogoratzen naiz bideoa sarritan pixelatzen zela, eta kuadritoak ez ziren nolanahikoak XD Proposatzen dudana da interneten begiratzea ea badagoen edizio hobeagoren bat (agian erremasterizatuta eta dena dago) bideoa hartzeko. Ni mininovan begira egon naiz, eta 2. dvda aurkitu dut jaisteko, doble kapakoa da (DVD9 7.6Gb dakar), teorian itxura ona dauka, baina katalana eta gaztelera omen dakartza eta moskeatuta nauka, agian edizio bera da, baina tamainarena ez dut ulertzen orduan XD

Nik hor uzten dizuet proposamena. Gorri, ea zer deritzozun.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: xaxi  Noiz: 2008ko Urriaren 23a, 13:07:05
Barkatu Jonydbz baina nik zerbait egin badut eskerrak ematen hasi naiz beraz ez dakit zergatik diozun hori.
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Urriaren 22a, 22:02:54
(...) Gehienetan ezta eskerrak emateko ere. (...)
Gehienetan eta beti ez dira berdinak. Hau jartzearen zergaitia Ajuk azaldu dizu. 100 pertsonak jaisten dabiltzala jakin eta foroan 10ek baino ez dugu eskerrak ematen. Zeu 10 horien artean zaude orain, beraz, ez daukazu zertan hau eraso moduan hartu. Ikusi dut, oso ondo gainera, eskerrak eman dituzula, orduan ez dakit nolatan sartu zaren beste taldean. Gaizki ulertua baino ez da izan.

Eta orain nire iritzi pertsonala botako dut beste zatiaren inguruan. Ez dezala inork gaizki hartu, baina badaezpada esan egiten dut. Youtuben edo Megavideon ez dut inoiz serie bat jarraituko, kalitatea hutsaren hurrengoa delako. Resoluzio oso txikia, eta gainera dena birkonprimitu egiten da, eta asko gainera. 400 pixeleko zabalerako bideoa pixelatuta ikusten da, bloke ederrekin, ba imaginatu pantaila osoan ikustean... Gauza laburrak ikusteko noizean behin, beno, baina serie oso bat...

Hala ere, banaketa metodoaren gaian gehiago esateko daukat. Muntatzaile bakoitzak ikusi behar du zein metodo erabili, eta beraiek nahi duten moduan egin dezatela. Emule, bittorrent, pando, ares, deskarga edo seur mezularitza, norbaitek zerbait jaitsi nahi badu eskeintzen den sistema onartu beharko du. Adibidez, Ajuk emule erabiltzen du ia beti (beti ez esatearren), Taichisanek noizbehinka pandoa erabili du, Arsenicumek serieren bat deskarga zuzenera igo du...

Dragoi Bolaren kasua itzela iruditu zait, Orionatk-ek emule bitartez banatzen du, eta derrepentean KamiKaze_Chalaok Megauploadera igo zituen, eta orain Laprast berdina egiten ari da Rapidsharerekin, eta gainera Killerrek menuak egin ditu. Hau egin dute inork ezer eskatu gabe. Hau bai dela parte hartzea. Eta hau da, nire uste apalean, bilatu behar dena.

Honen aurkakoa Dragoi Bola Z da (kuriosoa). Ajuk kriston lana egin ondoren, batzuk atalen iturriak bermatzen saiatzen gara, eta ikusten dugu zenbat jende jaisten duen. Aurreko kasuan ez bezala, jendeak eskatu egiten du deskarga zuzenean jartzeko, baina ez da inor animatzen... Parte hartzea: 0.

Hau guztia esan ondoren, Xaxi, badakit agian pixkat borde hitz egiten ari naizela, baina hau da gertatzen ari dena. Nire ustetan gutxienez. Hori bai, ez dut esan nahi ezin dela serie hau deskarga zuzenean jarri edo Megavideon, edo beste lekuren baten. Norbaitek egin nahi badu, egin dezala.

PD: barkatu Gazteak serieari buruz ezer ez esateagatik.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Akerbeltz

#10
Gazteak telesaila etb3-n hasiko dira emititzen laster.

http://www.youtube.com/v/uB4AbaZhMT0&hl=en&fs=1&rel=0"

Aju

Joder, hau errekuperatu badute, argi dago EDOZER errekuperatuko dutela! Ezin da esperantza galdu. Igual Ibarretxeren seriea ere errekuperatuko dute :meparto: :meparto:

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Ez, Star Trek, ba?a ondo begiratuta, emon dau zuk di?ozunagatik nabilela :meparto: :meparto: :meparto:

jonnydbz

Bai zera, Star Trek euskeraz dago??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa