Dragon Quest - Dairen abenturak (08/22)

Sortzailea Aju, 2008ko Abuztuaren 22a, 01:16:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ronbin

Ziur nago bai. Seriea euskeraz ikusi nuen bere garaiean. Aurrerago internetetik jaisten hasi nintzen gazteleraz ikusteko, baina 3. atalean edo aspertu nintzen eta ez nituen gehiago jaitsi, oso kutrea iruditzen zitzaidalako :biggrin:

Aju

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 22:58:48
Ziur nago bai. Seriea euskeraz ikusi nuen bere garaiean. Aurrerago internetetik jaisten hasi nintzen gazteleraz ikusteko, baina 3. atalean edo aspertu nintzen eta ez nituen gehiago jaitsi, oso kutrea iruditzen zitzaidalako :biggrin:
Hasiera oso oso flojoa dauka serieak, bai. Infantilegia.

jonnydbz

Erdiraino irakurri dut, eta Darth Vader eta Luke Skywalker-en eszena etorri zait gogora :meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#78
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Irailaren 22a, 20:38:52Erdiraino irakurri dut, eta Darth Vader eta Luke Skywalker-en eszena etorri zait gogora :meparto:
Zin dagizut ez naizela saiatu antzik ematen itzulpenean, gehienbat ez daukadako Star Warseko ezer ikusita :silba: Egia esan, 15 urte baino gehiagoan sekula ez zait bururatu konparazio hori.

EDIT: Erantzuna ezabatu egin dut, norbaiti ezer ez hondatzeko :cool:

jonnydbz

Spoiler
1.- Hurrengoan spoiler etiketak erabili!!  ::Vudu

2.- Dioooooooooooooooooooooos, tomo honen amaiera kristooona da, mekabinzotz!!! Nigatik ahaztu GT eta OP, eta ekin 7.arekin :manifa:

3.- Ikusi ditudan akatsak jartzen dizkizut:

008: azkenaldion asko erabili duzu, bai. -> azken aldian
016: bai-bai -> bai, bai (komarekin)
021: globoa erresumaren jabetzakoa da, beraz ez da ezer gertatzen -> ...da, beraz, ez... (koma)
     ez daukagu horrekin beharrik, ez? -> horren beharrik
026: eta geu izan behar ahal gara bere... ? -> izan behar al gara...?
029: zuekin ez da inora joan gero! -> ezin
037: halakorik aurkitzea zaila -> zaila da.
057: gure igarle soilak gara -> gu
096: eta zer nahi duzu esate... -> esatea...
107: inork ez daki gizakiak badira -> inork ez daki gizakiak diren edo ez (horrela ez da hobeto?)
108: oraindik ez dakigu onaren ala gaizkiaren alde badaude ere... -> dauden ere (?)
117: beraz banaiz... -> beraz, banaiz... (koma)
     zer esan nahi du dragoiaren zaldunak izateak!? -> zalduna
130: niri proposamena txantxa izatetik urruti dago. -> nire
163: neu izan bait naiz -> bainaiz
167: hadlerren zen ona zikindu nahian -> izen
217: zuek kargutu zaitezte daitaz -> kargutu hitza 'darse cuenta' esan nahi du, hau jarri nahi bazenuen, ondo, bestela, arduratu jarriko nuke.
224: ezin naiz atzera bota, baranek garaitezina badirudi ere -> baran
265: hyunkelek bera ere ezin izan zuena -> berak
271a: oso litekeena da jasaten duen pertsona -> hemen zerbai falta dela dirudi, ez?

Asko gustatu zait 6. liburuki hau, benetan :thumbup:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Ronbin

Bueno, oraintxe amaitu dut irakurtzen. A zer nolako finala! benetan emozionantea da komiki hau!

Aju

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2009ko Irailaren 25a, 17:13:13
Bueno, oraintxe amaitu dut irakurtzen. A zer nolako finala! benetan emozionantea da komiki hau!
Hurrengoak askoz okerrago uzten zaitu, Baranekin da oraindik :silba:

Aju

7. liburukia igota. Hurrengoa... aber aste santuetan zerbait egiterik daukadan, bestela... udan partean edo. Dena den, itzulpen fidagarririk gabe geratzen nago eta PlanetaDeAgostini etengabe atzeratzen dabil hemengo edizioa, beraz, paroi bat egongo da beste 3 liburuki barru edo.

jonnydbz

Eskerrik asko Aju!! Etxera heltzen naizenean jeisten jarriko dut!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Eskerrik asko Aju, hi bai kurrantia jo?o!XD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Ronbin


jonnydbz

Itzela tomo hau, laister Planetak editatu zuen puntura iritsiko da. Ze azken 5 komikiak nituen, eta azken kapitulu hauetaz gogoratu naiz Baran ikusita. Benetan oso ondo dago.

Ikusi ditudan akatsak:

015: bera ete bere lagunen -> eta
        orain ulertzen dut zergatik deitu diguzun -> gaituzun dela uste dut (nor-nork), diguzu izateko zerbait deitu behar da
016: dino jauna berreskuratzeko deitu diguzu? -> gaituzu
        eta horri arriskutsua izan daiteke -> hori
026: azken bokadiloa hutsik dago.
033: nik hemen itxarongo dizuet -> zaituztet?
036: nik ez diot giza arrazari halakorik egiten utzi -> utziko?
037: justua -> bidezkoa hobeto?
        eta nik ez naiz... -> ni
045: agian honako hau azalduta ulertuko hau egiteko beharra... -> aditza falta zaio
053: ez al zara konturatzen zure laguna den!? -> dela
055: lotsa emango lidake gure artean halako koldar bat izateak -> ziur azkena pluralean dela?
056: sekula ez nuen usteko ihes gai izango zenik -> ihes egiteko gai
073: ehun urtez entrenatuko beharko zinateke -> entrenatu beharko
077: gogoko ditut oraindik bizirik daude giza harrapakinak -> dauden
097: atsegin dut harrapakina dardar batean ikusten -> ikustea?
105: beraz hau da... -> beraz, hau da... (koma)
109: bere heriotzara eramaten ari zara -> ez da heriotzera?
143: bihotza begiren ireki-itxi batean -> begien
152: aurrez-aurreko borrokan -> aurrez aurreko, honek marratxoa ez duela uste dut (elhuyarren marra barik agertzen da)
173: orri honetan esperantza hitzen bat itxaropen hitzagatik aldatuko nuke, gehiegi errepikatzen da denbora oso laburrean
175: sentipen hau aurrerago ere izan dudalakoa daukat -> lehenago edo aurrez, aurreragorekin etorkizunaz hitz egiten dela ematen du
178: dragoiaren hitzaren azken letra banatu egiten da
188: baran arkideko armadari entregatu zen -> 1873 orriko mapan Alkid bezala jartzen du
206: distantzietan hitza banatu egiten da
245: dragoi-aurarekin banatu egiten da
        erabili gigabreak behingoz -> gigabreak -a mugatzailea behar du ez? (249. orrian gigabreaka jarri duzu)
249: indartsuagoa hitza banatuta
267: gizaki osoa hilda ere -> gizadi
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Eskerrik asko Aju, ni atzeratuta noa (oraintxe 2.a irakurtzen bukatu dut) baina gustatzen ari zait. Gainera, telebistako marrazkiei buruz ez dut ia ezer gogoratzen.

Akats batzuk ikusi ditut. Esango nuke euskaraz bizi zarela, eta hori gehiegi nabaritzen da zure itzulpenetan. Nahi baduzu esango dizut zein akats diren (agian beranduegi esan dizut).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Ba egia esan 2. liburukiaren photoshopeko proiektuak galdu egin nituen (portatil zaharrean egin nuen eta izorratu egin zen). Horregatik, nahiko ko?azo handia da berriro garbiketa guztia egitea zuzenketa txikiengatik. Beste guztiak badauzkat, beraz esan lasai. Dena den, hurrengo zuzenketetan neuk ere beti zuzentzen dizkidazuen gauzatxo batzuk azaldu behar ditut, berez ongi baitaude (euskera ematen nabil Euskaltzaindiak baino gehiago dakien batekin :meparto:).

darko

Ondo dago, orduan. Hurrengoan eman beharko dizut egurra XD
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik