Gamer (2009) [MEGA eta DRIVE]

Sortzailea Godelet, 2010ko Urriaren 01a, 22:08:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Godelet

Gamer (2009)






Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Zientzia-fikzioa, Thrillerra, Akzioa | Distopia, Bideo-joko
Urtea: 2009
Zuzendaria: Mark Neveldine, Brian Taylor
Gidoia: Mark Neveldine, Brian Taylor
Argazkia: Ekkehart Pollack
Musika: Robb Williamson, Geoff Zanelli
Aktoreak: Gerard Butler, Michael C. Hall, Alison Lohman, John Leguizamo, Amber Valletta, Aaron Yoo, Logan Lerman, Keith David, Ludacris, Michael Weston, Kyra Sedgwick, Noel Gugliemi, Terry Crews, Johnny Whitworth, Zoe Bell, Milo Ventimiglia, Dylan Kenin, Efren Ramirez, Stephanie Mace, Sam Witwer, Keith Jardine, Ramsey Moore, Jonathan Chase
Sinopsia: Filma etorkizun hurbilean girotua dago. Jokoak eta entretenimenduak eboluzio bat jasan dute eta hibrido beldurgarri bihurtu dira. Gizakiek beste gizakiak kontrolatzen dituzte online bidezko jokoen bitartez. Gizakiaren adimena kontrolatzeko teknologia oso boladan dago eta joko horien atzean ezkutatzen da Ken Castle aberats bakarti eta jokoaren sortzailea. Castlek bere azken jokoa atera berri du. Jokalariak "Slayers" protagonistaren ikuspuntutik jokatu behar du eta erailtzea da helburua. Joko horren bitartez, milioika pertsonek euren fantasia odoltsuenak gauzatuko dituzte. Kable da "Slayers" bideo-joko bortitz horretako izarra. Simonek kontrolatzen du Kable. Jokalari gaztea da eta aukera gutxi ditu, baina astero Kable bizirik mantentzea lortzen du. Familiarengandik banatu dute eta borrokatzera behartuta dago bere borondatearen aurka. Gladiadore modernoak ahalik eta denbora luzeenean bizirik jarraitzen saiatu beharko du. Ezinbesteko baldintza da jokotik ihes egin, familia askatu, bere identitatea berreskuratu eta gizateria Castlen teknologia ankerretik salbatzeko.
Nota Filmaffinityn: 5,1



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 91 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,53 GB
Erresoluzioa: 360p
Esteka (MEGA)
Esteka (DRIVE)
G o d e l e t

Taichisan

Aste terdi kampoan ta zelako giroa!XD
Gauzatxio bat Godelet, ez dakit nire kopiaren arazoa den edo denen kopia baino azken 2 minututan euskarazko audioa jun egiten da, ikusi duzu osorik ta konfirmatu ahalko zenidake horrelakorik gertatzen baden zure kopian? justu azkenengo eskenan gertatzen da ta amaierararte(kredituak). Eskerrik asko!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Godelet

Eup!
Egia da. Ez nuen ikusi filma osoa eta nire kopian gauza bera gertatzen da.
Ba nago beste kopia bat bilatzen. Eta amaitzen dudanean eskegituko dut berriro.

Eskerrik asko, Taichisan, "materiala" aztertzeagatik.
G o d e l e t

Burrunbada

#3
Aupa!
Neuk ere filme horren DVDa daukat eta berdin gertatzen da azken minutuetan euskarazko bertsioan; hortaz, DVDaren akatsa da nire ustez, euskarazko bikoizketarena, alegia.
Eutsi horri!!

Godelet

Aipamenaren egilea: Burrundaie  Noiz: 2010ko Urriaren 05a, 20:01:24
Aupa!
Neuk ere filme horren DVDa daukat eta berdin gertatzen da azken minutuetan euskarazko bertsioan; hortaz, DVDaren akatsa da nire ustez, euskarazko bikoizketarena, alegia.
Eutsi horri!!
:vueltassshonek bi aukera proposatzen gaitu: Dagoen moduan uztea edota azken zati hori gaztelaniaz ipintzea.
:154782854542d46768e9c5a: Zein da zuen iritzia?
G o d e l e t

Taichisan

Ba nik uste ain gutxi denez gero hobe behintzat bertsio originalean jarri edo gaztelaniaz erremediorik ez badago....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Burrunbada

Nik, behintzat, dagoen bezala utziko nuke. Ez dut uste azken minutu gutxi horiek ezertan eragiten diotenik pelikularen amaierari, desenlazeari dagokionez, behintzat. Nire ustez, tarte labur horretan erdarazko hitzak paratzea txaplata moduko zerbait izan liteke. Baina badakizue, gustuen gainean dena libre!

Godelet

Ok!
Ba... Agian ez du garrantzirik... Horrela utziko dot eta jarraituko dugu "hellburuekin"...
Zuen iritsiak baliagarriak izan dira eta.

:yu: Eskerrik asko.
G o d e l e t

zumarra

"G" sailetik hauek dira ezin deskargaturik daudenak (osorik; atalak falta dituzte denek):

Gamer
Gezurra lege
Gezurtia etxean
Gizakien seme-alabak
Gran Torino


Eutsi, koadrilla! :threat:

burrundaie


burrundaie


xbartola

Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!