Izarretako Gerra - Star Wars | Trilogia (1977-1983)

Sortzailea Taichisan, 2010ko Abuztuaren 31a, 14:29:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 3 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Lehen filma ikusi dut. Eta kuriositate pare bat aipatuko ditut:

- Lehen film honen titulua Izarretako Gerra da, edo hori esaten du hasieran. Taichisan, zergatik jarri diozu Izarretako Guda?
- Konturatu zarete androideetako bati 3PO deitzen diotela? Zergatik hau? Euskaraz C hizkia ez dagoelako? :biggrin:

Honetaz aparte, ripeoaren aldetik beste gauza bat. Uste dut audioa irudia baino beranduago doala.

Beno, besterik gabe, izan bedi zuekin barne-indarra!

:lsvader:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Irailaren 15a, 21:16:41
Lehen filma ikusi dut. Eta kuriositate pare bat aipatuko ditut:

- Lehen film honen titulua Izarretako Gerra da, edo hori esaten du hasieran. Taichisan, zergatik jarri diozu Izarretako Guda?
- Konturatu zarete androideetako bati 3PO deitzen diotela? Zergatik hau? Euskaraz C hizkia ez dagoelako? :biggrin:

Honetaz aparte, ripeoaren aldetik beste gauza bat. Uste dut audioa irudia baino beranduago doala.

Beno, besterik gabe, izan bedi zuekin barne-indarra!

:lsvader:

Tituluarena beti daukat lioaXD Zeren izatez Gerra esatea erderakada hutsa da, Guda izan beharko litzake, horregatik akatsaXD

Sinkroniaren aldetik ez dakit egia esan ez bait ditut ikusi ripeatutak, dena den ez da "asko" nabarituko ezta? parte batzuetan jarri nuen filmea probatzeko eta ez nuen izan sinkronia aldetik arazorik...baino baliteke batzuetan soinua dantzatzea(gogora dezagun nondik ripeatu denXD).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Txapeau Taichisan!!!

Oraintxe bertan jaisten ari naiz filmeak. Geldiro geldiro soinua aterako diet eta DVD kalitateko irudiei itsatsiko diet. Noizko? Filme bat hilero, gabonetarako hirurak.

Harritzen nauena da nola eduki liteken ETBk horrelako harribitxiak gordeta. (galduta??)

Berriro esan beharrekoa: eskerrik asko; 6 ordu gogoangarriak eskainiko dizkiet nire seme alaba eta lagunei.

jonnydbz

Galdera bat, ez litzateke hobe izango Taichisanek galerarik gabeko audio pasako balizu? Posible bada noski.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Nola galerarik gabeko audioa? Eta filmeak muntatu nahi badira soilik EDIZIO LIMITATUAREN 2 diskoetako filmeekin egin behar dira, haiek bait dira filmeen bertsio originalak ikutu gabeak.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Adibidez, audioa wav-en atera bazenuen, horrekin aritzeko, mp3arekin beharrean. Hori, baldin eta audioa eta irudia banaturik atera bazenu.

Eta, beste galdera bat, eszena berrietan badago elkarrizketa berririk?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Uste dut batzuetan badagoela, dena den jakingo duzunez oso lan gogorra litzake edizio berriarekin muntatzea eta zer esanik ez audioaren diferentziak, bata mono kakaztu batean ta derrepente 5.1eko pista bat entzuteaXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Inperioaren Kontraerasoa ikusi berri dut eta bi gauza arraro ikusi ditut. Lehena, lehen filman 3PO zena, orain C3PO dela (zehirupeo audioan eta Threepio azpidatzietan). Ikusten denez itzulpen akatsak lehen ere gertatzen ziren. Beste gauza arraroa hau izan da: ETBko iragarkiak ikustea. Hau nahita egin duzu Taichisan? :meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Azkenean ikusi dut trilogia osoa euskaraz, gustora asko gainera!! Eskerrik asko Taichisan!!

PD: fijatu zarete Jedi Zaldunaren Itzuleran Kepa Junkera agertzen dela?? :meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

RAIMIKEL

Askotan pentse dot zelan izengo zan Star Wars euskeraz...ta beitu, oin dala asko bikoiztute egon direz jajajaja ez dago bape txarto (abotsaren bat arraro egiten dazte, baia bueno). ia animetan badirez trilogia berriegaz jeje

Taichisan

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Urriaren 11a, 00:53:51
Inperioaren Kontraerasoa ikusi berri dut eta bi gauza arraro ikusi ditut. Lehena, lehen filman 3PO zena, orain C3PO dela (zehirupeo audioan eta Threepio azpidatzietan). Ikusten denez itzulpen akatsak lehen ere gertatzen ziren. Beste gauza arraroa hau izan da: ETBko iragarkiak ikustea. Hau nahita egin duzu Taichisan? :meparto:

BaiXD :meparto:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

carlocollodi

IZARRETAKO GUDA 4.ATALA.-.TB-RIP.-.by Taichisan.avi.part08.rar artxiboa desagertu da ("Sorry, the file you requested is not available"). Mesedez, igo al duzue berriz? Pena merezi du-eta. Beste biak arazorik gabe deskargatu ditut, baina ezin naiz erditik hasi eta hau behar dut behar bezala gozatzeko.

Eskerrik asko!

zumarra


burrundaie

Oraintxe konturatu naiz 4. Atala (Izarretako Guda) ez dudala. Galdu egingo nuen nonbait. Saiatu naiz jaisten SS-etik eta esteka bat lineaz kanpo ageri zait. Zumarra, ea laguntzerik baduken.... :ahozabal:

zumarra

Ez daukat bakar bat ere... orain arte ez nintzen konturatu...