Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

#15
Kaixo:

Beno, Nitrome8, zuzendu dut Maskarakoa, eskerrik asko; hala ere, erdia bakarrik zuzendu dut. Oraintxe  azalduko dut:

Nik nuen erreferentzia hau zen:

http://www.tv.com/the-mask/show/8803/episode.html?season=All&tag=list_header;paginator;All

eta hor, 2 atalek 3x01 zenbakia zuten; beraz horietako bat hartu nuen eta 2x21 bezala jarri nuen. Orain denak wikipediaren ordenean daude, behar bezala.

Azken atala, (falta dena), aldiz, tv.com web orrian ez da agertzen eta Etb-n ere ez dute bota. Wikipediako orrian jartzen duenez, nahiz eta Maskara atal horretan azaltzen den, berez, "Ace Ventura" seriean agertu zen (-which aired as an episode of "Ace: Venture: Pet Detective"-) eta orduan nik 3. denboraldia amaitutzat ematen dut orain dagoen bezala.

Gauza xelebrea da X-Taldea eta Super Heroien Legioa-rekin bezala, Maskararen 1go denboraldia, Tom eta Jerry Mutikotan 1go denboraldia eta Yogi Hartzan 4. falta dira. Noizpait osatuko ote???

Eskuminak eta ondo izan.

Taichisan

Gauza da Fortak ez dituela telesail horietaz gehiago erosi, ez dakit ezin izan dutelako edo ta ez dituztelako nahi, eta hor dago koxka.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo:

Kontu batzuk:

1.- Web orria eguneratuta dago. Serie berri bat eta beste lehengoko bi, hirurak osaturik. Honek poza ematen du.

2.- Harriketarrak seriea osatzekotan jakin nahi dut ea norbaitek 1x01, 1x02, 1x03 atalak dituen. ETB-n seriea botatzen hasten direnean (azken bost alditan gutxienez) beti 1x04-tik hasten dira.
Edo, behar bada, ez dira egongo euskaratuak... Ea norbaitek argitzen didan kontu hau... Azkenean, agian, gazteleraz jarriko ditut hiru horiek azalpen batekin eta seriea amaitutzat emango dut.

3. "Ley Sinde" delako horri buruz hau irakurri nuen: Bakarrik Espainiako serbidoreetan jarritako web orriak itxi daitezke. Gaitzerdi!!. Nik neria zymic.com serbidorean daukat eta Inglaterran dagoenez espero dut arazorik ez edukitzea. Seguruenik nik baino gehiago dakizue honetaz, baina aipatzeagatik...

Ondo segi eta hurrengo post arte.


egoninobi

Aupa Zumarra!!!  :pozik:

A ze lan aparta. Zorionak!!!  :keinu:

Taichisan

Begiratzen egon naiz nik ditudan atalok ta lehen 4 horiek ez daude, hori esan nahi du inoiz bez ez dituztela euskaratu edo emititu.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Ados. Eskerrik asko begiratzeagatik. Gazteleraz joango dira.

Eskerrik asko zuri ere Nitrome8.

Ondo segi.

zumarra

Kaixo:

Harriketarrak seriea azkenean osaturik dago, nahiz eta lehenengo 3 atalak gazteleraz egon.

Serie berri bat: Super-Super Sumoa.

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Ondo izan

egoninobi

Aupa!!!

Super Super Sumoa nire serie faboritoetako bat da, berehala ipiniko dut jeisten. :osopozik:

egoninobi

Kaixo Zumarra:

Super Super Sumoaren DLC kontenedorea ez dabil.  :triste:

deskargatu dut baina jdownloader-rek hau esaten dit:

Invalid DLC: less than 100 bytes. This cannot be a DLC.

Eskertuko nizuke konponduko bazenu

Eskerrik asko.

zumarra

#24
Aupa Nitrome8:

Aldatu dut dagoeneko. Badaezpada ere, hemen ere jarri dut:

http://marrazkiak.99k.org/Super-Super-SumoaDLC.zip

Pozten naiz gustatzeaz.

Eskuminak

egoninobi

Eskerrik asko Zumarra. Oraintxe bertan jarriko dut jeisten. :osopozik: :pozik: :osopozik:

zumarra

Kaixo:

Web orria eguneratua:

Pelikula bat: "Zintzoa, gaiztoa eta Huckleberry txakurra" eta "Gadget Inspektorea" eta "Isidoro"-ren atal batzuk.

Ondo segi.

egoninobi

#27
Aupa:

Larunbatean ikusi nuen "Zintzoa, gaiztoa eta Huckleberry txakurra" filmea eta asko gustatu zitzaidan.  :pozik:
Hala ere ahotsak arraro samarrak egin zitzaizkidan.

"Hackleberry Hound"-en ahots aldaketa ez da asko nabaritzen, baina "Yogi Hartza"-rena eta "Bubu"-rena izugarri nabaritzen da.
Baita "Katubaldar"-ena ere bai, "Yo Yogi" seriean "Leontzio" deitzen dena.

zumarra

Kaixo Nitrome8:

Egia da; nahiko arraro geratzen dela. Erabili beharko lukete pertsonai bakiotza bikoizteko beti pertsona bera...

Bestalde Gadget Inspektorea 1x45 zuzenduta dago.

Eskuminak

Taichisan

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Otsailaren 22a, 17:35:31
Egia da; nahiko arraro geratzen dela. Erabili beharko lukete pertsonai bakiotza bikoizteko beti pertsona bera...

Nahiz ta horrela izan behar ezinezkoa da, Bikoizlari naiz, bikoizketa etxe piloa bisitatu ditut eta nahiz ta ahien nahia hori izan ezinezkoa da batez ere batzutan bikoizle batek gaixorik jartzen delako eta azken finean telesail edo filmea bikoiztu behar da epemuga baten barruan.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!