Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Kaixo:

Oraingoan bi pelikula eta Tom eta Jerry-ren abentura bat.

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Eskuminak

egoninobi

Bikain!  :pozik:
Yogi hartzaren pelikula ezin izan nuen telebistan ikusi eta orain ikusteko aukera dut.
Lan aparta egiten ari zara.  :keinu:

zumarra

Kaixo:

Joan den astean, ETB3-n programazioa aldatzean, goizaldean Maroons eta Alex eta Alexis botatzen hasi ziren. Ez nintzen konturatu eta lehenengo 2 egunetan atalak galdu nituen. Geroztik grabatzen ari naiz baina ezingo dudanez, oraingoan behintzat, serieak osatu, hurrengo astelehenean ordura arteko 6-8 atalak jarriko ditut web orrian.

Hala ere ez dut inon aurkitu bi serie horien atal zerrenda (bakarrik 26-na atal direla). Zuetako norbaitek izango balitu bi serie hauen atal zerrendak eskertuko nuke pasatzea txukun jarri ahal izateko.

Eskerrik asko.

Eskuminak

zumarra

Kaixo:

Oraingoan Pelikula bat, Lola eta Virginia eta Tom eta Jerryren atal batzuk, eta Alex eta Alexis eta Maroons serie berriak. Azken hauen atalen ordena ez dakit ondo dagoen...

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Ondo izan

zumarra

#79
Kaixo:

Gaurtik aurrera Lola eta Virginia, Cloud Trotters, Maroons, Alex eta Alexis, Benetako Mamuak, Etxekaltetxoak eta Ren eta Stimpy-ren Show-a grabatzeari utziko diot. Ez dut dena mantentzeko nahikoa denbora. Norbaitek segi nahi badu...

Astelehenean jarriko ditut ditudan atalak.

Eskuminak

jonnydbz

Ren eta Stimpy daukazu? Baina igota ez ezta? Horrekin barre batzuk botatzen nituen XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

REN ETA STIMPY nik daukat ripeatuta baino ondino ez naiz igotzen hasi, dena den ez daukat osorik baino saihatuko naiz gainontzekoak grabatzen.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Kaixo:

Esandakoa: Alex eta Alexis, Benetako Mamuak, Cloud TrottersEtxekaltetxoak, Lola eta Virginia, Maroons, eta Ren eta Stimpy-ren Show-a jarrita daude.

Baita Scooby-Doo-ren Misterioak ere. Azken hau osatzeko asmoa nuen baina, ostiraletik aurrera, kendu eta Galactik Football jarri dute.

Mamu harrapariak pelikula ere jarrita dago.

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Ondo izan

jonnydbz

Ren eta Stimpy jeitsiko dut. Eskerrik asko!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Kaixo:

Shaun Arditxoa seriea osoa jarrita dago. Ez dago jatorrizko ordenean izenburuak euskeraz daudelako eta ez dudalako asmatu ingeleskoekin aldetzen.

Ondo izan

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

zumarra

Azken egun hauetan Pelikula batzuk jarri ditut:

Barbie - 07, Azur eta Asmar, Superman eta Eskolaurreko polizia.

Xanet-i esker: Bi pelikula: Doraemon 14 eta 15 (ez nago seguru zenbaki hauekin) eta ume txikientzako Untxi txikia seriea.

Ondo izan,

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

zumarra

Kaixo:

Serie oso bat: Burdin Aho.

Pelikula bat: Eragon

Tom eta Jerry-ren atal batzuk.

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Eskuminak

mangaka euskalduna

bikain :osopozik: pila bat gustatzen zait eragon, ba al dago percy jackson eta tximista lapurra deskargatzeko?

zumarra

Kaixo:

Azken egun hauetan pelikula batzuk jarri ditut, horien artean Burrundaie-k igotako "Happy Feet".

Baita Benetako Mamuak eta Galactik Football-eko atal batzuk ere. Galactik Football-eko 2x13 atala galdu nuen. Igotzerik baduzu, Taichisan?

Ondo izan