Dragoi ehiztaria (2012) (Patxi Barko) [576p|MEGA] [ONLINE]

Sortzailea burrundaie, 2013ko Irailaren 15a, 11:59:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

DRAGOI EHIZTARIA (2012)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Drama
Urtea: 2012
Zuzendaria: Patxi Barko
Gidoia: Manuel Perez
Argazkia: Javier Agirre Erauso
Musika: Alvaro Fernandez Gaviria
Aktoreak: Asier Hormaza, Itziar Ituño, Roberto Tananta, Carlos Acosta-Milian, Pablo Amigo, Xabier Aguirre, Ion Collar, Mikel Losada, Aitzpea Goenaga, Gotzon Sánchez, Isidoro Fernández, Joli Pascualena, Andros Perugorría, Javi Alaiza, Mikel Antero, Edwin Fernández, Javier Guilarte, Jorge Perugorría
Sinopsia: ETA pm-ko militante baten istorioa da filma, Euskal Herrian borroka armatuan jarraitzeko arrazoirik ikusten ez duen arren, Latinoamerikako gerrillei laguntzera joan den batena. Bere barne kontraesanak erakutsiko dira, batez ere, semeak gaztetan zer egin zuen galdetzen dionean
Nota Filmaffinityn: 3,9



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 102 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 730 MB
Erresoluzioa: 576p
Esteka (MEGA - ONLINE)


zumarra

Aupa Burrundaie:

Kostata deskargatu dut baina 19. zatia falta da. Lehenengo link-ak Zintzilik.01.rar eskeintzen du...

burrundaie

Neu ere kostata ari nauk, lagun. Ordenagailua ospitalean zeukat eta sendatu bitartean (baldin eta sendabiderik balu, noski) ordenagailu zahar bat lortu diat. Dagoeneko ahaztuta nioken lehengo ordenagailuen martxa penagarriarekin, bi gauza batera ezin egin, behin eta berriz blokeatu....Saiatuko nauk lehenbailen konpontzen arazoa. :shock:

zumarra

Zein da arazoa, lagun? Hardware-a edo Software-a?

Softwarea arazoa baldin bada....

Ez dut gehiegitan gai hau aipatu nahi baino..... Linux-i aukera ematea akaso es litzateke gaizki....

Oraintxe konpondu dut Pentium M 1.6 ghz. (512 mb.) hilzorian zegoen duela 10 urteko portatil bat Slacko Linux 5.6 izeneko Linux sistema batekin eta.... airea bezala dabil....

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Irailaren 15a, 23:12:25
Zein da arazoa, lagun? Hardware-a edo Software-a?

Softwarea arazoa baldin bada....

Ez dut gehiegitan gai hau aipatu nahi baino..... Linux-i aukera ematea akaso es litzateke gaizki....

Oraintxe konpondu dut Pentium M 1.6 ghz. (512 mb.) hilzorian zegoen duela 10 urteko portatil bat Slacko Linux 5.6 izeneko Linux sistema batekin eta.... airea bezala dabil....
Ez zekiat zein den arazoa, ez dik arrankatzen. Espero diat disko gogorraren arazoa ez izatea (lehen ere eduki zian halako arazoa baina, orain ez bezala, orduan garantian zioken). Agian Linuxen aukera ordenagailu honekin probatzea ez duk hain ideia txarra.... Tira, ikusiko diagu. Uste diat linken arazoa konponduta dagoela, jaitsi behintza arazorik gabe jaitsi diat filma. Ea oraingoan.

zumarra

Beno. Pelikula jeitsita. Eskerrik asko.  :pozik:

Ordenagailuaren kontuaz.... asko hitz egin genezake....

Ez dela pizten, zer esan nahi du? BIOS-a ere ez du kargatzen? edo BIOS-a bai eta gero "System not found" jartzen dizu? Diska edo Placa base-ko arazoa baldin bada, Linux-ak ez dizu lagunduko. Sistema-ko arazoa baldin bada, posible litzateke zeozer egin.

Zuk esango. Animo!!

burrundaie

Biosa nire ustez kargatu egiten duk, baina aurrerago ez duk joaten.  Ea zer esaten didaten. Linuxen aukera betidanik iruditu zaidak oso interesgarria. Baina hainbeste urtez sistema batekin ohitu ezkero, erreparo pittin bat ere ematen dit. Horregatik uste diat ordenagailu zaharra aukera polita izan litekeela Linux ezagutzen hasteko, eta gero gerokoak.
,

zumarra

Linux ondo dago sistemako arazoak baldin badituzu. Windows-ak arazoak ematen badizkizu. Baina Linux-en hasteagatik ez duzu Windows baztertu behar. Beti erabilgarria izan ahal zaizu. Ondo dago bi sistemak edukitzea.

Eta bai, zaharrarekin probatzea ondo dago. Baina berriarekin ere oso erosoa izan daiteke "Maquina Virtual" baten bidez eginez gero. Disko gogorra ukitu gabe.

Botaiozu begirada bat honi:

http://www.linuxirun.com/2-Mate/4-Virtual-1Descar.html

Joseja72

Kaixo

Lehenik eta behin, eskerrik asko zuen lanagatik. Marrazki bizidunen web orritik ezagutu zintuztedan eta oso ondo dago.

Gaur filmea jeisten saiatu naiz baina estekak erorita daude. Berriro igo ahal dituzue?

Beste orri batean gazteleraz topatu dut baina nahiago dut euskaraz ikustea, jatorrizko bertsioa delako.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik

zumarra


burrundaie



zumarra

MEGA-n ere eskura. Egun ososan kanpoan egon naiz eta lanean utzi dut ordeangailua.  :threat:

baronluigi

Eskerrik asko baina, niri behintzat, bideoa "tiraka" ikusten zait. Ez da oso nabarmena baina pertsonaien mugimendu bakoitzean "tiroitxo" antzeko batzuk nabarmentzen dira, pausoka mugituko balira bezala. Ez dakit zergatik. Videoa 23.976 fps tan dagoelako agian?

zumarra

Zein bertsio jeitsi duzu? Probatu bionak ea ezberdinak diren...