Dragoi Bola Z [291/291][x264][MEGA]

Sortzailea Aju, 2014ko Otsailaren 11a, 14:16:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Bai, bai, ni esaten joango naiz. Zuzentzen badituzu, primeran, eta bestela primeran ere. Zuzendu behar dituzun jakin nahi dut DVD grabatu baino lehen, zuzenduz gero, itxaron egingo dut hauek grabatzeko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

58 eta 61 konponduta daude, eta 65.aren bideoa oraintxe konprimitzen ari naiz. Ea bihar edo jartzen ditudan.

Aju

58, 61 eta 65. atalen bigarren bertsioa igota. Lehen mezuko DLCa eguneratu dut beraiekin. Jdownloaderrean kargatzean azken posizioan agertzen dira zerrendan.

jonnydbz

Eskerrika asko! Jeisten oraintxe bertan!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

V2en txostena ematera nator:

  • 58: OK.
  • 61: Atal hau ez dut osorik ikusi eta honegatik agian akatu egingo nauzu lehenago ez konturatzeagatik, izan ere V1ean ere bazegoen. Atalaren hasieran akats batetaz konturatu naiz eta horregatik ez dut ikusten jarraitu. Izenburuaren ondoren, 3:00 minututik aurrera, ahotsak guztiz desfasatuta daude...
  • 65: Atal hau ezin izan dut ikusi, ze reproduktoreak ez du rekonozitu... MediaInfoa ikusten aritu naiz eta bideo berri honek kodek liburutegiaren bertsio ezberdina du. Beste guztiek x264 core 129 r2230 1cffe9f erabiltzen duten bitartean, honek x264 core 138 r2358 9e941d1 darabil. Asko eskatzea litzateke aurreko bertsioa erabiltzea? Honetaz parte, MediaInfoak ikusten ibili naizenez, subak txertatu gabe daudela konturatu naiz.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#35
Akatsak zuzenduta.

EDIT: Codec-arekin ezin dut ezer egin; bideoak aspaldi konprimitu nituen meGUIk garai hartan zerabilen x264 bertsioarekin, eta orain berria egitea oraingoarekin egin dut. Ez dago atzera egiterik.

jonnydbz

61.a OK, atzeko musika arraro hasten da, baina elkarrizketak ondo daude.
65.a PCan ikusi beharko, pena bat. Ikusten dudanean konfirmatuko dut ondo dagoela.

Eta eskerrik asko dena hain azkar zuzentzeagatik! :goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Apirilaren 01a, 22:55:13
61.a OK, atzeko musika arraro hasten da, baina elkarrizketak ondo daude.
65.a PCan ikusi beharko, pena bat. Ikusten dudanean konfirmatuko dut ondo dagoela.

Eta eskerrik asko dena hain azkar zuzentzeagatik! :goku:
61.ak ez dauka beste soluziorik. Zentsura bat dago hor Zarbon hiltzen delako, eta frantziar iluminatu hauek, zentsura dela eta, bideoa eta audioa tramo berdinean moztu beharrean desberdinetan egiten dute, horregatik ahotsak sinkronizatzean gero musikek ez dute koinziditzen. Horrelako gehiago daude seriean zehar. Hor nahiko salduta nengoen, Krilinek esaldia amaitzean jada musika hasita baizegoen, eta aukera bakarra abesti hori beste atal batean bilatzea zen (OSTekoak ez du balio ze kalitate oso desberdinekoak dira eta gehiegi igartzen da) fondoko efekto antzeko batekin (hegaldia). Jakingo bazenu nolako malabareak egin behar diren... Web hau nire salbazioa da, berak esaten dit abesti hori zein ataletan agertzen den.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Apirilaren 02a, 07:12:07
79.eko abestia lortu zenuen orduan?
Bai, aurkitu nuen. Hor ya OSTa erabili behar zen ze ezinezkoa zen beste eszena batzuetatik abesti garbia lortzea.

Aju

Bale, 65arekin probak egiten aritu naiz eta neure telebistan ere ez da ikusten. Azkenean ere konturatu naiz zergatik den: meGUIrekin bideoak konprimitzean MKV formatuan jarri behar dira. Nik horrelaxe neukan orainarte baina kasualitatez, izan ere berdin baitio (edo hori uste nuen) bideo konprimitu hori de primeras MKV edo MP4 formatuan egiteak, gero mkvmerge programarekin sortu behar baitut MKV finala; bideo, audio eta azpitituluekin. Baina ez, antza denez hasieratik jarri behar da MKVn, egin ezean fitxategi hori "hondatuta" geratzen baita. Aurreko batean gauzak ukitzen ibili nintzen eta nahi gabe gaizki utzi nuen. Baina arazoa ez da x264 codec-aren bertsioa.

Ba putada galanta, ze Shin Chanen 50 bat atal neuzkan takada batean horrela konprimituta, eta ez nuke deskartatuko GTren atalen bat edo horrela egotea... Pffff...

jonnydbz

Pena da telebistan ezin ikustea  :triste:

PD: emotikonoa pena gehiago emateko jarri dut jajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Beno, beste tanda batekin nator. Azkenean Namekeko sagarekin amaitu dut, ez nintzen gogoratzen Freezerren aurkako borroka zenbat luzatu zuten :haserre:

65. atala PCan ikusi dut eta ondo dago. 71. atalean zentsura bat nabaritu dut Freezerrek Naili besoa mozten dionean, baina agian bikoizlea berdina izan daiteke, oso ondo dago egina. 79. atalean naiz eta lekuren baten zerbati igarri, hau ere oso ondo gelditu da.

Orain audioekin topatu ditudan arazo pare bat:

  • 85: audio desinkronizazio bat dago, Freezerrek Vegetari jipoia eman ostean, Vegeta lurrera jaurtitzen du, eta begeta lurrean dagoen bitartean (17:25-17:33 tartean) Krilinen ahotsa, Gohanena eta abiadura soinu efektu bat entzuten dira. Zati hau Vegetaren eszena ostekoak dira, Krilin eta Gohan ikusten dira, eta gero Freezer euren aurrean agertzen da bat-batean. Baliteke audio zatia osoa Freezerrek Vegeta buztanarekin hartzen duenerarte izatea, ze Vegetaren eztarriko soinua errepikatuta entzuten da bera agertu baino lehenago.
  • 103: 21:13an soinua moztu egiten da narratzailea hizketan dabilen bitartean. Ziurrenik ETBko emisioan moztu egingo zuten eta ezingo da ezer asko egin. Hala ere, DVDtan badator hortik audioa atera nahi baduzu.

Orain arte nahiko gustora ikusten ari nintzen, Freezerren borrokararte. Ea martxa berdinean noan,  ez nuen uste hain azkar ikusiko nituenik. Eskerrik asko berriz denagatik!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

85ean ohartu ez nintzen zentsura bat dago. 103an nahi gabe audio gehiegi ezabatuko nuen, ze ETBtik hartutako audioa osorik daukat. Ea laster batean zuzentzen ditudan hauek eta 65a.

baronluigi

Biok egiten ari zareten lana apartekoa da. Mila esker. :rock:

Nork esango lukeen ETB eta Selekta berak eskainitako bertsioak baino hobeagoa den bertsio bat aurki genezakeela hemen.