Dragoi bola Z Jainkoen borroka euskaraz!!!

Sortzailea jonnydbz, 2014ko Apirilaren 04a, 07:09:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aritz182

Kaixo lagunak,
Lehiaketa hau antolatu dugu www.facebook.com/dragoibolaofizala-an Dragon Ball: Battle of Gods-ren itzulpena euskarara zuzean ikusteko bilbon.
Hemen duzue informazio guztia: https://www.facebook.com/dragoibolaofiziala/photos/a.10152244402732048.1073741827.54235712047/10152325787712048/?type=1&theater
AURRERA!

jonnydbz

Mezuak errepikatzen ala?? jajaja
Ni ezingo nintzateke egun horretan joan, beraz, ez dut parte hartuko. Egitasmo ederra da zaletuak animatzeko bai horixe!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Bueno, gaur hasiko da grabazioa, eta gaur izango ditut lehen elkarrizketatxo txikiak eta bideoak!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Bihar

Aupa.
Ze ekimen ona!!! Eta baita elkarrizketena!!
Ea egokitzen zaidan!!

jonnydbz

Galdera bat, nork bultzatu du filma euskara bikoiztea, Selectak, estudioak...?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Zinema euskadiren bitartez egin da, baina izatez Selecta Visionek euki du betidanik bikoizketa autonomiko guztietan bikoiztea, baina laguntzarekin. :goku:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Baina Dragoi Bolaz aparte Selectak beste zer atera du euskeraz? Doraemon, Pokemon edo horrelakorik?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Apirilaren 10a, 17:48:57
Baina Dragoi Bolaz aparte Selectak beste zer atera du euskeraz? Doraemon, Pokemon edo horrelakorik?
Egin behar duena ETBri material berria saltzea erostaraztea da :baibai: Ataque a los titanes bat edo... TeleDoraemon izan beharrean :barre:

Taichisan

Selecta visionek Dragoi bolaz aparte ez deko ezebez euskaraz, esan dezakegu hau Selectaren lehen euskal bikoizketa izan dela, eta espero dugu oso pozik jutea beste gauza gehiago ekartzeko etorkizunean.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Horregatik diot, hau lehen aldia izango da bikoizketa ETBrentzat ez dena? Ea gustora gelditzen diren eta gauza gehiago dakarten. Attack on Titan ondo legoke bai, edo FMA, Death Note,... asko daude pena merezi dutenak.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Apirilaren 10a, 22:16:09
Horregatik diot, hau lehen aldia izango da bikoizketa ETBrentzat ez dena? Ea gustora gelditzen diren eta gauza gehiago dakarten. Attack on Titan ondo legoke bai, edo FMA, Death Note,... asko daude pena merezi dutenak.
Keba, lehenengoa ez. Badago materiala ez zena ETBrako egin, adibidez Vampire Hunterren pelikula uste dut VHSrako egin zela.

Taichisan

Selecta Visionek euskaraz bikoizten den lehena bai, baina etbz aparte egiten dutena ez, Ajuk esan bezala. Zinema Euskadik bikoizten dituzten gauza gehienak ez dira etbrentzako baizik eta zinema aretoentzako ta geroxeago dvd salmentarako (nahi izanez gero). :goku:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Bueeeeeeeeeeeeno!! Astezkenean amaitu egin zen filmearen bikoizketa, oso kasting ona duena egia esan, batzuen ahortsa errekuperatu ditugunak ahala ta guk ezin zinestu. Gauza da askok jubilaute daudela baina adibidez, Eguzki Eguskizak bisitatxo bat egin zuen eta trailerran eta filmearen izenari jarri zion ahotsa. Gero, 18. androideari Tere eguskizak jarri zion ahotsa take pare batean (oso gutxi hitzegiten du), hau da, DBZn zuen ahots berdina, batez ere konfusioak egon zirelako konbokatoria egiterakoan. Beste guztiak Kairen berdinak dira ahalbeharrez dakizuenez gero, baina sorpresa bezala ez dizuet esango nortzuk diren Son Gohan, Trunks, Boo, Kaioshin agurea eta Kibito shin XD Gutxi geratzen da ia filmea CINESA aretoetan ikusi ahal izateko, gogora ezazue, Maiatzak 30, 31 eta Ekainak 1 (asteburu oso hori).
Nik proposatuko nukeena foru hauetan izango litzake, joango zaretenok, denok geraldia egitea, bilbon, donostin eta gazteizen, eta talde handia jutea zinemara batera.

Adibidez, bilbotik urbil gaudezan guztiok geratu Zubiarteren atearen parean dragoi bolako zerbaitekin jakiteko Euskal Encodingsekoak garela, baita ere Donostin behar den lekuan (FNAC-en edo?), eta baita ere Gazteizen (hemen ez dakit non egongo leike cinesa aretorik), eta denok batera egun berean zinemak petatu!!
Dena den badakit gauza hauek esaten ditudan bakoitzean hasten direka ikamikak esanez ezinezko dela edo, baina nik planteau egiten det, gero bakoitzak jakingo dau parte hartu edo ez ;)
Egun ona izan guztioi!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#29
Trailerra euskaraz. Ilusio askorekin daude promozionatzen, e?  :baibai: Hau hor egon zitekeen asteak eta inor enteratu ere ez.

PD: Satan Txikiren ahotsa jarri diote Whisi. Ze ahots dauka orduan Satan Txikik?