DOREMIREN MAGIA (2. PELIKULA) (B.O.E.A.) (Motto! Ojamajo Doremi Movie)

Sortzailea egoninobi, 2014ko Abenduaren 07a, 20:06:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Motto! Ojamajo Doremi Movie
Doremiren Magia Gehiago!



FITXA TEKNIKOA
Izen. originala: も~っと!おジャ魔女どれみ カエル石のひみつ
(Motto! Ojamajo Doremi: Kaeru Seki no Himitsu)
Autorea: Izumi Todo
Produktorea: Toei Animation
Produkzio urtea: 2001

SINOPSIA
Doremi eta lagunak aitonaren landetxera joan dira egun pasa. Bertan leku magiko
bat topatuko dute Igel Harriaren inguruan eta sekretu baten berri izango dute.
Gainera, Aikoren aitonarenganako sentimenduak aldatu egingo dira.

EZAUGARRIAK
Arduradunak: EgoniNobi
Proiek. egoera: Bukatua
Bideoa: DVD x264
Audioa: Japoniera
Azpitituluak: Euskara
Formatua: .mkv
Iraupena: 27 min.
Tamaina: 265MB

DESKARGAK
Motto! Ojamajo Doremi Movie

IKUSI ONLINE
-------------------------------------------------------------------------------------------
Anime eta manga gehiago euskaraz azpititulatuta hementxe: euskomanga.com
EuskoManga fansub irekia da. Norbaitek gure fansubean parte hartu nahi badu esan. Animatu!

egoninobi


zumarra


biotiko

Eskerrik asko Egoni, egindako lan handiagatik. Zuri, taichisan eta gainerakoei esker, doremiren ia sail osoa eskuratu ahal izan dut. Nobelatxoa besterik ez zait falta, baina hori lortzea askoz lan zailagoa da, eta kexatzeko ez daukat inolako motiborik.
Bestalde, ez dut Egoni edo beste inor mindu nahi, baina tristura piska bat eman dit euskaldunok hain ondo gogoratzen dugun bibi, poppu bezala itzuli izana, jatorrizkoa bada ere ingelesezko kaka izenarekin antzekotasuna duelako.
Tontakeria handia da, baina poppu, momo-chan (mindyren ordez), aiko (sophieren ordez) idatzita ikustea ez zait gustatu, eta euskerazko izenak errespetatu izan bazenitu, lan eder hau askoz ere ederragoa izango zen.

Barkatu esan ditudanengatik, baina horrela pentsatzen dut eta nire iritzia plazaratu nahi nuen.

egoninobi

Kaixo biotiko. Lehenik eta behin mila esker zure hitzengatik.

Izenen kontua luzaroan pentsatzen aritu nintzen.
Nire iritziz euskarazko bikoizketa oso ona da, baina izenekin hanka-sartze handia egin zutela uste dut. Jatorrizkoak erabili behar zituzten.

Beste kontu bat ere hitz magikoak dira. Konturatuko zinen ziurrenik. Euskaraz adibidez Doremik "Pirikala panporina pepelatu pepelotu" esaten du, eta nik jatorrizkoa jarri dut: "Pirika pirilala poporina peperuto".

Nik ere betidanik entzun ditut euskarazko izenak. Baina hau egin nuenean jatorrizko izenak eta hitzak erabiltzea iruditu zitzaidan onena, arraroagoa izango baitzen bestela ahotsak "Poppu" esatea eta gero "Bibi" irakurtzea adibidez.

Dena dela zure iritzia errespetatzen dut. Kontua da beste askok nik bezala pentsatzen dutela, eta azkenean zer egin?

biotiko

Kaixo egoni.
Lehen esan dudan moduan, lan bikaina egin duzu, kantak eta guzti itzuli dituzu eta!. Oso lan profesionala izan da.

Badakit gai honek zalantza ugari eragiten dituela, eta oso zaila dela denok asebeteko gaituen erabakirik hartzea.

Ulertzen dut jatorrizko izenak mantentzearen alde daudenen jarrera, baina pertsonaien izenak euskeratzeko tradizio handia izan dugu eta ez dut hor inolako hankasartzerik ikusten.

Adibide batzuk: Pedro Harriketarra Fred Flintstone esan behar ahal dugu? edo Pottokina Schtroupfette? edo Hanna-Barberako lehoia Snagglepuss? eta hainbat eta hainbat adibide.

Pertsonaien izenak ez dira kapritxoz euskeratzen, euskaldunon belarrietara hobeto egokitzeko baizik.

Bestalde, latinoamerikarrek euskerazko izen berak dituzte, eta horrela azpititulatu dituzte (mindy izan ezik, telebistan aurreneko bi temporadak bakarrik eman zituztelako), eta zuk diozun kontraesana (ahoskatutako eta idatzitakoaren artean), ez zait hain larria iruditzen.

Gehienon nahia hori bada, errespetatuko dut. Nire iritzia azaldu nahi nuen, besterik ez.





egoninobi

Kaixo biotiko. Zuk jarritako adibideekin erabat ados nago. Halako izenak euskaratzea normala da, izenaren esanahia ulertu ahal izateko.

Kontua da Doremiren Magiaren kasuan izenak ez zituela ETBk asmatu, frantsesetik hartu zituzten. Eta horretarako Japonieratik hartu zitzaketen zuzenean.

Honekin esan nahi dut izen horiek ez zirela euskaratuak izan, eta izen "atzerritarrak" jartzekotan japoniarrak jartzea hobe zutela uste dut.

Kontua da bikoizketa egin zutenean itzulpena ez dakit zehazki Araitena (banatzailearena) edo frantsesena zen, baina japonieratik ez zuten itzuli (nik dakidala ez da inoiz japonieratik zuzenean itzultzen). Euskarazko bikoizketa egin zutenean itzulpen horretako izenak erabili zituzten.

Katalanen kasuan ez dakit nondik itzuli zuten, baina honetaz ohartu ziren eta izen originalak erabili zituzten (gazteleraz gauza bera ere egin zutela uste dut).

biotiko

#7
Kaixo egoni. Izen euskaldunak edo jatorrizkoak hobe, beste hizkuntza arrotzetako izenen ordez. Hortan zurekin, ados nago %100ean.

Baina, kasu batzuk zalantzak sortzen dizkidate, adibidez, hanna-barberako zaldia tiro loco bezala ezagutzen duguna, euskeratzeko oso zaila da (jatorrizko bertsioan quick draw mcgraw da) eta yogi hartza barku hegalari batean dijoan marrazkietan, tiro loco, leontzio, juantxo etabar esaten dira, eta niri ondo iruditzen zait, horrela ikasi ditugulako.

eta don gatorekin zer? on katu, katu jauna, oso arraro gelditzen da.
Jatorrizkoak edo euskaldunak defendatzea ondo iruditzen zait, baina erradikalegiak izan gabe.

Bukatzeko, ez dakit izen horiek nundik aterako zituzten, baina denak ez dira frantsesak, majorika majo krikri edo horrelako zerbait da eta nicole loulou da. Jana berriz, Flora da.

egoninobi

Hortaz horretan ados gaude. Hanna-barberako marrazkietan (oso gutxi ezagutzen ditut) izen gehienek esanahia dute eta horregatik itzultzen dira euskarara.

Baina Doremiren Magian Onpuren ordez Nicole esatea, Doraemonen Nobitari Patxi (zerbait esatearren) deitzea bezala litzatekeela iruditzen zait. Halako izenak ez lirateke aldatu behar.

Bestalde, Oyajideri Aita Txikitxo deitzeak zentzua badauka.

Eta izen guztiak frantsesetik hartu ez bazituzten, ETBkoak nolakoak diren jakinda auskalo zer demontre egin zuten.
Beste hizkuntzetan begiratzen aritu naiz eta... ez dut ulertzen izen horiek aldatzeko behar hori. Interneten begiratuta bakoitzak 5 izen baino gehiago dituela ikusi dut hizkuntza desberdinetan. Izen originalak hain ondo egonda...

biotiko

kaixo Egoni.
Arrazoia dezu neurri handi batean. Baina, ez dakit, neri oso arraroak iruditzen zaizkit poppu, momoko, onpu eta halakoak.

Neri iruditzen zait bikoizleek izenak dexente errespetatu dituztela.

Espainian, protagonisten jatorrizko izenak mantendu badituzte ere, majorika bruja rika, majoheart (majohato euskeraz), majodon bruja don, mota eta mota eta mota-mota (motel eta motel-motel, ezin aproposagoak euskaldunontzat) lenta eta lenta lenta, fafa solsol etab.

Frantzian oso erradikalak izan dira, ez protagonistak eta maitagarriak bakarrik, ikaskideak ere frantsestu egin dituzte: tetsuya (françois), masaru (frèderick).

Beraz, euskaldunak erdibidean geratu gera, ez dira jatorrizkoak, baina ezta frantsesak bezain nazionalistak ere.
Ni euskaldunarekin geratzen naiz.

Beste kontu bat, Huckleberry hound da Espainian estreinatutako lehen marrazki biziduna, 1960ko azaroan estreinatu zen TVEn, eta larunbatetan ematen zuten, 20:30tan. Programaren barruan, Yogi hartza, pixie eta dixie eta katu andaluziarra, eta Huckleberry Hound ematen zituzten (30 min.).

Tiro loco, el rápido, Mac Graw, el rápido edo Tiro Loco MacGraw 1961ean estreinatu zuten TVEn, eta bertan bera eta beste pertsonaien istoriak kontatzen zituzten.

Bukatzeko, TVEko emisio ofizialak hasi baino lehenago, popeyeren laburmetraiak ematen zituzten, 1953. urtetik aurrera.

Badakit hau euskerazko saioentzako foroa dala, baina norbaitek jakin mina izango balu, garai hartako informazio piska bat daukat.


egoninobi

Kaixo biotiko. Askotxo dakizu telebistako kontuetaz jejeje.

Nire iritziz euskarazko bikoizketa oso ondo dago eta aldatuko nukeen bakarra protagonista nagusien izenak bakarrik lirateke originalak jarriz. Bikoizketa egitean izen originalak erabili izan balituzte ohitu egingo ginateke izen horietara. Azken finean izen "arraroagoak" daude ikaskideen artean: Tetsuya, Toyokazu, Yutaka, Yuji, Nobuko eta halakoak.

Doremiren Magiaren zale sutsua naiz eta agian zorrotzegi epaitzen ari naiz euskarazko bikoizketa, baina aitortzen dut oso lan polita egin zutela eta horrekin pozik nago. ^^

Bide batez lehen aipatu duzu nobelatxoarena. Hemen ingelesez itzultzen dituzte Doremiren nobelak interesatzen bazaizu: https://ojamajothetranslation.wordpress.com/
Japoniera baneki nobela originalak erosiko nituzke. Eta euskaraz baleude orduan bai ederki jajaja.

biotiko

#11
Kaixo Egoni.
Gertatzen dena da, ni berez oso lotsatia naizela, eta nahiz eta lagunak eduki, etxean geratzen nintzen ia beti. Eta garai haietan, mandorik gabeko telebista zuribeltzean, hura izaten zen nire entrenimendu ia bakarra.

Eta noski, gehienbat etb1 ikusten nuen, marrazkiak, telesailak, dallas.
TVE1-n, ikusten nituen Ruy, pequeño Cid, Don Quijote, La vuelta al mundo en 80 días, Dartacán eta beste batzuk.

Toki batean lehenengo nobelaren aurreneko bost kapituloak gaztelerara itzulita daude, baina bi urte edo badira geldirik dagoela, eta etsitzen hasia nengoen.

Eskerrik asko gomendatutako tokiarengatik. Nire ingelesa ez da oso ona, baina bueno Googleko itzultzailearekin nolabait moldatuko naiz.


biotiko

Kaixo Egoni.
Barkaidazu, gaizki ulertu nuen zure azkeneko mezua.
Duela sei bat urte, jakin mina piztu zitzaidan telebistaren hasierako urteei buruz. Eta ABC-ren hemerotekan saltseatzen ibili eta gero, hasierako urteen programazioa bildu dut.

Horrela, gauza interesgarriak jakin ditut, adibidez, astelehenetan ezin zela egunkaririk publikatu 1980. urterarte. Elizarekin lotutako Hoja del Lunes izenekoak bakarrik zuen Astelehenetan argitaratzeko lizentzia. (Igandea jaieguna izanik, debekatuta zegoen lan egitea).

1962. urterainoko programazio bilduta daukat, 1956-1959 urteei buruz ia ez daukat ezer. 1960. urtetik aurrera, ia egun guztietako programazioa jasota daukat, Worden bidez nik idatzita.

Norbaitek interesik balu, nahiz eta hau euskal saioentzako tokia izan, jarriko nituzke, nahi duen guztiarentzat eskuragarri.


egoninobi

Kaixo biotiko.

Ba egia esan nik ez dut interes handirik kontu horietan, baina kuriositate bezala ondo dago. Sekulako lana izango zen halako datu-bilketa egitea.

Niretzat kontu horiek oso zaharrak dira, lehenago aipatu dituzun serieak adibidez ez dut bat bera ere ezagutzen. Gazteegia naiz beharbada gauza horiek ulertzeko.

biotiko

Kaixo Egoni.
Barkatu hain berandu erantzutea, baina kanpoan izan naiz.
Lanik zailena, informazioa topatzea izan da. ABC-en denboraldi luze batean programazioa idatzi gabe aritu ziren , eta  beranduago, lan hau berriro egiten hasi ziren.

Orduan, ABC utzi eta LaVanguardian hasi behar, eta bietako inon ez bazen agertzen, izorrai. Astelehenetan, behintzat, Madrilgo La Hoja del Lunes-en laguntza izan dut.

Baina ez naiz telebistako informazioa irakurtzera mugatu. Beste gauza askori buruz ikasi dut: Londresko politikari baten maitale espiak sortutako eskandalua, Argeliako gerra, Laika txakurtxoa, Estatu batuetako tximu astronautak, Frantziak, Inglaterrak eta Israelek Egipto atakatu zutenekoa, quiz show pelikulan agertzen den tongo telebisiboaren benetako historia...

Oso garai ilunak ziren, frankismoa etabar, baina oso interegarriak ere bazirela iruditzen zait. Eta nahiz eta zentsura eta informazioak manipulatuta egon, asko gustatu zait garai haiei buruzko istorioak irakurtzea.