TARZANen SEMEA (1939)

Sortzailea Artadi, 2016ko Irailaren 24a, 07:38:54

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi


zumarra

Artadi, goiztiar hori!!! Eskerrik asko!!!!!  :olatu2:

burrundaie

Erne igandean: Artadi lehendakari eta kitto!!!!!  :txalo1: :txalo1: :txalo1:

burrundaie

Akatsen bat dagoela uste dut: bideoa ez dagokio "Tarzanen semea" filmari, "Tarzanen ihesa"ri baizik. :wow:

Artadi

#4
Zuzenduta akatsa, lagunok.

Igaro astean aipatu nituen ALDERDIen ETBri buruzko asmoak irailaren 25en ostean.
Aste honetan irakurri dut Podemosen zelebrekeria: kate bi elebidunak, bakoitzean euskerak %60.
EHBilduren programan bakarrik agertzen da "ETB birpentsatu"
EAJ-PNVren programaren PDFan sartu dut "ETB" hitza eta bilatzaileak EZ du ezer aurkitzen.
PP eta PSOEren asmoei buruz denok dakizue.

Harrigarria benetan zer nolako konpromisoak hartzen dituzten!! Edo zein garrantzi txikia duen ETBk alderdientzako.

xbartola

Euskara politika-ardatz gisa jartzen ez dugun bitartean, jai du gure Herriak! Herenegun nik bozka zeuri eman nizun, baina...

Bestalde, milesker, Artadi!!!  :txalo1: :txalo1: :txalo1:
Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!