Tximinoen Planetaren Pizkundea (2014) (Matt Reeves) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea Arsenicum, 2017ko Martxoaren 16a, 15:58:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

TXIMINOEN PLANETAREN PIZKUNDEA - DAWN OF THE PLANET OF THE APES  (2014)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Abentura / Zi-Fi
Urtea: 2014
Zuzendaria: Matt Reeves
Gidoia: Rick Jaffa, Amanda Silver, Mark Bomback. Eleberria: Pierre Boulle
Argazkia: Michael Seresin
Musika: Michael Giacchino
Aktoreak: Jason Clarke, Gary Oldman, Andy Serkis, Keri Russell, Toby Kebbell,Kodi Smit-McPhee, Enrique Murciano, Kirk Acevedo, Judy Greer
Ekoizpena: Chernin Entertainment, Ingenious Media, Soho VFX, TSG Entertainment. Banatzailea: 20th Century Fox
Sinopsia: Tximonoen birus suntsitzailea agertu zenetik laborategi batean, eta ia gizateria osoa akabatu du. Tximino talde oso eboluzionatu bat, Zesar buru dutela, planetako arraza nagusia bihurtu da. Birusari aurre egin dioten eta orain immuneak diren gizaki talde bat da hura garatzeko mehatxu bakarra. Tximinoen kokalekutik gertu dagoen presa baten energia behar dute gizakiek; beraz, Zesarrek bake-su-etena sinatu du, arraza nagusia zein izango den zehaztuko duen gerra ez lehertzeko.
Nota Filmaffinityn: 6,6



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Ingelesa (euskarazko azpitituluekin)
Iraupena: 130 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 3,29 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Gaur enabil inspiraturik, eta norbaitek pelikularen izenarentzako ideia hoberik badu, onartuko dut aldaketa.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

xbartola

Suspertzea edo Berpizkundea... antzeko biak. Nik ez dut uste gaizki dagoenik...
Dena dela, milesker!!! :txalo1: :txalo1: :txalo1:
Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!

Arsenicum

Hasiera batean berpizkundea jarri dut. Baina horrek lehendik ere tximuak zeudela esan nahi du, eta ez da hau kasua... beraz suspertzea jarri dut. :evil:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

xbartola

Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!

Arsenicum

Hori zen bilatzen ari nintzen hitza! Eskerrikasko! Aldatu ditut izenak, baita fitxategietan ere.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

xbartola

Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!

Ipuru

Kaixo!!!
Azkenean lortu dut!!! Erabat nuloa naiz teknologia kontuetan, baina zuei esker lortu dut filmak jatorrizkoan eta azpitituluak geurean 😂😂😋 disfrutatzea!!!

Mila mila esker.


kaixo

Kaixo,
fitxategia ez dago jada lotura horretan. Igo al dezakezue berriro?

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

arrakala