Girls und Panzer [SubEus] [07/12] [MG]

Sortzailea Euskadiman, 2017ko Abuztuaren 09a, 20:49:16

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Euskadiman

Girls und Panzer








SINOPSIA
Nishizumi Miho Ooarai-ko herrira bizitzera joan berri da bere familiatik urrun.
Nahiz eta bere etxetik joan familiako arazoak izan ondoren kirol baten ondorioz,
Ooaraiko eskolako ikasle kontseiluko presidenteak gustoko ez duen kirol bat praktikatzera behartuko du.
Goza ezazuela telesail hau non neskak kirol arraro bat jokatzen duten: Tankelaritza.




FITXA TEKNIKOA

Produkzio Urtea: 2013
Denboraldiak: 1 + Film bat
Kapituluak: 12
Formatua: mkv
Azpisubtitulaketa: Euskadiman
Opening eta Ending-ak: Egoni
Enkodeaketa: Euskadiman
Eskerrak: Egoni-ri, proiektu honetan eman dizkidan aholku eta laguntzagatik.

Link-a:https://mega.nz/#F!zRskkATK!u7qp2Co4HFquJKnq-i4ERQ


Oharrak:

Azpisubtitulaketa egitean Japoniarren ohitura batzuk mantendu dira. Hona hemen zenbait argibide:
Japoniarrek izenak esatean lehenik abizena esaten dute eta gero izena. Gainera petsona bati deitzeko normalean abizenaz deitzen diote.
Izena bakarrik konfidantza dagoenean erabiltzen dute.
Horretaz aparte izen edo abizenaren atzean errespetuzko formula ezberdinak erabili ohi dituzte, hona hemen batzuk:
-san: errespetuzkoa
-sama: errespetu handia, gure gainetik dagoen batenbat
-dono: errespetu handia baina ez da gure gainetik dagoen seinale
-chan: adiskidetasunezkoa
Hauetaz aparte gehiago daude, baina hauek dira erabilienak.

Euskadiman

#1
Benetan animatu zaitezte ikusten merezi baitu! Kapituluak subtitulatu ahala igotzen joango naiz. Berriz ere nire eskerrak Egoni-ri bere ezin estimatuzko laguntzagatik

egoninobi

Mila esker Euskadiman! Hau ikusteko irrikaz nago. Animo eta segi aurrera apurka-apurka :agurtu:

Euskadiman

#3
3. eta 4. atalak MEGAn jarrita daude. Goza itzazuela!   :Olatu:

egoninobi

Mila esker Euskadiman! Asko gustatzen ari zait serie hau. Segi horrela!  :txalo1:

Euskadiman

Egia esan tankeen arteko batailak nahiko dibertigarriak zirelako aukeratu nuen azpititulatzeko eta egoera barregarri dexente dituelako. Pozten naiz gustoko izatea seriea, ea noiz jarraitzen dudan egiten, espero dut hurrengo asterako beste bat edo bi kapitulu edukitzea prest igotzeko   :trunks:

egoninobi

Neskak oso kawaiiak dira, eta haien arteko harremanak beti dira interesgarri. Gainera tankelaritzaren aitzakiaz inoiz irudikatuko ez nituzkeen egoera xelebre zein barregarri asko daude.

Bide batez, gustatzen zaizkidan abestien itzulpenak egiteko ohitura daukat, eta ikusi dudanez zuk ez dituzula openinga eta endinga itzuli, hauen itzulpenak egitera animatu naiz: https://mega.nz/#!vUoynY7Y!MGiH5VkjQQ0Znid1pq3Rz2XFv0szQWlEh3REA8DqlEw
Hor uzten dizkizut erabili nahi izanez gero. Ez baduzu nahi ez erabili, eta erabiltzekotan zerbait aldatu nahi baduzu ere aurrera.
Endingaren osteko aurrerapenetan ere zerbait ipini nahi baduzu, beti "Hurrengoan Girls und Panzerren [hurrengo atalaren izena]" soilik esaten dute.

Mila esker zure lanagatik! Irrikaz egongo naiz hurrengo atalaren zain   :pozik2:

Euskadiman

#7
Joe mila esker benetan Egoni aupa zu lana zure gain hartzeagatik. Pentsatuta neukan opening eta ending ak egitea baina azkenean ez ditut egin. Igotako ataletan jarri egingo ditut eta hurrengo asterako berrigoko ditut atal berriekin batera. Eskerrik asko benetan :osopozik:

Euskadiman

Lehenengo 4 kapituluak berriztatu egin ditut, opening eta ending-a gehitu egin dizkiot, aste honetan zehar 5. kapitulua egin eta igoko dut. 6. kapitulua ez nago oso ziur aste honetarako egin ahal izango dudan baina saiatuko naiz.

Euskadiman

Beno ba, 5. atala igo berri dut. Goza ezazuela saunders eskolaren aurkako norgehiagoka, zati bat behintzat  :omgomg:.

egoninobi

Zoragarri! Mila esker atal berriagatik eta aurrekoetan abestiak sartzeagatik. Aupa zu!  :txistu:

Euskadiman

#11
Beno ba, miraria lortu dut, 6.atala ere prest eta igo berria. Aste batzuetan zehar ez dut ezer berririk igoko internet ez dudalako izango etxean. Hala ere irailean bueltatzen naizenean atalak egiten jarraituko dut.

Goza ezazuela atal berria  :agurtu: eta mila esker proiektua jarraitzen duzuenoi, lanaren erdia egina dago  :osopozik:.

egoninobi

Itzel, bai bizkor! Eskerrik asko Euskadiman!
Aurreko atala benetan barregarria izan zen, Yukariren infiltrazioa batez ere. Ea nola jarraitzen duen istorioak. Mila esker eta animo irailean! Irrikaz itxarongo dut!  :omgomg:

Euskadiman

Eskerrik asko Egoni, goza ezazula. Hurrengo atalak ere entretenigarriak dira oso :rock:.

Euskadiman

Beno ba, aspaldiko partez (hilabete bat baino gehiago) Girls und Panzer en 7. kapitulua eskuragarri duzue, hemendik aurrera erregularitate gehiagorekin igotzen saiatuko naiz telesaila bukatu arte. Goza ezazuela atala  :chaplin: