DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-131/131]

Sortzailea egoninobi, 2015ko Uztailaren 07a, 10:00:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Mila esker Jonny! Orain 112.a ikusteko daukazu ere  :agurtu:

Txapelketaren saga luzea da, bai, baina nire ustez hain da interesgarria ez dela astuna egiten. Atal bakoitza zoragarria da. Pertsonaiak oso ongi garatzen dituzte, bai betikoak direnak eta bai berriak direnak ere. Dena dela irrikaz nago txapelketaren ondoren zer datorkigun jakiteko ere.  :pozik2:

-----
Fly, jator ere jator, hi Fly!  :txistu:
Mila esker bere garaian itzuli zenituen manga kapituluengatik Aju! Noizbait serie hau osorik ikusi beharko dut. Pixka bat gainetik ikusita daukat eta badakit oso ona dela.

jonnydbz

Ba 112.a jeisten ere! Eskerrik asko!

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2017ko Azaroaren 05a, 15:23:35
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Azaroaren 05a, 13:05:27
Kaixo berriz! Normalean akatsen berri ematera sartzen naiz. Oraingoan aldiz eskerrak ematera baino ez! 111. atala jeisten eta ikusteko irrikaz nago, aurrekoaren amaiera oso ona izan baitzen!  :shock:

Bide batez esan Getxoko komiki azokan mangaren lehen liburukia erosi nuela :osopozik:

Eta azkenik, Bartzelonako manga azokan egindako elkarrizketa batean esan zutenez txapelketaren saga hau martxoan bukatuko dela esan zuten. Nire ustez asko luzatzean da... :ahozabal:
Gauza gehiago ere esan zituzten :banan: :banan: :banan:

9 urte eta gero lizentziatu nahian  :banan: :banan:
Hori dagokion harian komentatu dut, baina oraindik ez dago argi zer izango den.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Urte berri zoriontsu on denoi!

Aspaldiko partez hari hau eguneratu dut. Azken hilabeteetan atzean geratu garen arren, orain japoniar emisioarekin batera egunean gaude berriro!  :festa:

jonnydbz

Atzo eta gaur artean ikusi ditut azken laurak, eskerrik asko!

:goku:

PD: orain ikusi dut 122.a ere badagoela, primeran!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Aspaldiko partez hau eguneratuta.

7 atal barru "bukatuko" da antza denez...  :agurtu:

jonnydbz

125 ikusi nuen. Egia esan gero eta txarragoa iruditzen zait, bukatzeko gogoekin nago egia esan... :tiroegin:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Egia esan 6. unibertsoa, neska-magikoak eta robotak bota dituztenetik grazia asko galdu du niretzat, eta gehiegi luzatzen ari dira. Hala ere oso interesgarria iruditzen ari zait nola garatzen dituzten pertsonaiak.

Eutsiozu, Jonny! 5 atal gehiago  :agurtu:

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Tira ba, iritsi gara amaierara. Mila esker hau jarraitu duzuen guztioi.
Azken atala oso polita izan da. Baina Gokuren abenturak ez dira bukatu, noizbait itzuliko dira, eta euskaraz azpititulatuta egongo dira.
Ordurarte ondo segi! (eta gozatu EuskoMangan ditugun beste animeak ere) :agurtu:

Noizbait falta diren hasierako atalak ere euskaratzeko asmoa daukat, baina oraingoz beste asmo batzuk dauzkat ;)

jonnydbz

Eskerrik asko Egoni! Lan bikaina benetan! Zorte on hurrengo proiektuekin. Nire aldetik Tengen Toppa Gurren Lagann ikusteko asmoa daukat eta baliteke Jojori ere aukera ematea.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

andogari123

Orrialde barrura sartzean 404 page not found jartzen du, neure arazoa da?

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa