Azpitituluak.eus ren berria Berrian

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Urtarrilaren 04a, 10:20:44

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

https://www.berria.eus/paperekoa/1862/028/001/2019-01-04/azpitituluakeus_berrituaren_ardura_codesyntaxek_hartu_du.htm

dirudienez enpresa bat egongo da webgunearen gain. Film berriak eta telesai gehiago igo behar dituzte dirudienez.

Gauza da ez dudala ongi ulertzen enpresak izango duen papera. web orria mantenduko du bakarrik (diru laguntzaren truke), ala azpitituluak.eus ren "jabe" bihurtuko da?

Arsenicum

#1
Luistxok, azpitituluak.com orriaren sortzaileak codesintax enpresan egiten du lan, edo bere enpresa da. Gauza da, dirulaguntza bat eskatu duela enpresatik bertatik, eta onartu egin diotela. Beraz, dirulaguntza hori baliatuz enpresaren bidez egingo dute lana. Web orrian bertan dator.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

#2
"Nork montatzen du domeinua gaur egun Linux batekin? Ezagutzen duzue enpresaren bat?"
"Bai, CodeSyntax. Dena daukate software librearekin".

Horregatik ezagutzen ditut :barre: :barre:

Kuriosoa halako web bat enpresa batek hartzea bere gain eta diru-laguntza publikoetara bideratzea. Egia esan, berez azpitituluak bakarrik zintzilikatzen dituzte, beraz ez dute ezer eztabaidagarririk igotzen legalitate kontuan.

Beti izan dut zalantza noraino den legala, ilegala, alegala... egiten duguna guk, ze beraiek ez bezala, guk lizentziadun materiala ere jartzen dugu.

Josu Etx

#3
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 04a, 11:58:41

Niri berdin zait legala, ilegala edo dena delakoa, kultura euskaraz zabaltzea da nire helburua eta zilegozkoa dela deritzot. Azken finean kultura eta arteari buruz min gehien egiten didan gauzak, ez hezitzailea izatea (edo "hutsa" izatea) askotan helburu bakarra dirua baita eta gero euskaraz kultura eta entretimendua oso mugatua dagoela, bai zinema, bai telbista, bai jokoak... Hori borrokatzen dudan bitartean ni pozik.

Arsenicum

Aipatuhttps://azpitituluak.eus/honi-buruz
Honi buruz
2008. urtean jaio zen Azpitituluak Euskaraz proiektua Luistxo Fernandezen eskutik. Komunitateko lanak koordinatuz, hainbat lagunen bidez azpitituluak kargatuz, eta Open Data Euskadiren eta Filmazpit-en ahalegin publikoak elkartuz, 10 urtean mila inguru azpidatzi bildu ziren.

Halabaina, Luistxo Fernandezek alto egitea erabaki eta errelebo posible baterako aukera ireki zuen. Aukeraren bat edo beste azaldu zen, baina erabaki zuen, euskararen sustapenerako dirulaguntzen zikloan sartuz gero, bere enpresak, CodeSyntax-ek har zezakeela lekukoa. 2018ko udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzetara aurkeztu zen proiektua, eta hemen da emaitza, gardentasunez: 3.270 euroko dirulaguntza jaso zen, webgunea berritu, eta hainbat eduki berri gehitzeko (gutxienez, 100 filmen azpidatzi berri, eta 50 atal telesail desberdinetakoak; laster aurkeztuko den beste ekimen ikus-entzunezko bat bideratzeaz gain).

150 azpidatzi horien sinkronizazio eta informazio fitxak osatzeaz gain, CodeSyntax-ek ardura hartzen du Azpitituluak Euskaraz webguneak ahalegin komunitario gisa funtzionatzeko: erabiltzaile batekin erregistratuz gero, azpidatziak eta filmak kargatu ditzakete boluntarioek.

Fitxetan erantzun ere egin daiteke, azpidatzi gehigarriak kargatuz, eta albistegian ere parte hartu daiteke, ohar orijinalak kargatuz edo erantzunak utziz. Dena den, horretarako ere erabiltzaile gisa login egin beharra dago.

Aldaketa honekin, halaber, Azpitituluak.com izan dena, Azpitituluak.eus bihurtu da. Baina webgune zaharreko URL eta estekek, film eta albisteenak behintzat, automatikoki zuzentzen dute webgune berrira.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 04a, 12:53:35
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 04a, 11:58:41
"Nork montatzen du domeinua gaur egun Linux batekin? Ezagutzen duzue enpresaren bat?"
"Bai, CodeSyntax. Dena daukate software librearekin".

Horregatik ezagutzen ditut :barre: :barre:

Kuriosoa halako web bat enpresa batek hartzea bere gain eta diru-laguntza publikoetara bideratzea. Egia esan, berez azpitituluak bakarrik zintzilikatzen dituzte, beraz ez dute ezer eztabaidagarririk igotzen legalitate kontuan.

Beti izan dut zalantza noraino den legala, ilegala, alegala... egiten duguna guk, ze beraiek ez bezala, guk lizentziadun materiala ere jartzen dugu.

Niri berdin zait legala, ilegala edo dena delakoa, kultura euskaraz zabaltzea da nire helburua eta zilegozkoa dela deritzot. Azken finean kultura eta arteari buruz min gehien egiten didan gauzak, ez hezitzailea izatea (edo "hutsa" izatea) askotan helburu bakarra dirua baita eta gero euskaraz kultura eta entretimendua oso mugatua dagoela, bai zinema, bai telbista, bai jokoak... Hori borrokatzen dudan bitartean ni pozik.
Nahiago nuke neuk ere hala balitz, baina norberari berdin izateak ez du esan nahi dena libre denik.

Diru-eskaera batean sartzeak argitara ateratzea dakar, eta horrek agian arazoak sor diezazkizuken pertsona batek zugan arreta jartzea ekar lezake. Sekula ez dugu jakin erantzuten noraino den legala egiten duguna.

Gaztelerazko plataformetan inoiz sustoak egon dira. Frozen-Layerrek etzeukan inolako filtrorik eta edozer eskaintzen zuen; Jonu argitaletxeak, Frozen-Layerrek argitaletxea ekonomikoki kaltetzen zuela sentitu zuenean burofax bat bidali zien eta dena erretiratu behar izan zuten arazoa gehiagora ez joateko.

Guk euskarazko materiala eskaintzen dugunez, horrek oharkabean pasarazten gaitu, argitaletxeek sekula ez batitute gugan mehatxurik ikusiko. Baina ideia bat egin zaitezen hemen ere izan genuen zerbait duela urte gutxi Pirritx eta Porrotxekin (hauek ziren, ez?).

Gauza bat da guk nahi duguna, eta beste gauza bat errealitatea, eta kultura sustatzeak ez du edozer justifikatzen.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 04a, 16:37:45

Nire ustez ez da ilegala diru truke egiten ez den bitartean, kexurik ez badago (ez nago oso ziur eztaere). Baina esan nahi nuena zera zen, ilegala dela esaten badidate ez nintzateke geldituko Euskal Encodingsen parte hartzeaz.

Dohainizko eta kalitatezko kulturaren alde egin nahi dudala esan nahi nuen (publizitate gabekoa gainera). Dohainik egotea ez du esan nahi egileek ez dutela dirurik irabaziko, diru laguntzak, zinema, netflix, filmin eta antzekoak, telebista kontratuak, diskak... daude.

Badakit errealitatea ez dela horrela, zoritxarrez, diru laguntzak ez dira nahikoak, beraz kalitatezko kultura ez dago ongi ordaindua oro har, eta produktoreak mugitzen dutena dirua da batez ere, biziraun nahi badute. Egoera tamalgarria nire iritziz. Horregatik nire etorkizuneko proiektuetan argi ibiliko naiz norekin bateratu, baita dirua lortzeko unean, birritan pentsatuko dut nola lortu.

PD: Lasai zaitezte, nik ez dut kalterik sortu nahi inori eta badakizkit mugak daudela eta dena ez dela justifikagarria.

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 04a, 17:37:27

Inor ez dago halakorik pentsatzen, e :barre: Baina beti izan dut zalantza. Irabazi-asmorik ez dagoen bitartean arazo asko saihesten dira, baina lizentziadun materiala zintzilikatzea denok dakigun zer den... Baina adibidez: zer gertatzen da sekula DVDan eskaini ez den audio batekin egindako film bat eskaintzean?