Dragoi bola super (003/???)

Sortzailea Ronbin, 2015ko Abenduaren 11a, 20:12:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ronbin

FITXA TEKNIKOA
Izenburu Originala: Dragon Ball Super
Produkzio Urtea: 2015-??
Atalak: 6 (oraingoz)
Egoera: Argitaratzen
Egilea: Toyotarou eta Akira Toriyama
Nazionalitatea: Japoniarra

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
Gauzatzea: .cbz artxiboak
RAW originala: Mangastream
Itzulpena: Ronbin
Maiztasuna: ahal den erritmoan
Tamaina: 15MB inguru atal bakoitza
Hizkuntza: euskara

Bueno, hona sorpresa txiki bat. Pasaden asteburuan mangastream-en serie honen lehenengo 6 atalak zeudela ikusi nuenean, irakurri eta pila bat gustatu zitzaizkidan. Historia animearen berdina da, baina tontakeriarik gabe, zuzenagoa. Ea gustoko duzuen.

PD: Itzulpenarekin zalantza batzuk izan ditut batez ere onomatopeiak (tal kual utzi ditudala) eta pertsonaien izenak. Ez dut KAI euskeraz ikusi eta ez dakit etb-k betiko izenak edo ofizialak erabiltzen dituen (satan txiki/pikolo), nik betikoak jarri ditut. Bills-ekin ere ez nengoen seguro, "Bills-sama" utzi dut, ez dut oroitzen pelikulan nola deitzen zioten. Hobetzeko zerbait ikusten baduzue, esan lasai.

01-Txikizioaren jainkoaren amets profetikoa
02-Gokuren porrota
03-Bills-en amorrua

www.kintonlainoa.com webguneko azken berria:

"Agindu bezala, "Seigarren unibertsoko gerlariak", zazpigarren atala, prest daukat iada. Ea atsegin duzuen! Hurrengo argitaratuko dudana, "Hasi da txapelketa", 8.pasartea izango da eta martxoaren 24rako prest egongo da. Hasierako ideia bi astetik behin pasarte bat argitaratzea da eta aurrerago astean behin, baina horretarako itzulpen batzuk aurreratu beharra daukat lehenengo! Aurrerapen bezala, "Etorkizuneko saga" koloretan argitaratuko dudala esan diezazueket. Laster arte!"

www.kintonlainoa.com


JAINKOEN BATAILA:
1. Atala: Jainko txikitzailearen aurreikuspena
2. Atala: Gokuren porrota
3. Atala: Billsen sumina
4. Atala: Jainkoen bataila


http://kintonlainoa.com/jainkoenbataila.html

CHAMPAREN TXAPELKETA
5.Atala: Bills eta Champa
6. Atala: Txapelketarako prestaketak
7. Atala: Seigarren unibertsoko gerlariak
8. Atala: Hasi da txapelketa!

9. Atala: Goku Botamoren aurka
10. Atala: Frost agerian geratu da
11. Atala: Vegeta lehian sarzen da
12. Atala: Saiyen harrotasuna
13. Atala: Unibertso txapelduna

http://kintonlainoa.com/champarentxapelketa.html

ETORKIZUNEKO SAGA
14. Atala: Etorkizunetik laguntza eske!
15. Atala: Itxaropena berriro!
16. Atala: Etorkizuneko Trunksen iragana
17. Atala: Zamasu, 10.unibertsoko Kaio Jainko hautagaia
18. Atala: Goku black-en benetako nortasuna
19. Atala: Beste Zamasu bat
20. Atala: "0 Gizaki" Plana
21. Atala: Azken itxaropen izpia
22. Atala: Zamasuren azken baliabidea
23. Atala: "Pothala" belarritakoen benetako balio
24. Atala: Son Gokuren bilakaera
25. Atala: Goku edo Zamasu?
26. Atala: Borroka erabakiorra! Laster arte Trunks!

http://kintonlainoa.com/etorkizunekosaga.html

INDARRAREN LEHIAKETA

27. Atala: Entrenamendua, eguneroko bizitza...
28. Atala: 12 unibertsoetako Jainko txikitzaileak
29. Atala: Toppo, 11. unibertsoko Jainko txikitzaile hautagaia
30. Atala: Jiren izeneko gizona
31. Atala: Elkar zaitezte supergerlariak! 1. zatia
32. Atala: Elkar zaitezte supergerlariak! 2. zatia
33. Atala: Unibertsoaren biziraupena jokoan da
34. Atala: Lehenengo unibertso kondenatua
35. Atala: Hit Jirenen aurka
36. Atala: Oso lehiakide bereziak
37. Atala: Kale super saiya esnatu da
38. Atala: 6. unibertsoaren azken baliabideak
39. Atala: Son Gokuren esnatze zantzua
40. Atala: Jiren 7. unibertsoaren aurka
41. Atala: Ultra sena
42. Atala: Borrokaren amaiera eta ondoren datorrena

http://www.kintonlainoa.com/indarrarenlehiaketa.html

egoninobi

Hau ezustekoa! Mila esker Ronbin!!  :osopozik:

Itzulpenari dagokionez, "Bills-sama" euskaraz "Jaun Bills" esaten dute. Japonierazko "-sama" hori izenaren aurretik "Jaun" jarrita itzultzen dute. Dragoi Bola KAIn ere esaterako Kaio-samari Jaun Kaito esaten diote eta Ahalguztidunari berriz Jaun Kami (japonierazko Kami-samatik). Dena dela, F Berpiztua filman "Lord Bills" esaten dutela iruditu zait. Bestalde, Jainkoen Batailan "Txikizioaren Jainkoa" deitzen diote eta F Berpiztuan "Suntsipenaren Jainkoa". Ez dira ezta haiek aklaratzen, beraz zuk ipini nahi duzuna.  Satan Txiki berriz mantendu egin dute beti. DBZn Satanko ere esaten zioten, baina KAIn eta filmeetan beti Satan Txiki.

Oso itzulpen ona egin duzu, baina hobetzeko detailetxo batzuk:
- "Saiyajin" edo "Saiyan" terminoa euskaraz "Saiya" idazten da, "iy" horrekin.
- "Bubbles" tximua euskaraz "Anpulu" da.
- "Iparraldeko Kaito"ren ordez "Ipar Kaito" jar dezakezu. DBZn horrela esaten zuten eta motzagoa da.
- "Buu" euskaraz "Majin Boo" edota "Boo Ahaltsu" esaten da eta Jainkoen Batailaren posterrean "Majin Boo" dator idatzita euskaraz. Suposatzen dut horrela ere itzuliko dutela KAIko Boo Ahaltsuaren saga bikoiztuko denean.
- "Genkidama" euskaraz "Espiritu Bonba" esaten dute. Hala ere niri itzulpen hau ez zait asko gustatzen. Hobeto dago "Genkidama" edo "Genkibola" DBZn esaten zuten bezala.  :barre:

Berriro ere mila esker zure lan apartagatik, Ronbin! Mangak animeak baino itxura hobea dauka.
Jarraitu horrela! Primeran itzultzen duzu!  :goku:

jonnydbz

Aupa Ronbin! Ea irakurtzeko aukera daukadan. Eskerrik asko eta aurrera!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Ronbin

Milesker biei animoengatik. Hurrengo hiruak itzultzen ari naiz, bide batez 3 hauetan Egonik aipatutako aldaketak sartuko ditut. Bills-sama aldatzea hasieratik pentsatuta nuen, ez nau inoiz konbentzitu. Uste dut "Lord Bills" jartzen hasiko naizela, gustatu zait izen hori.

Manga nire ustez animea baino askoz hobea da, gainera historian aurrerago doa eta pinta ona dauka.

ezkoi2000

Lan bikaina.

Bere garaian igotako 3 komikiak jaitsi nituen eta pilo gustatu zitzaizkidan. Pena gehiagorik ez egotea.
:Olatu:

JIREN

#5
Kaixo guztioi! Dragoi Bola Super-en manga-komikiak euskarara itzultzeko ideia darabilt buruan. Lehenengo atala itzulita daukat iada. Gaur interneten informazio bila ari nintzen eta post honekin egin dut topo, baina badirudi itzulita dauden hiru atal hauek deskargatzeko loturak ez duela funtzionatzen. Norbaitek material hau bidaliko balit, lagungarri izango litzaidake! Nire asmoa itzulpena koloretako komikian egitea da eta gero prestatzen ari naizen web gune batean jartzea, beti ere horretarako lehengaia lortzen badut, noski.

Ronbin

Aupa!
Lehenengo sei komikiak itzuli nituen ta proiektua "aparkatuta" utzi... :lotsa:
Ea bilatu eta berriz ere igo ditzakedan

JIREN

Kaixo! Eskertuko nizuke ba, idatzi mesedez berriro igotzerik baduzu. Eskerrik asko!

Arsenicum

Kaixo Jiren, ongi etorri!

Badituzu hiru atalak berrigota.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

JIREN

Eskerrik asko Arsenicum! Asko eskertzen dizut berriro igo izana, itzulpenak egiten hasita nago eta lagunduko dit honek! laster igoko dut zerbait, ondo izan!

JIREN

#10
Kaixo denoi, hemen uzten dizuet "Dragoi bola super"-en manga euskaraz irakurri ahal izateko prestatu dudan webguneko helbidea.
Ea zer iruditzen zaizuen eta norbeitek akatsen bat aurkitzen badu, esan mesedez! Itzulpenari dagokionez, esan ea zer iruditzen zaizuen eta zein gauza aldatuko zenituzketen. Norbaitek nirekin harremanetan jarri nahi badu idatzi foroan edo bidali mezu bat jiren@kintonlainoa.com posta elektronikora.
Ondo izan eta eskerrik asko.

www.kintonlainoa.com


ezkoi2000

IKARAGARRIA!!!

Mila esker benetan egiten duzuten lan bikainagatik eta zuen denbora halako proiektuetan emateagatik guztiok disfruta ditzakegun.

Mila esker!!! :goku: :goku: 

JIREN

#12
www.kintonlainoa.com webguneko azken berria:

"Agindu bezala, "Seigarren unibertsoko gerlariak", zazpigarren atala, prest daukat iada. Ea atsegin duzuen! Hurrengo argitaratuko dudana, "Hasi da txapelketa", 8.pasartea izango da eta martxoaren 24rako prest egongo da. Hasierako ideia bi astetik behin pasarte bat argitaratzea da eta aurrerago astean behin, baina horretarako itzulpen batzuk aurreratu beharra daukat lehenengo! Aurrerapen bezala, "Etorkizuneko saga" koloretan argitaratuko dudala esan diezazueket. Laster arte!"

www.kintonlainoa.com


JAINKOEN BATAILA:
1. Atala: Jainko txikitzailearen aurreikuspena
2. Atala: Gokuren porrota
3. Atala: Billsen sumina
4. Atala: Jainkoen bataila


http://kintonlainoa.com/jainkoenbataila.html

CHAMPAREN TXAPELKETA
5.Atala: Bills eta Champa
6. Atala: Txapelketarako prestaketak
7. Atala: Seigarren unibertsoko gerlariak
8. Atala: Hasi da txapelketa!
9. Atala: Goku Botamoren aurka

10. Atala: Frost agerian geratu da
11. Atala: Vegeta lehian sarzen da
12. Atala: Saiyen harrotasuna
13. Atala: Unibertso txapelduna

http://kintonlainoa.com/champarentxapelketa.html

ETORKIZUNEKO SAGA
14. Atala: Etorkizunetik laguntza eske!
15. Atala: Itxaropena berriro!
16. Atala: Etorkizuneko Trunksen iragana
17. Atala: Zamasu, 10.unibertsoko Kaio Jainko hautagaia
18. Atala: Goku black-en benetako nortasuna
19. Atala: Beste Zamasu bat
20. Atala: "0 Gizaki" Plana
21. Atala: Azken itxaropen izpia
22. Atala: Zamasuren azken baliabidea
23. Atala: "Pothala" belarritakoen benetako balio
24. Atala: Son Gokuren bilakaera
25. Atala: Goku edo Zamasu?
26. Atala: Borroka erabakiorra! Laster arte Trunks!

http://kintonlainoa.com/etorkizunekosaga.html

INDARRAREN LEHIAKETA

27. Atala: Entrenamendua, eguneroko bizitza...
28. Atala: 12 unibertsoetako Jainko txikitzaileak
29. Atala: Toppo, 11. unibertsoko Jainko txikitzaile hautagaia
30. Atala: Jiren izeneko gizona
31. Atala: Elkar zaitezte supergerlariak! 1. zatia
32. Atala: Elkar zaitezte supergerlariak! 2. zatia
33. Atala: Unibertsoaren biziraupena jokoan da
34. Atala: Lehenengo unibertso kondenatua
35. Atala: Hit Jirenen aurka
36. Atala: Oso lehiakide bereziak
37. Atala: Kale super saiya esnatu da
38. Atala: 6. unibertsoaren azken baliabideak
39. Atala: Son Gokuren esnatze zantzua
40. Atala: Jiren 7. unibertsoaren aurka
41. Atala: Ultra sena
42. Atala: Borrokaren amaiera eta ondoren datorrena

http://www.kintonlainoa.com/indarrarenlehiaketa.html

ezkoi2000

👏👏👏👏

Primeran Mila esker!!!

:olatu2:

JIREN

Kaixo guztioi!
Dragoi Bola Super-en mangak euskarara itzultzean datzan proiektu hau bertan behera uztea erabaki dut, izugarrizko lana suposatzen du eta dirudienez ez du inolako interesik pizten, ondo izan!