Filmak - Aurkibidea

Sortzailea Josu Etx, 2018ko Irailaren 21a, 14:36:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Nahi baino motelago noa, baina badoa pixkanaka.

Azpitituludun filmekin beste aurkibide bat egingo nuke. Bi atal ezberdindu, batean filmak euskaraz (irudi errealekoak zein animazioak eta filtro bidez ezberdindu) eta bestean bertsio originalak azpitituluekin.

MikelEiza

Bart tarte bat atera eta aurkibidea eguneratu nuen animazioa eta haurrentzakoa filtroak gehituz. Ez dakit modu egokienean gehitu dudan aukera.

Bota begirada bat eta eman zuen iritzia.

Josu Etx

Bikain! Arazo bezala, izenburua bakarrik aldatzekotan ez dizu aldaketak gordetzen uzten.

Nire ustez animazio eta adina dagoen bezala egon beharko litzateke azpitulatutako filmak. Dena ahalik eta leku txikiagoan (modu ulerterraza eta erabilerraza den bitartean) egotea onena dela deritzot.

MikelEiza

Azpitituluena aukera on bat izan liteke.

Izenburuarena... Posible da eremuetako bat hutsik egotea? Animazio eta haurrentzako kategoriak kenduta, genero batzuk hutsik daude eta beharrezkoa da gordetzeko.

Josu Etx

#34
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2019ko Otsailaren 06a, 13:41:38
Azpitituluena aukera on bat izan liteke.

Izenburuarena... Posible da eremuetako bat hutsik egotea? Animazio eta haurrentzako kategoriak kenduta, genero batzuk hutsik daude eta beharrezkoa da gordetzeko.

aaaa hori izan daiteke. ongii milesker

PD: Aurkibidean haurrentzako filmak eta "helduentzako" filmak daude. Helduentzako filmak esaterakoan pornoa dela dirudi. Ez al dago beste modurik deitzeko?

MikelEiza

#35
Berri onak eta txarrak dauzkat.

Ez dakit aldaketa asko egin dituzuen, baina egin dituzuen aldaketa guztiak galdu dira... Ez neukan ondo pentsatua nola eguneratu datuak gordetzeko sistema eta nahi gabe, bertsio zahar batekin zanpatu ditut aldaketok. Ez da berriz pasatuko.

Berri ona; posterrak igotzeko sistema martxan dagoela eta beraz, laster gehituko dudala film berriak aurkibidean gehitzeko aukera. Momentuz igotakoen posterrak aldatzeko aukera dago.

Poster guztiak 250 pixeleko zabalerarekin gordetzen dira. Gure zerbitzarian gordetzen direnez gutxiago okupatu dezaten da.

Helduentzako beharrean ez dakit zer jarri... Guztiak, Haurrentzakoak eta...? Adin guztietakoak ere ez dira... Proposamenik nola bereiztu film horiek?

HD filmak HD direla adierazteko aukera gehitzea interesagarria dela uste duzue?

Josu Etx

Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2019ko Otsailaren 09a, 00:18:29

Nik bakarrik asterix eta obelix-en filmei gehitu nien infoa beraz ez da arazo handirik (beldurtu nauzu berri txarra esan duzunean jajaja)

Beharbada onena Guztiak, Haurrentzakoak, Besteak edo horrelako zerbait jartzea izango litzateke.

Baii nik HD eta kultuzko filmen ikonoak jarri nituen, film askoren artean onenak zeintzuk diren ikusteko. Aurkibidearen filmen informazio taulan Filmaffinty-ren nota, HD den (720p eta 1080p bereizirik), eta TAG-entzako atal bat utziko nuke. (banan banan notak, TAG-ak eta abar jartzearena nire gain hartuko nuke lasai)

MikelEiza

FIlm berriak aurkibidean gehitzekoa aukera gehitua :-D

Ez dut proba asko ere egin, baina uste dut ongi dabilela. Hurrengo pausoa, filmak ezabatu eta HD etabarren filtroak gehitzea izango da.

Ondoren, mezuak etab eghituko ditut; "Filma ongi gehitu da" eta horrelakoak.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2019ko Otsailaren 10a, 18:44:44
FIlm berriak aurkibidean gehitzekoa aukera gehitua :-D

Ez dut proba asko ere egin, baina uste dut ongi dabilela. Hurrengo pausoa, filmak ezabatu eta HD etabarren filtroak gehitzea izango da.

Ondoren, mezuak etab eghituko ditut; "Filma ongi gehitu da" eta horrelakoak.

Milesker!! Gaur bertan hasiko naiz animaziozko filmak igotzen

MikelEiza

Ez dakit zerbait igo duzun, baina zerbitzariak "arazoak" eman dizkit. Prezio oso onean VPS bat lortu dudanez, bertan instalatuko dut APIa. Beraz, aldaketa hori egin arte ez igo ezer.

Abisatuko dizut aldaketa gauzatzean.

Josu Etx

ongii (azkenean ez nuen igo ezer jajajaj)

Arsenicum

Nik ere oraindik ez dut ezer aldatu.

Azpitituludun filmekin nola egingo dugu? Beste kategoria bat jarriko dugu? Irudi Erreala/Azpitituluduna/Animazioa?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Otsailaren 12a, 09:43:23
Nik ere oraindik ez dut ezer aldatu.

Azpitituludun filmekin nola egingo dugu? Beste kategoria bat jarriko dugu? Irudi Erreala/Azpitituluduna/Animazioa?

Ez, Irudi Erreala/Animazio eta aparte Euskaraz/Azpititulatuta.
Bestela animaziozko azpititulatutakoak ez daukagu nola jarri

MikelEiza

Bueno, egunotan nahi baino denbora gutxiago izan dut honetarako, baina azkenean aldaketak egin eta ez galtzeko modun daude, beraz nahi duzuenean hasi filmak gehitzen  :olatu2:

Hori bai, arazotxo batzuk izan ditut httpS gehitzeko zerbitzarian eta momentuz S gabe mantenduko dut. Beraz, aurkibidea erabili ahal izateko helbidea http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/ https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/ helbidera berbideratuz gero, eskuz aldatu. Partxe tenporala denez, ez dut automatikoki berbideratzeko aldaketarik egingo. Luzatuz gero, orduan bai aldaketok egingo ditut.

Arsenicum

Eskerrik asko.

Posiblea izango litzateke, gehitutako azken filmak hasieran agertzea? Edo guk aukeratzea zeintzuk ikusiko diren kargatu eta berehala?
"Hasieran erakutsi" edo antzeko kutxa "booleandarra".

Filmeen filmaffinityko nota agertzea ere, ez legoke gaizki, eta filmeen iraupena sartzeko beste kutxatxo bat ere ondo legoke. Honela, minutuen arabera ordenatu liteke edo, puntuazioen arabera ere bai.

Eskatzea libre denez... hauek nire proposamenak.

Eskerrik asko zure lanagatik.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.