Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Ekainaren 22a, 23:43:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Facebookeko kontua Taichisanek eta nik "erabiltzen dugu". Instagrameko kontua jarraitzen dut eta ikusi dut nahikotxo mugitzen duzula. Mezu pribatutik idatziko dizut Josu.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx


jonnydbz

Orain suposatzen da aurkibidea eta webgune lagunak nonbait ikusi behar ditudala?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Instagrameko mod hori instalatzerakoan aurkibideko barra horren mod-a "erori" egin da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Orain, botoiak ondo ikusten ez diren arren, ondo dabiltza denak; bai youtubekoa, bai instagramekoa, bai barra tresnakoa.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Orain bai. Egia esan, inoiz ez naiz bi horietaz konturatu orain arte XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Ba foroa erorita egon da eta seguruenik instagrameko mod horregatik izan da, beraz... ez dugu berriro jarriko. :kolpe:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Norbait zerbait konfiguratzen ibili da? Foroa izorratuta zegoen.

Josu Etx

Baina gehigarri berriak gaizki daudelako da edo d-dos atakeren batengatik?

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Uztailaren 23a, 19:37:45
Baina gehigarri berriak gaizki daudelako da edo d-dos atakeren batengatik?
Ez da eraso bat izan.

Eta pentsatzen jarrita, uste dut arazo puntual bat izan dela, ze lehengo foroa martxan dago. http://www.euskal-encodings.com/smfa/index.php helbidean dago arratsaldeko foroa, eta badabil...

Josu Etx


Aju

Atzo foroa izorratu zen eta neukan backupa zaharra zen; mezuak mantentzen dira, baina deiseinua lehengoa da.

Ea gero ondo jarrita backup bat egiten diodan. Jartzazue bilatzailea, eta goiburua nire kontu.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Sipiha

Kaixo, nabigazio barran ez da "aurkibidea"-ren esteka agertzen. Ez dakit nahi gabe "reseteatu" den edo zer, baina esteka hori oso interesgarria da eskura izatea  :keinu:

Aju

Aipamenaren egilea: Sipiha  Noiz: 2019ko Azaroaren 30a, 13:43:15
Kaixo, nabigazio barran ez da "aurkibidea"-ren esteka agertzen. Ez dakit nahi gabe "reseteatu" den edo zer, baina esteka hori oso interesgarria da eskura izatea  :keinu:
Ba betikoa gertatu da: foroa izorratu eta segurtasun kopia bat kargatu behar.

Baina ez dut ulertzen zergatik agertzen den goiko barra zaharkitu hori, ze apropos hartu nuen segurtasun kopia bat barra ondo jarri ostean.



Arsenicum, jarri berriro ondo mesedez, eta kopia berri bat egingo dut. Baina berriro diot: ez dakit zergatik gertatzen den hau...