Estekak ez doaz eta ez dira konpontzen

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Urriaren 10a, 14:13:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

Ez dakit nork dauzka film guztiak eta nork ez, baina azkenaldian esteka batzuk ez doaz (cloud.ru-ko guztiak ez dabiltza) eta inork ez ditu berrigotzen nahiz eta jendeak hori eskatzen duen. Ez dakit momentuko zerbait den, okupatuta zaudetelako, edo horrela mantenduko den zerbait izango den. Ez dut esaten presioa sartzeko edo horrelako zerbait, filmen segurtasun kopia egin behar dudan edo ez jakiteko baizik. Ez badituzue filmak eta telesailak berriz igotzen, disko gogor berri bat erosi eta film guztien segurtasun kopia bat egin beharko dut.

Estekak ez doazen film eta telesail batzuk:

Otsoekin dantzan
Rainman
Ke arteko egunak

Keroro sargentuaren kapitulu batzuk


Arsenicum

Nik igoko ditut.

Gauza da lehen arazorik gabe sortzen nituela drive kontuak baina orain telefono zenbaki gabe ezinezkoa da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Urriaren 10a, 15:38:46
Nik igoko ditut.

Gauza da lehen arazorik gabe sortzen nituela drive kontuak baina orain telefono zenbaki gabe ezinezkoa da.
Mega kontuak nahi beste egin ditzakezu. zurekorreoa+1@gmail.com egin eta baieztatze mezua zurekorreoa@gmail.com era bidaliko dizu gero +2, +3... bideoa mp4 h264ean igotzekotan online ikusi daiteke.

Arsenicum

Horrela egin dut. Igo ditut hiru filmak eta esteka berriak jarri ditut.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Nik badaukat material dexente baina aspalditik ezinezko zait berrigotze lanetan aritzea, zortea da behintzat astean egun baten hemetik pasa ahal izatea...
Badakit batzuei aserrea sortu ahal izatea baina jarri zaitezte geure azalean mesedez. Aspalditik eraiki gendun Euskal Encodings, 10 urtez egunak pasa ditugu disko gogor berriak, dvd grabagailuak, tdt-ak, serverrak, Megauploadeko Kontuak eta abar gure diruarekin erosten, eta ez ezazue pentsatu hemen  10 edo ta 20 lagun ginela materiala igo ta berigotzen, ez, 5 lagun baino ez lan honetan ia egunero murgilduta.
Nik uste dut badela garaia beste belaunaldi bati uztea lana, baina beti gertatzen dira komeria berdinak, hemen denok nahi dugu dena dohan inolango arazorik eta oztoporik gabe, eta kasu egin ezin denean aserrealdiak sortzen dira ta gu geuk gara txarrak, eta dexente ikusi ditut portaera horiek.
Nik prest nago daukadan guztia beste norbaiti uztea kopia eduki dezan, arazoa beti izaten da noiz geratu. Hori bai, material guzti hori bueltan nahi dut zeren orain dela zazpi bat urte hemengo lagun bati, ez dut inolatan bueltan ikusi, hots, derrepente ez daukat nola aurkitu, eta horregaitik kontu handiarekin nabil bada ez bada ere.
Ta azkenengo gauza, ta gainera hemen ere esan det pare bat alditan... Dauzkadan disko gogorrak Euskal Encodingsen materialarekin, bat guztiz izorratu ta galdu egin dut, hori telesail eta filme pila dira tamalez, eta baliteke batzuk errekupera ezinak izatea (inork telesail eta flime horiek jaitsi ez ba zituen lehen, noski).

Ba hau da dena nire eskutik, sentitzen dut aspalditik ezer egin ahal izatea.
Eskuminak talde osoari!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

#5
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Urriaren 10a, 15:38:46Nik igoko ditut.

Gauza da lehen arazorik gabe sortzen nituela drive kontuak baina orain telefono zenbaki gabe ezinezkoa da.

Google Drive kontuak, telefonorik gabe sor daitezke oraindik.

Nik mugikorreko Chrometik sortzen ditut, beti ere pasahitz ezberdinak erabiliz. Ondoren, google drive appean sartzen dut eta fitxero bat igo. Edozein fitxero. Horrela, googleen babes sistema ez da aktibatzen.

Eta edukietaz ari garela, tamalez hemengo eduki asko galdu egin dira eta ez dut uste berreskuratzeko aukerarik egongo denik.

urtzi

Atzerrian bizi naizenez, euskal encodings izugarri estimatzen dut, seme alabeentzako edukia euskeraz jaisteko. Beraz nere partetik, eta nere inguruan dauden beste euskaldunen izenean ere, milesker hau posible egin dezuten guztiei.

iragoiko

Taldetxo bat elkartzen bagara egin dezakeguna zera litzateke. Domeinu bat sortu (10 €/urtea) eta Google-ren "Gdrive" kontratua egin (10 €/hilabetea). Honekin limiterik gabeko edukia izango genuke googlek empresei zuzendutako Gdrive hodeian.

Guztira urtean 130 - 140 € lirateke eta bertan zintzilikatu daiteke eduki guztia diskoak apurtzeko beldurrik gabe.

Esan bezala, domeinu bakarraren jabe egingo bagina erabiltzaile batzuk (4-5), kosteak elkarbanatuz egokia ikusten det modu honetan planteatzea.

James

Kaixo, ez dakit zer den hoberena, baina diru piska bat behar bada, ni ere prest nago emateko.

Josu Etx

Domeinua dagoeneko ordaintzen dugu. Baita serbidore bat foroa online mantentzeko.
Driveren hori non ikusi duzu? Nik dakidala ez dago inon mugarik gabeko espazioa ematen duen hodeirik.

iragoiko

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Ekainaren 01a, 10:24:06Domeinua dagoeneko ordaintzen dugu. Baita serbidore bat foroa online mantentzeko.
Driveren hori non ikusi duzu? Nik dakidala ez dago inon mugarik gabeko espazioa ematen duen hodeirik.

Gdrive empresa zerbitzua googleren webetik kontratatzen da. Erabiltzaile batekin 1TB eko hodeia ematen dute eta 5 erabiltzailekin limiterik gabe (erabiltzaile bakoitzeko 10 EUR/hilabetea da kostua).
Ala ere Urteak doaz erabiltzaile bateko domeinuetan 1Tb eko limite hau aplikatu gabe, gaur egun Plex zerbitzari gehienak horrelako kontuetan daude oinarrituak. Ezagun dexente dittut 100 Tb etik gora dauzkatenak kontu hauetan.

Trafiko limiteak:
750 Gb igoera eguneko
5 Tb artxibo bakoitzaren tamaina maximoa
Teams-ak sortu eta edozein erabiltzaile sar dezakegu team hauetan. Horrela erabiltzaile bakoitzeko 750gb igotzea leudeke egunean teams karpeta honetara.

Taldetxo bat elkartzen bagara froga egin dezakegu nahi baduzue. Nik gdriva kontua egin nezake hemengo domeinuarekin eta partaideen artean konpartittuko nuke.

Josu Etx

Eta sugurua da? Diot, youtubek filtroa duen moduan, ez dute Jojo rabbit edo joker bezalako filmak detektatu, kenduko eta kontua ezabatuko?

Diozun moduan bada, ni probatuko nuke.

iragoiko

#12
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Ekainaren 03a, 12:46:52Eta sugurua da? Diot, youtubek filtroa duen moduan, ez dute Jojo rabbit edo joker bezalako filmak detektatu, kenduko eta kontua ezabatuko?

Diozun moduan bada, ni probatuko nuke.

Bai, ez dute copyright duten materiala begiratzen. Konturen batzuk itxi dute +18 materiala dela eta baina filmekin ez dago arazorik.

Interesatuak:
- iragoiko
- Josu Etx.
- James ?

Zuekin harremanetan jartzeko telegram kontua edo email bat bidaltzerik bazenute eskertuko nizueke.

beste interesaturen bat ea agertzen den^^

iragoiko

Badirudi asmoak ez duela piztu interesik. Hortxe utziko dugu beste baterako.

Arsenicum

Kaixo, nik oraintxe bertan irakurri dut. Ezin izan dut azken hilabetean sartu eta.

Gauza da, behin eginda, urtero jarri beharreko dirua dela. Foroan dozena bat ibiltzen gara "lanean", eta hamar hamabi pertsonaren artean egiteko, nik behintzat, ez dut ikusten. Ideia ona da, berez.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.