Doraemon |Filmografia| (Japonieraz+Azpitituluak) [MEGA]

Sortzailea egoninobi, 2020ko Apirilaren 16a, 11:26:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

DORAEMON  -  ドラえもん (1980tik gaur egunera)







Filmen Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia
Urtea: 1980tik gaur egunera
Sortzaileak: Fujiko F. Fujio / Fujiko Pro
Generoa: Abenturak/Zientzia-fikzioa/Komedia
Hizkuntza: Japoniera + Azpitituluak euskaraz
Sinopsia: Euskomangak azpititulatutako filmak

Filmak:

XX - Laburmetraiak - Short Films (1981-2004)
Filma



Sinopsia: Doraemonen filmekin batera zinemetan estreinatu ziren film laburrak. Hauen artean, Doramiren eta Gu☆doraemonak taldearen abenturak aurki daitezke. Baita Nobitaren hainbat istorio garrantzitsu ere.


Bideoaren ezaugarriak:
Iraupena: Bakoitza 15-40min artean
Pisua: Bakoitza 140-400MB
Erresoluzioa: 480p
Euskomangako esteka

39 - Nobitaren ilargi-azaleko ikerketa-kronika - Nobita no Getsumen Tansaki (2019)
Filma



Zuzendariak: Yakuwa Shinnosuke
Gidoia: Tsujimura Mizuki
Musika: Hattori Takayuki
Sinopsia: Ilargian untxiak daude? Nobitari ikaskideek barre egiten dioten bitartean, Luka izeneko ikasle berri bat iritsiko da eskolara. Nobita eta lagunak, teoria desberdinen plaka soinean jantzita, ilargira joango dira. Bertan abentura ahaztezinak biziko dituzte. Irudimenaren bidez etorkizuna eraikiko dute!


Bideoaren ezaugarriak:
Iraupena: 1h eta 51min (111min)
Pisua: 4GB / 2GB
Erresoluzioa: Bluray 1080p / 720p
Euskomangako esteka

Koko


egoninobi

Aipamenaren egilea: Koko  Noiz: 2020ko Maiatzaren 11a, 11:00:54Ziur nago laburmetrail guztiak euskaratuta daudela
Bikoiztuta? Ez.
Hauek dira bere garaian bikoiztu zirenak: 1,2,3,4,7,8,9,10,11,12,13,19
Eta oker ez banago, bikoiztutako bertsioak ez daude inon igota. Baliteke audioak dagoeneko galduta egotea. Norbaitek baldin baditu, igotzea eskertuko litzateke.

Dena dela bertsio azpititulatua ez da bikoizketaren ordezkoa, gehigarri bat baizik. Jatorrizko bertsioaren eta bikoizketaren artean gidoia desberdin samarra da izan ere. Azpitituluak jatorrizko bertsioa disfrutatu nahi dutenentzako eginda daude :)