Asterix - 30/38

Sortzailea Aju, 2020ko Ekainaren 21a, 22:20:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Asterix galiako itzulian igota.

Aju


Aju


Aju

Asterix Hispanian igota.

Kuriositatez esango dizuet Asterix eta Obelix Iruñeatik pasatzen direla berez...



...baina elkarren edizioan Zaragozatik pasatzen direla.


Josu Etx

Joee, eta zergatik aldatu zuten??

Eta eguzkia ezkutatzear dagoelarik, zergatik dago euskarazkoan zerua urdin? jajajaja

Lan bikaina!

Aju

#20
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Uztailaren 05a, 18:52:47Joee, eta zergatik aldatu zuten??

Eta eguzkia ezkutatzear dagoelarik, zergatik dago euskarazkoan zerua urdin? jajajaja

Lan bikaina!
Nire suposizioa da, baina nahiko argi daukat politikagatik dela. Iruñea =/= Hispania. De hecho artzain hori aintzinako mugalarietan oinarrituta dagoela esango nuke.

Liburu honek euskarazko edizioan dauzkan koloreak oso-oso arraroak eta zentzugabeak dira.

PD: Detalle garrantzitsu bat ahaztu zait: Frantzia itsasoz zeharkatzen dute eta mugan lehorreratzen dira.

Aju

Asterix legionaria igota. Nire gusturako, libururik onenetarikoa. "Zesarren ustekabea" pelikularen gidoiaren oinarria izan zen baina pelikula bera nahiko txarra da.

Serieko pertsonaiarik onena (nire gusturako) agertzen da, Tenismari (Campodetenis). Michelin gidako piktogramekin hitz egiten du. Pertsonaia hau pelikulatik kanpo geratu zen.


Aju

Arrosa eta ezpata igota. Obelixen konpainia eta Asterix legionariarekin batera, onenetarikoa niretzat, eta hori umetan ez zitzaidala batere gustatzen.

Gaur egun ez dago potrorik halako gidoi bat idazteko eta argitaratzeko.

Darabildan eskanerra izorratu zait eta beste bat lortu arte etenalditxo bat egin behar dut. Gainera Flyren abenturaken muntaia ere hastekotan naiz eta horrek ere bere denbora eramango dit.

Aju

Beno, ba Asterixekin jarraitzen dugu. Ea egunean bat igotzen dudan.

Gaurkoan 2.a, Urrezko igitaia.

Aju

Asterix eta normandoak igota.

Aju

Buruzagien burruka igota. Faltan nituen zenbakien artean, berau da kolore erreak dauzkan azkena, beraz, hurrengoak hobeago aterako dira.

Falta direnak bere ordena kronologikoan egingo ditut.

Aju

Oraingoan laguntza eske natorkizue.

Asterixen ia komiki ia guztiak neuzkan umetatik, baina oso egoera txarrean. Bilduma egoera onean eduki nahi nuenez, bi urte pasatxoan bigarren eskuko aleak erosten ibili naiz bilduma egoera onean osatu arte. Eskaneatzeko prozesuak askotan liburuak behartzea eskatzen du, beraz, errepikatuta dauzkadan ale txarrak ari naiz erabiltzen.

Egin behar dudan hurrengo zenbakia "Asterix eta pertza" da. Liburu honek bi edizio izan zituen:



Biak dauzkat eta gainera lehenengoa errepikatuta daukat, beraz, berau erabiltzekotan nago (eskaneatuta dago jada). Baina arazo batekin aurkitu naiz: lehen edizioak koloreak korrituta dauzka eta bigarrenak ez.

Lehen edizioa (begiratu batez ere beheko biñetak, Obelixen prakak etabar):


Bigarren edizioa:


Argi dago bigarren edizioa, errepikatuta ez daukadana, eskaneatzea dela aproposena, baina zoritxarrez biñetak liburuaren junturatik oso oso hurbil daude eta liburua asko behartu beharko nuke.


Errepikatutako ale batekin antzeko egoeran egon naizenean apurtzera ere iritsi naiz...

Beraz, bi aukera planteatzen ditut.
1) Baten batek edizio hori balu eta liburua kaltetzea axolako ez balio, eskaneatzea (edizioa nire kontu; beno, eta neronek eskaneatzea ere badago).
2) Irudi kaxkarra daukan edizioarekin aurrera jarraitzea.

PD: Susmoa daukat "Obelixen galera"rekin arazo berdina izango dudala eta berau da errepikatuta ez daukadan bakarra, beraz, posible da egin gabe uztea. Uste dut kasu bakarra izango litzatekeela.

Aju

#27
15 Liskarra igota. Liburu honen jatorrizko kolorazioa zuriegia da eta ez dago gehiegi egiterik.

Bide batez, "21 - Zesarren oparia" berrigo dut, liburu guztietan agertzen diren hasierako pare bat orrialde sartzea ahaztu nuen eta.

Aju

Asterix Helvetian igota, segur aski bai eskaneo, bai edizio aldetik libururik atseginena.

Eskerrik asko Arsenicumi berau erosteko eskainitako laguntzagatik.

Aju

"Aztia" 19. liburua igota. Honek ere Asterix eta pertzaren arazo bera dauka, baina kasu honetan ez da bigarren ediziorik existitzen, beraz, horrela geratu beharko da.

Nire gusturako Goscinnyk idatzitako gidoietan txarrena, umetan asko gorrotatzen nuen liburu hau, jeje.