Alardea (2020) (David P. Sañudo) [720p|MEGA] [ONLINE]

Sortzailea arrakala, 2020ko Abenduaren 08a, 12:57:09

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

ALARDEA (2020)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Drama
Urtea: 2020
Atal kopurua: 4
Zuzendaria: David P. Sañudo
Gidoia: Arantxa Cuesta, Pablo Tobias, Virginia Yagüe
Argazkia: Kenneth Oribe
Musika: Beatriz Lopez-Nogales
Aktoreak: Itziar Ituño, Carmen Climent, Klara Badiola, Kandido Uranga, Germán Alcarazu, Iñigo Aranburu, Sara Cózar, Amancay Gaztañaga, Jone Laspiur, Eric Probanza, Martxelo Rubio, Belén Cruz, Gaizka Ugarte, Patricia Urrutia, Aitzpea Goenaga, Amaia Irazabal, Yannick Vergara
Sinopsia: Lau atalez osatutako fikziozko minisaila da, alardearen gatazkan libreki oinarrituta. Amaiaren (Itziar Ituño) istorioa du oinarri. Haur eskolako irakaslea da, eta auzokide talde batekin batera, bere herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko da
Nota Filmaffinityn: 5,2



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 50 min inguru ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 980 MB inguru ataleko
Erresoluzioa: 720p
Esteka (MEGA - ONLINE)


Josu Etx


Ekaitz Aldi

PINTXOAK EUSKERAZ:

Kaixo Euskal Encodings-en lanean gogor ari zaretenoi (`Arrakala´ kasu hontan). Zuen "webguneko" erabiltzaile kontsumista izan gara azken sei-zazpi urtetan zer nahi hura hartu izan delarik gure ekintza hutsa, oraingoan ordea eskaera desberdin batekin gatorkizue, gune hontara igo/igotzeko duzuen materiala eskatzera hain zuzen ere. Ez dakigu zenbat zareten ez bakoitzak zer/zenbat material daukazuen eta gustatuko litzaiguke "dena" fisikoki (digitalki esan nahi dugu) lortzea (animazio eta irudi errealeko filmak, azpititulatuak batizpat eta zenbait serie ere bai) ondorenean jendeari "usb-etan edo" banatzeko batizpat (baina ez bakarrik) gure herriko/herrietako guraso munduan/munduetan (batizpat ikastola-eskola inguruetaz hari gara), euskerazko lanak familiartean eta etorkizuneko pertsona helduak bultzatzeko gunerik `gogorrena´ delakoan bait gaude.

Zenbait borrokak jarraitzen badu ere euskera eta ikus-entzunekoen inguruan (Pantailak eta plataformak euskeraz? Eitb beste bide bat hartzea? Zinemak euskaraz? Argia-Berria-Elhuyar-Tokiko komunikazio taldeetako yutubeko bideoak bakarrik ikusi? Euskaldun denak Euskal-encodings-en materiala igo eta jaitsi ibiltzea?) gure hau ekintza zuzen zuzena eta oso eraginkorra izan daitekeelakoan gaude, jendeak beren ordenagailuetan eta telebistetan pintxoetako ikus-entzunekoak gorde ditzaketelakoan baikaude. Bururapen hau agian ikastolako atarian ordu gehiegi igarotzen dugulako izango da, kar kar!!


I. eta S.

postdata:
Email hau 2 pertsonak sinatzen dugu baina materiala beste dezenakari helaraziko genioke guk eta horrela gelditu gabe zabal daitekeelakoan gaude, hau egiteko taldetxo bat ere erraz sortu daitekeelakoan gaude. Ikus-entzunekoak euskerara gerturatzeko bidean hasi hau ernaldu dezakegu!!

Istoria hontan parte hartu nahi bazenuke idatzi ezaiguzu beheko emailera eta gure helbidea zein den erantzungo dizugu, suposatzen dugu MEMORIA ERAMANGARRI horietakoetan bidaliko zenizkigukeela materialak, horrela balitz adierazi ezaiguzu zer nahi zenuken (berriro zuri bueltatzea "MEMORIA" behin guk kopiatu dugunean edo bere kostua [erosketa eta bidalketa] ordaintzea, edo beste moduren bat)


emaila:
ekaitzaldiabloga@gmail.com