Nahiko galduta nabil.

Sortzailea lasarten, 2021ko Martxoaren 20a, 09:59:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

lasarten

Barkatu hau ez bada idatzi behar dudan lekua. Baina txikitan ikusi nuen etb1n Motly halleko mamuak telesail britainiarra aurkitu nahian nabil. Aurkibidean ez det topatzen. non dago? Edo ez dago?

Josu Etx

Barkatu baina badirudi ez dagoela. Eta ez dakit norbaitek grabatuta izango duen.

Aju

Iepa lasarten.

Ez, serie hori ez daukagu. Are gehiago esango dizut: Ez nekien existitzen zenik ere.

Suposatzen dut 80ko hamarkadan emititutako serieetako bat izango dela, gerora ETBk irudi errealeko serieak emititzeko ohitura galdu baitzuen. Halako serie zaharrak agertzeko 3 modu baino ez dira existitzen:

1) Norbaitek bere garaian VHSan grabatu izana eta zinta guri uztea.
2) ETBk berriro berremititzea (uste dut ez duela sekula egingo).
3) DVD/Blurayan ateratzea eta euskarazko audioa ekartzea (hau ere ia ezinezkoa).

Zure inguruan grabatuta daukan norbait ezagutzen baduzu (serie hau edo beste edozein), abisaiguzu, mesedez.