Zein geratuko da primeran?

Sortzailea Aju, 2007ko Maiatzaren 16a, 21:25:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Bueno, 4 partiduren faltan ya argi dago 3 talde dabiltzala ostika aber hiruretako zein geratuko den primeran, Athletic, Reala ta Celta. Athletic momentuz 4 puntura dago eta bada zeozer, ba?a asteburuan Zaragozarekin tokatzen da, ta Real-Celta dago, bietako batek irabazten badu, puntu batera... Itxura txarra dauka honek...

Nik uste dut partidu bat irabazita, Athletic salbatu dela, ba?a amorrua ematen dit holako talde txarra eukitzeak. Realak nire ustez hobeto jokatzen du, ba?a hala ere txarto, ta Celta ya ez dut remontatzeko moduan ikusten.

Aunke egia esan besteena beti da hobea, eta igual izango da horregatik ikusten dudala Reala hobeto (edo ikara Reala salbatzeko ta Athletic jaitsi  :lol), ba?a aurrekoan TeleBilbaoko programa batera Realeko batek deitu zuen ta esan zuen lasai egoteko ze kanpotik Athletic hobeto ikusten dela ta Realak pena ematen duela  :xD

Joder, Athletic entxufatua dela????!!!!!! Sarriegi eta Murillo zigortuta egon dira hurrengo partidurako, ta resulta ke arbitroak akta txarto idatzi zuela eta biei ateratako tarjeta hori biak anulatuta geratzen direla!! Esaten duenak 'joder, ederra entxufea, tarjetak kendu', eske ez daki Athleticen ezer!!! Taldeko horrore biak dira!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Bigarren mailara eramango gaituzte, vaya lastres

Aju

por cierto, gaur Enkarterrietako 'selekzioa'rekin izan duen partidua, 3-2 galdu, ke triste, Zubiaurrek penaltia hutsegin, joder, sekula 5 milioi ez dira hain gaizki gestionatu  :xD Gizajoa, egiten diotena...  :kexa Ojo, sub 17ak gola, Vitoriak, fuerte dator e!

Arsenicum


Atzo egon nintzen uefako finala ikusten. Han egon ziren Lacruz, Ocio, Iraizoz.... Athletic-eko deskarteak. Nik oin momentuan hirurek erosiko neukez. Sarriegi ba?o txarruak ezin direz izen. Eta Iraizoz bueno... Enpanyol salbatu zeuen 3 bider edo atzo. Aranzubia eta Lafuenten parean be... DIOS.

Mendilibar be entrenatzaile txarra zan. Eta bigarren mailako errekorrak apurtu deituz, liga amaitu ba?o 8 jornada lehenau igon zan lehen mailarako.

Kanpotik ez dakit zelan ikusiko dan Athletic baie San Mamesen desde luego, pane emoten deurie. Nik beste egunean irratia eroan nendun esku pilotako partidue entzuteko.

Errealak Riesgo kendu deuelako dau aukerakaz ondi?o, Riesgo egongo bazan pasadan urtean moduen, bigarren mailan egongo zan aspaldi.

Celta eta Erreala bardinduta dauz, Errealekoak ondi?o geratu ahal direla esaten eta celtakoak bigarren mailan dauzela. Athletic 4 puntu aurretik dau, baie 'golaverage'-a celtak irabazite dekotzo. Enpate baten kasuan Athletic joango zan putzura. Errealagaz, irabazite deko, beraz, Real-Celta partidutik onena Errealak irabaztea da Athletic-entzako.

Errealak irabazite, Athletic-ek bebai, eta Osasunak galduten badeu, Athletic-ek nahiko errez euki beharko leuke ya. Hurrengo astean Osasuna-Erreala jolasten deurie. Osasunak ga?du ezkero aste honetan, ondi?o ez ziren salbu egongo eta ez dotzie errealari partidue oparituko.

Athletic salbatzeko beste aukera bat be, badau. Geratzen direzen partidu danak irabaztea. Baie hori... ezinezkoa ikusten dot.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Zeozergatik eskatu zeban Clementek Iraizoz, harek bai zeukala bista... Ba?a keba, Racing Btik Alex Garcia ta holako fitxajeak ekarri Milikizek, gero zetarako, proba egin, gainditu ez ta Bilbao Athleticera bajatzeko mutilla.

Lacruz eneuko ekarriko, aurten Sarriegi dena iaz bera izan zan, bale, Sarriegi ondi?o txarragoa da, ba?a eske bien arteko diferentziagatik ez nuke ordainduko ezer, behin euki dogu eta ikusi da zen pasa den; Exposito ere Osasunan la ostia zen, ekarri Athleticera eta ala, mierda handi bat (taldea bezala egia esan). Athleticera datozen jokalari danak estropeatu egiten dira.

Iaz irten zen dezente bakarra Ustaritz, ta bankilloan dauke muerto de hambre batzuk jokatzearren  :kexa

Athleticentzako emaitzarik onena Real-Celtan enpatea da, sin duda. Nire klaseko Realeko baten kalkulo fantastikoak ikusten badozuz...

Zaragoza-Athletic galdu (bai, i?ok ez dau negatzen), Real-Celta irabazi Realak ta Osasunak bere partidua irabazi, Osasuna salbatuta dagonez, Realari irabazten itxi hurrengo astean, ta ya praktikamente zulotik irtenda ta bi jornadari eutsi... Desde luego hurrengo jornadan guzti hori pasatzen bada, nik Osasuna bai ikusten dot irabazten isten, nahiz ta Zigandak entrenatu.

Mendilibar entrenadore ona da de kojones, horrek Realean ere ondo egingo zeban (ez da desiratzen nagoela Realera entrenadore txar bat joateko  :xD). Mendilibarrek taldea exprimitu egiten dau, eta jokalariak denbora guztian korrika egotea nahi dau, baina Yeste & company metrosexualak hain dira finoliak ze ez dabela nahi korrika egin, ta klaro, entrenadorea puteatzen dabe ez dalako interesatzen holako entrenadore bat. Ikusten da Reala talde moduan konprometituago dala, horregatik esaten dot Mendilibar ona litzakela Realerako, gauza bat eskatu ta hori beteko luketelako, eta hori eginda, fijo talde ona izango zela.

Sarriugarten kasua beste bat da, horrentzako taldea handiegia zan.

Aurtengo udan dirua gasta behar bada, izan daiela Valverde fitxatzen  :arbus

Udan elekzioak, ya entzuten nabil Ezkerro mercenarioa lotuta daukola kandidato batek, besteren bat Iraizozen atzetik... aurten fitxajeren bat fijo egongo dala, ta repeska izango da ganera, Athleticek despreziatutakoren bat; Ezkerro bada ez da despreziatutako bat, horrek berak despreziatu zeban taldea, hijo de puta handi bat da, 6 tenporada kaka egiten, kaka handi bat, una puta mierda, txisteko gol kopuruak, eta azkan urtean sartu zebazan 15 gol edo (no te jode, urte horretan 3 konpetiziotan egon zan taldea denbora askoan ta kriston partidu pilla jokatu zeban, 1-7 mitikoaren urtean), ta a primeras de cambio, joan. Kaka jaten dago Barcelonan, ez dau jokatzen kaniketan bez, ba ke se joda. Ta nire moduan San Mamesen 3/4ek pentsatzen dabela fijo, ze entzun zebazan pitoak... ikusi zan jendea zenbat maite daben.

Nik Xabi Prieto nahi dot  :arbus Ba?a esaten didate komo ke Zaragozara doala. Barcelona Etxeberrien atzetik ibili zan duela urte batzuk, ta ez zan joan, zeba? Pentsatzea daukola ondo ze Zaragoza joatea bere buruari harriak botatzea da. Hara badoa, han dagon jente ona ikusita (joder, Zaragoza kabroiak 2 urtetan kriston ekipoa egin dau) ez dau jokatuko ezer, ta pasako zaio Ezkerrori moduan, jokalari entzutetsua izatetik ezezagun bat izatera pasa; ez dot esaten etortzea nahi dotelako, eske realista izanda, kagada handi bat izango da. Etxeberriaren atzetik ibili zan Bar?a hon dala urte batzuk ta geratu egin zan ze bazekien ze pasako zan hara joanda, ta begira, hor dabil ondi?o gerra emoten. Begira De Pedrori, egin zeban holako kagada bat ta gero hortik ibili zan Suizako a saber zenbagarren mailako talde baten, hon Burgosen dabil... Pentsa daiela ondo

Garrido bai ikusten dot etorten  :behikorri

EDIT: Realekoren batek (darko  :xD) idaz dezala ikusteko aber arazoa zelan ikusten den beste prespektiba batetik

jonnydbz

Orain jeisteko daudenak jeitsiko dira seguruenik. Oso zaila da gauzak aldatzea, nahiz eta Errealak Celtarik irabazik eta gero Athletic Zaragozan galdu. Athleric-ek puntu bat eginda 4 partidutan, Errealak 6 egin beharko lituzke (golaberajeagatik), Erreala hori egiteko gai ikusten duzue??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 12:55:20
EDIT: Realekoren batek (darko  :xD) idaz dezala ikusteko aber arazoa zelan ikusten den beste prespektiba batetik
Ba... lehen mailan Osasuna geldituko da :aznn Nik zer esango dizuet ba, nahiago nuke euskal talde guztiak mantentzea baina zaila da, eta lehenik Realaren alde nago, noski. Gaur eta bihar gauza asko argitu daitezke.

Nastic jaitsita dago, beraiek ere etsi egin dute jada. Beste bi postuetan dago borroka. Kontuz Aju, Betis, Levante eta Osasunak aste honetako partidua galtzen badute ezin izango dute oraindik lasai egon. Beraz, sei talde oraingoz.

- Osasuna nahiko gaizki dago, baina lau partidurako koltxoi garrantzitsuegia dira zazpi puntu. Zerbait ikaragarria behar luke jaisteko.

- Levantek bi emaitza on lortu ditu, baina aurretik beheraka zetorren. Ikusi egin behar bihar Osasunaren aurka zer egiten duen. Realarentzat (eta Athletic-entzat) onena Osasunaren garaipena.

- Betis, beno, hortxe dabil. Gaur Nastic-en aurka jokatzen du eta Nastic-ek etsi badu, Betisek irabazi... Edo ez, auskalo...

- Celtak ez du salbaziorik, lehen itzulian Reala baino ez dakit zenbat puntu gehiago zituen eta orain berdinduta dago. Stoichkov jokalari bikaina izan da, baina entrenatzen ez dakit ba nik. Bakeroren antza hartzen diot horretan.

- Athletic. ETBko laburpenei begiratuta behintzat (eta kontuan hartu ETB Athletic Telebista dela) itxura txarra du, eta ez dut izorratzeagatik esaten. Jokoa auzoan, eta eskerrak momentuz hiru talde azpitik dituen. Ez dakit nire irudipena den, baina oso pasibo ikusten dut taldea, ez du garrarik, ez dirudi mantentzea jokoan daukatenik. Zentzu horretan Reala hobeto ikusten dut, kontzientziatuago edo... Manerekin hasi zen remontada hura hantxe geratu zen, eta orain sufritu egin beharko du. Gaur galtzeko boleto gehienak ditu. Lehen mailan geratzen bada, bi urte berdin daramatza eta argi ibili, Realaren gainbehera horrelaxe hasi zen orain dela urte batzuk.

- Eta hor dago Reala. Hamar partidu faltako balira, seguru lehen mailan. Bigarren itzulian behetik gora dator, Lotinak oreka minimo bat lortu du, eta nahiko ondo dago. Golak sartzen ari dira, Saviok behar zuen kalitatea ematen dio erasoan, atezain BIKAIN bat dugu (honek ez izan dudarik lehen mailan jarraituko duela, Realean edo beste nonbait)... Baina noski, asko kosta zaio esnatzea. Lau partidu faltan, berandu izan liteke... Lehen itzulian zerbait egin izan balu... Jonnydbz, momentu honetan Reala gai da 12 puntu ateratzeko ere, baina bihar irabazten ez badu agur benhur. Biharkoak hurrengo hirurak baldintzatuko ditu, galduta etsi egingo du, irabazita eta Athletic-ek galtzen badu berriz morala asko igoko zaio.

Bere aukerak baditu, kalkulu fantastikorik egin gabe. Etxean Celta eta Racing ditu. Celtari edozeinek irabaziko lioke orain. Racingek Zigic-ekin arriskua du, baina Reala Anoetan indartsu bihurtu da eta irabaz diezaioke. Kanpoan, lehenik Osasuna. Uzteko moduan egonda ere, ez dut uste Patxi Izcok euskaldunekin ezer jakin nahi duenik. Baina zaletuek bai... Ikusiko da. Eta azken partidua, Mestallan Valentzia-Reala. Oso zaila edo oso erraza izan daiteke. Valentziak liga edo txapeldunen ligarako saikapena jokoan badu, akabo. Ezer jokoan ez badu, ordea, irabazteko modukoa. Aukerak baditu. Arazoa da besteen emaitzei begira ibili beharko duela.

Eta horrela ikusten ditut nik gauzak, aurten euskaldun guztiok lotsagarri, Osasunaren Europako balentria kenduta.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 12:55:20
Nik Xabi Prieto nahi dot [...] Garrido bai ikusten dot etorten...
Bai, aspalditik ezagutzen dut nik "filosofia" hori... Atzaparrak prest, e? Ai, Lezama, munduko harrobirik handiena... Errioxaraino ere zabaltzen dena...

Cristiano Lucarelliren posta gogoratuz, ba al dakizue zein den koloreak benetan sentitzen dituen euskaldun bakarra (lehen mailan behintzat)? Mikel Aranburu. Bizi osoan Athletic atzetik dabilkio diru gehiago eskainiz, eta hemen jarraitzen du sufrituz. Gainera kontratua berritu du aurten. Ea nork gehiago dituen potroak esateko "hurrengo urtean ez dakit ze mailatan jokatuko dudan, baina nire taldean jokatuko dut", eskaintza hobeak baztertuz.

PD: Oso seguru dagoenak Euskadi Gaztera bidal dezala sms bat hiru euskal taldeek zein postutan bukatuko duten jarriz, Playstation 3 bat zozkatuko dute.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Maiatzaren 19a, 19:35:35
eta kontuan hartu ETB Athletic Telebista dela) itxura txarra du, eta ez dut izorratzeagatik esaten. Jokoa auzoan, eta eskerrak momentuz hiru talde azpitik dituen. Ez dakit nire irudipena den, baina oso pasibo ikusten dut taldea, ez du garrarik, ez dirudi mantentzea jokoan daukatenik. Zentzu horretan Reala hobeto ikusten dut, kontzientziatuago edo... Manerekin hasi zen remontada hura hantxe geratu zen, eta orain sufritu egin beharko du. Gaur galtzeko boleto gehienak ditu. Lehen mailan geratzen bada, bi urte berdin daramatza eta argi ibili, Realaren gainbehera horrelaxe hasi zen orain dela urte batzuk.
Azken urteetan neu ere konturatu naiz ETBko Athleticen laburpenak Realekoak ba?o luzeagoak izaten ari direla. Ba?a lehen... Orain denbora galdua berreskuratzen gabiltza.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Maiatzaren 19a, 19:35:35
Bere aukerak baditu, kalkulu fantastikorik egin gabe.
Osasunak irabazten badu, datorren asteko 3 puntuak bermatuta dauzka Realak. Panorama oso txarra datorkigu. Ta PaCHi IzCok nahi duena esango du, ba?a bere errua da Osasuna uztea.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Maiatzaren 19a, 19:35:35
ba al dakizue zein den koloreak benetan sentitzen dituen euskaldun bakarra (lehen mailan behintzat)? Mikel Aranburu. Bizi osoan Athletic atzetik dabilkio diru gehiago eskainiz, eta hemen jarraitzen du sufrituz. Gainera kontratua berritu du aurten. Ea nork gehiago dituen potroak esateko "hurrengo urtean ez dakit ze mailatan jokatuko dudan, baina nire taldean jokatuko dut", eskaintza hobeak baztertuz.
Ba bere egunean Guerrerok hori ba?o balentria handiagoa egin zuen renobatzean, berak nahi zuen lekura joan zitekeen, ez zegoen talde bakar bat ere ez zuena nahiko. Gero gainetik ezin kenduta ibili gara ba?a... berak gehien kobratu eta jokatu ez  :lol

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 12:55:20
Nik Xabi Prieto nahi dot [...] Garrido bai ikusten dot etorten...
Bai, aspalditik ezagutzen dut nik "filosofia" hori... Atzaparrak prest, e? Ai, Lezama, munduko harrobirik handiena... Errioxaraino ere zabaltzen dena...
[/quote]
Eta zer nahi duzu ba? Nahikoa egiten du Athleticek jokalari euskaldunekin bakarrik jokatzen, Euskal Herriak zenbat biztanle ditu? 2 milioira ez da iritsiko, eta deskarta itzazue neska guztiak eta 16-34 urte bitarteko gizonezko guztiak. Ya filosofia horrekin bakarrik begiratu zenbat pertsona posible bakarrik dauden. Umeak gero eta metrosexualago datoz eta aber kanpotik jendea datorrela ikusita espabilatzen hasten diren.

Por cierto, ez dakit komentatu dudan hemen, ba?a Espa?atik gazteak txikitatik ekartzeko aukera ere entzun zen, Athleticen filosofia eta hemengo ohiturak erakutsi atab. egitea... Burua jan umeei euskalduntzeko?  :blink Riojanoena... en fin, beti aipatu beharra ere  :dead Aber, Aranzubiaren herria adibidez mugatik 6 kilometrora dago, eta betidanik egon da Athleticen, horrekin guztiarekin nik ez dut motiborik ikusten ez hartzeko. Beste gauza bat da paketea bada, hor neu ere ados nago  ::Vudu

Aju

4-3. Puto arbitro, 3 penalti pitatu gabe. Hasi txarto egin da ba?a gero antzera jokatu dabe... Partidua pixkat luzeago ta 4-4. En fin, a tomar porkulo. Realak ez du irabazi behar bihar, bestela... ta Osasunak galtzea daukala

Arsenicum


4-3.

Murillon gola gurea da. Asike 3-4 + penaltia 3-5 irabazi dogu :drunk

Athletic ba?o 3 txarrau beti dauz. Eta erregela horretan ez dau eszepziorik.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Errealak gaur irabazi ingo dau, ta Osasunak seguruenik bebai, jijiji
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

#10
Osasuna irabazten, datorren astean Realak 3 puntu gehiago... Gauzak horrela, eskerrak galtzen doan.

Por cierto, kalkuluak ateratzen nabil eta... Gaur Realak galtzen badu, Athletic 4 puntora geratzen da 3 partiduren faltan. Athleticek hiruretako bat irabazten badu (zaila da ba?a bueno), 7 puntora dago, ba?a gol averagea alde daukanez, 8 beharko lituzke, osea, partidu guztiak irabazi.

EDIT: Reala 2-1 irabazten, 33 punto. Datorren astean 36, Athleticek irabazten ez badio Mallorcari, jaitsiera postuetan. Ala, a tomar porkulo!

shikamaru

Emaitzak:
ZARAGOZA 4-3 ATHLETIC
REAL SOCIEDAD 3-1 CELTA
LEVANTE 1-4 OSASUNA

Sailkapena:
14    Osasuna     40
15    Betis           37
16    Levante      36
17    Athletic       34
18    R. Sociedad 33
19    Celta           30
20    N?stic           25

Hurrengo partiduak:

        36.J                                  37.J                                       38.J                                                           
Athletic - Mallorca                Atl?tico - Celta                     Athletic - Levante
Celta - Betis                        Betis - Osasuna                    Celta - Getafe
Osasuna - R. Sociedad          R. Sociedad - Racing              Valencia - R. Sociedad
Racing - Levante                 Villarreal - Athletic                  N?stic - Barcelona
N?stic - Atl?tico                  Levante - Valencia                  Racing - Betis
                                        Getafe - N?stic

Atera kalkulagailua ... :dead

jonnydbz

Nastic eta Celta ya putzuan daude.

Nastic-ek Atletico, Getafe ta Bar?an kontra ez du punturik ere aterako.

Celtak Atletico eta Getafe ere, zorte apur batekin punturen bat aterako du Betisen aurka, eta horrek mesede egiten die euskal taldeei. Hala ere oso zaila dauka, punturen bat ateratzen badu, pozik.

Errealak Osasunaren aurka oso zaila dauka. Bi potro erakusten baditu agian Racing-en aurka irabaz dezake, gaur bezala Celtaren kontra.

Athletic, ikusita nola dauden, Mallorca eta Villarrealen aurka punturen bat atera behar du, bestela jodido dauka. Azken jardunaldian larrua salba dezake...

Levantek Racing-ekin hortzak erakus ditzake ta kanpaia jo. Valenciaren kontra, txungo pastel. Azken jardunaldian Athletic-en aurka...

Betis ez salbatzen ez bada, puto amo batzuk diez :lol

Ta Osasuna m?s de lo mismo.

Hurrengo bi jardunalditan zer gertatzen den ikusi beharko da. Nire ustetan Athletic-ek eta Errealak postuak trukatuko dituzte, azkenengo jardunaldiaren faltan. Levante - Athletic, partido decisivo esanten dana izengo da, nik uste dotena gertatzen bada, hor ikusiko da euskal taldeetako zein aterako den segundatik. Levantek oso-oso gaizki egin behar du bi euskaldunak salbatzeko...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Por lo pronto, Mallorcari irabazi egin behar da ze zuk diozun moduan, Osasunak gaizki egin behar du jaisteko... Osasuna antiAthletic da (askon moduan), ta utzi egingo da. Oraindik inoren menpe ez dagoela aprobetxatu behar du Athleticek.

Jendeak esaten du Athletic-i mesedeak egiten zaizkiola, ba atzoko 4 penaltietatik bakarra pitatzea.... eta Murillori ta Sarriegiri tarjeta kentzea...

Arsenicum

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Maiatzaren 20a, 20:22:40

Errealak Osasunaren aurka oso zaila dauka. Bi potro erakusten baditu agian Racing-en aurka irabaz dezake, gaur bezala Celtaren kontra.


  :undecidedd
Geuk egin ezean, gureak egin dau.