Heroiak [40/??]

Sortzailea MikelEiza, 2007ko Irailaren 24a, 02:37:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Darkok hurrengo bi atalen itzulpenak lehen pasa dizkit, baina oraingoz 17. atala bakarrik igo dut ez baitaukat hurrengoa prestatzeko denborarik izan. 18. atala astean zehar igoko dut tartetxo bat aurkitzen dudanean.

MikelEiza

Astean zehar lanpetuta ibili naiz eta gaur arte ezin izan dut hurrengo atala igo. Beti bezala lehenengo postean aurki dezakezue honen linka.

16. atala ere berriz igo dut, darkok bioi pasa zitzaigun akats bat aurkitu zuelako.

MikelEiza

Oraingoan ere pixkat atzeratu zaigu, baina azkenean prest daude hurrengo bi atalak. Beti bezala lehenengo postean daude linkak.

jonnydbz

Ea egunean jartzen naizen komiki honekin, aspalditik ez baitut atalik jaitsi :embarrassedd

Eskerrik asko komiki hau euskeratzeagatik :thumbsup
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Lehenengo postean gehitu ditut hurrengo bi atalak. Fitxategiak igotzerakoan Divsharek arazo batzuk eman dizkidanez, e-linkak jarri ditut bakarrik. Gero igoko ditut beste zerbitzariren batetara.

Kiogo

Aspalditxo ez nintzela hemendik pasatzen. Mila esker!!!  :cheesyy

barraplaust

Mila esker bioi!  :yahoo

PD: Izenburuko EITBren irudiarena bikaina benetan!  :lol
Soilik herriak salba dezake herria.

MikelEiza

Beste bi lehenengo postean gehituta.

MikelEiza

Aspaldian ez dut atalik igo azterketengatik, baina orain bukatuta didudanez berriz hasiko naiz betiko martxan. 25 eta 26. atalak lehenengo postean gehitu ditut eta gainera Darkok hurrengo bi atalen itzulpenak ere pasa dizkidanez, laister igoko ditut hurrengo biak.

1. bolumena bukatzeko, telesailaren 1. denboraldiarekin lotuta dauden komiki bilduma, oso gutxi falta da 34. atalean bukatzen baita.  :pla

Kiogo

Mila esker Darko eta BeleBeltz!!
Gauzatxo bat, atal bat falta da? Azkeneko biak 2. eta 3. zatiak dira, baina 1. zatia ez dago  :huhh

darko

Horien aurreko atala (24.a) da lehen zatia.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Kiogo

Ups, bat saltatu det! Banengoen ba ni..  :whistling

MikelEiza

27 eta 28. atalak igota. 24. atalari izena aldatu diot, Gerrako lagunak atalen lehenengo zatia dela jakiteko.

MikelEiza

Aspaladiko partez atal berriekin gatoz. Nahikotxo pasa da igo genuen azken ataletik, baina behintzat 1. bolumena bukatzeko falta ziren sei atalak jada lehenengo postean daude.

Bartzelonako komiki azokan argitaratuko dutenez liburuki hau (gazteleraz eta katalanez), haren portada eta estrak gehituz liburuki osoa fitxategi bakarrean igoko dut. Hori bai, orain dauden bezala gehiegi pisatzen dutenez, lehendabizi jpg-ra pasako ditut irudiok.

Laster emango diogu 2.bolumenari hasiera.

darko

Aipatu nahi nuke Euskal Telebistako ERDAL komikiak baino gehiago daudela hemen dagoeneko eta euskaraz ::Vudu

Aipamenaren egilea: BeleBeltz  Noiz: 2008ko Apirilaren 07a, 19:50:26
Bartzelonako komiki azokan argitaratuko dutenez liburuki hau (gazteleraz eta katalanez), haren portada eta estrak gehituz liburuki osoa fitxategi bakarrean igoko dut.

Hori ez nekien, albiste ona :egiptooo
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik