Euskarazko liburuak interneten

Sortzailea -giri-, 2009ko Martxoaren 17a, 00:00:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

-giri-

Kaixo,

Euskarazko liburuak, batez ere nobela modernoak, bilatzen aritu naiz E-mulen eta beste ziber-lekuetan, baina ezin izan dut ia-ia ezer aurkitu. Nahiz eta ez dudan espero gauza askorik izatea interneten, ba al daki inork non jaits daitezkeen horiek bezalako liburuak??

Eskerrik asko.

jonnydbz

Hori bai gauza zaila, uste dut ez dudala ikusi internetetik jeisteko euskarazko libururik.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju


getxoztarra

Gaztesarea web orritik poemazko liburu bat bajatu al da. Izenburua "49 poema, 49 egun".
Hemen helbidea:
http://www.gaztesarea.net/kalaportu/edukia.php?id=881

-giri-

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:25:34
Hori bai gauza zaila, uste dut ez dudala ikusi internetetik jeisteko euskarazko libururik.
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:26:26
Euskaraz interneten ez dago ezer.
Ah bale :(. Hori espero nuen, egia esan, baina badaezpadan egin dut galdera. Internetez erosi beharko nukeela suposatzen dut.

Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2009ko Martxoaren 17a, 00:47:15
Gaztesarea web orritik poemazko liburu bat bajatu al da. Izenburua "49 poema, 49 egun".
Hemen helbidea:
http://www.gaztesarea.net/kalaportu/edukia.php?id=881
Mila esker getxoztarra, begira bat emango diot, baina egia esateko jeneralean ez zait asko gustatzen poesia. Gainera nire euskara mailarekin ez dut uste poesia irakurtzeko prest nagoenik.

Bide batez, euskarazko liburu gomendioren bat emango al zenidakete? Zerbait modernoa eta erraza irakurtzeko hobeto.

getxoztarra

Euskara maila apaletarako nire ustez ELKAR-ek ataratako "irakurmendi" liburuak dira onenak. Portadan hiru mendi tontor agertzen dira eta margoztuta dauden mendien arabera, irakurketak zailtasun handiagoa edo txikiagoa eukiko dau. Horrez gain entretenigarriak dira.

-giri-

Eskerrik asko, aipatu dituzun liburuak Elkar e-dendan aurkitu ditut, eta agian pare bat erosiko ditut.