Desbario pixka bat...

Sortzailea orionatk, 2007ko Urriaren 24a, 21:53:47

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

orionatk

Badirudi azkenaldi honetan gafea dudala aparatuekin. Duela egun batzuk TDT-a izorratu zitzaidan, eta gaur ordenagailuko grabagailuak eztanda egin dit, literal. Barruan zegoen CD-a kiskalita utzi du. Argazki honetan ikusten dira CD-aren geratu diren zati handiak, besteak grabagailuaren barnean:



Beste bat erosi dut gaur bertan, daukadan aurrekontu xumearekin.

getxoztarra

Hainbeste teknologia ez da ona

Aju

Niri aurreko lektoreak berdina egin zidan. Klaro, Akira markako cd bat (bidali egin zidaten, nik ez nuen erosi  :xD :xD) eta barruan Nazca serie ultra-txarra... Nahiko normala izan zen  :lol

Arsenicum

 Ez dot holangorik inoz ikusi O_o
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Ba ez da nire lehenengo aldia... Duela urte batzuk berdina gertatu zitzaidan CD grabagailu batekin.

Taichisan

Hori etzen ba geratu ginenean(arsenicum,zu ta ni)bi asteetara erosi zenuena???
ba hori bai zorte txarra, baino egia esan neuk be horrelakoak jasan egin ditut... :fhar
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Niri orain urte batzuk ere gertatu zitzaidan, Commandos jokuarekin makro-bizio baten ondorioz gertatu zen (dataren ideia bat egin zaitezten). Hoberena, eztanda egin zuenean jolasten jarraitu nuela :xD, baina pantaila pasatzean ezin izan nuen jarraitu, jajaja. Ta gainera dvd-aren atetxoa trabatuta gelditu zen, 3 zentimetro edo bakarrik zabalduz, eta nik pentsatzen nuen: "non dago cd-a??". Garantian zegoenez aldatu egin zidaten eta listo :smileyy Baina cd-a erakutsi zidanean...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Kiogo

Eta nik grabagailua asko erabiltzen nuelakoan...!  :cheesyy

Jotake[EH]

Niri berdina gertatu zitzaidan.

Arsenicum


baie normalean zenbatera grabatzen dozue? Nire lehenengo euskal partyan (ekp 12) 26 DVD grabatu nenduzen 2x-ra. Bakoitza 30 minitu. Arinegi eta asko grabatzen dozuelako izengo da?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Indamo

Uf! nola egin dezake eztanda hori? ta gainera cd-a gabe utzi dizu. zortea baino nik oradenagailua begiratuko nuke...

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Jeje, egin dudan lehen gauza data ikusten izan da XD Ni pala baten argazkia jartzekotan egon naiz :meparto:

Kuriosoa da lehen mezua duela urte eta erdiko hari batean egitea.

Ongi etorri, Indamo.