GALACTIK FOOTBALL [MG][78/78]

Sortzailea Taichisan, 2007ko Abenduaren 01a, 14:08:44

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Ditudan atal guztiak eskura.  :pozik:

zumarra

Kaixo lagunok:

ALBISTE ON BAT "en este valle de lágrimas", JE, JE.

Gaur, urte batzuk atzetik pasa eta gero, azkenean, Galactik Football - 2x13 - Jariorik gabe grabatu dut.

Bai, horixe: lehenengo bi denboraldiak osaturik!!!!!!  :osopozik: :osopozik: :osopozik:

Hala ere, link guztiak erorita daudela ikusi dut eta Mega-ra igotzen ari naiz berriz atal guztiak. Pare bat egun beharko ditut.

Esandakoa: oeeeeeeeee, oe, oe, oeeeeeeeeeeeeeee

burrundaie

Zorionak Zumarra!! Nire txikien marrazki gustukoenetakoak horietxek dituk eta! Galdera bat: zergatik ez GD-ra igotzea? Bazekiat Mega azkarxeagoa dela igotzen, baina GD-k, besteak beste, badu abantaila dexentekoa: zuzenean ikusteko aukera...
Tira, azken finean eta batek esan zuen bezala, gustuen gainean ez omen ziok deus ere idatzirik...
Bihar, bestalde, oporretara noa eta astebetez ordenagailua liburu batez ordezkatuko dut (Harkaitz Canoren Twist behingoz di-da irakurtzeko aukera ez dut galdu nahi). Hala ere, tarteka, "sega-pototik" sartuko naiz forora ea honelako beste berri pozgarriren bat badugun....
Hortaz, AIO PELAIO denoi!!

Godelet

Aupa hi!  :txistu:
Beste bat osatuta! Iepaaaaa!  :shock:
Godelet

Ati_1000

Kaixo denoi,

Nire lehenengo post-a hau........ :rock:
Gure etxeko txikiak gustokeoen dituen marrazkiak dira hauek.
Jaisten jarri nahi baina ezin. Jdownloaderren arabera estekak ez dabiltz.....
Beste aukerarik ba al dakizute?

Mila esker

zumarra

Probatu orain Ati_1000. Denak jarri ditut eta .dlc artxiboa ere eguneratu dut. Niri behintzat ondo dabilkit...

Burrundaie:
                Momentuz ez naiz fidatzen Google Drive-rekin. Google-i nolabaiteko mania hartzen ari natzaio "Gran hermano" bihurtu zaigulako. Ez dut uste bertara igotako artxiboak (.avi izenarekin gainera) luzaro iraungo dutenik; nahiko nuke, ulertu nazazu, bakarrik ez dut sinisten Google bezalako enpresa haundi batek onartzea bere zerbitzarietan holako materiala egotea. Hola jarrita, Youtube-n ere jarri litezke, ezta?. Ez naiz saiatu baina ezkorra naiz horretan. Orain arte igotako guztia luzaroan bertan segitzen badu eskura, primeran eta neu ere igotzen hasiko naiz.

2shared-etik, pixkanaka pixkanaka, artxiboak ezabatzen joan dira; hala ere urte bete inguru egon direla apostu egingo nuke, hau da, edozein deskargatu ahal izateko nahikoa denbora.

Galactik Football-ekin bi sensazio ezberdin ditut: alde batetik pena, inork ez duelako abisatu Galactik Football-eko linkak erorita zeudela; 2x13-a lortu ez banu, ez nituen konprobatuko eta ez nukeen jakingo. Beste aldetik, akaso poza, balitekeelako nahi izan duen guztiak dagoeneko deskargatuta edukitzea eta horregatik inork ez du abisurik eman. Bigarren honekin geratuko naiz halaxe komeni zaidalako...

zumarra

Ahaztu egin zait: Ondo pasa oporretan, lagun!!!!!!  :barre: :barre:

Ati_1000

Orain bai!!!

Eskerrak bai nire eta bai nire semearen partez!!!!

SonGorka4


zumarra

Ez horregatik.

Eeeeeee.....konprimitzean izenburua kendu egin nien.... :beldur: :beldur: :beldur:

Hemengo zerrendatik hartu dezakezue..... :beldur: :beldur: :beldur:

burrundaie

2013ko Uztailaren 27a, 12:18:56 #40 Azken aldaketa: 2013ko Uztailaren 27a, 12:36:46 burrundaie(e)k egina
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Uztailaren 19a, 21:40:17


Burrundaie:
                Momentuz ez naiz fidatzen Google Drive-rekin. Google-i nolabaiteko mania hartzen ari natzaio "Gran hermano" bihurtu zaigulako. Ez dut uste bertara igotako artxiboak (.avi izenarekin gainera) luzaro iraungo dutenik; nahiko nuke, ulertu nazazu, bakarrik ez dut sinisten Google bezalako enpresa haundi batek onartzea bere zerbitzarietan holako materiala egotea. Hola jarrita, Youtube-n ere jarri litezke, ezta?. Ez naiz saiatu baina ezkorra naiz horretan. Orain arte igotako guztia luzaroan bertan segitzen badu eskura, primeran eta neu ere igotzen hasiko naiz.


Youtuben ez, baina antzeko zerbitzu batera (dailymotion) hainbat eta hainbat dokumental igo dizkiat (zaharrenak iazkoak dira), eta gaur egun den-denak (salbuespenik gabe) ikusteko moduan zeudek. Bai, arrazoi duk: azkenean eta aurreiritziak aurreiritzi, esperientziak bakarrik eman liezagukeek datu fidagarririk....   Bide batez 1-Clickshare eta Myupload-eko artxibo guztiak jaisteko eran zeudek, Fileuploadekoak, berriz, ez. Hortaz hauek betirako baztertuko dizkiat.

burrundaie

Galactik Football III dagoeneko prest!!! :agurtu:

egoninobi

Esker mila burrundaie!!  :pozik3:

Lastima denboraldi gehiagorik ez existitzea. Amaiera oso zabalik utzi dute, lehen eta bigarren denboraldietan baino askoz irekiago.

zumarra

Deskargatuta eta .avi-ra pasatzen.  :festa: :festa:

Arsenicum

Badago eraren bat denak batera deskargatzeko?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.