:lmaosmiley3 :lmaosmiley3
Nik ere sorpresa galanta hartu dut. Uste nuen
manga euskaraz geldirik zegoela, baina dirudienez martxan jarraitzen du eta horrela segitzea espero dut. Lehenengo atala jaitsi eta irakurri dut eta orokorrean oso ondo dago :thumbsup, baina orri batzuetan erabili dituzun laukiak ez zaizkit gustatu. Uste dut hobe dela atzean dagoen testua ezabatu eta horren lekuan euskarazko testua gehitu. Horretan laguntzaren bat behar baduzu, ni laguntzeko prest naukazu.
Darkok egiten duen moduan, liburukia bukatzerakoan, hau osorik zuzenduta igotzeko asmoa baldin badaukazu eta nahi baldin baduzu, proba gisa editatu ditudan orriak erabil ditzakezu.


Eskerrik asko atalarengatik :thumbsup.
PD:Azken orriko bokadilo bateko testua kentzea ahaztu zaizu.
EDIT: Oraintxe irakurri dut MAReko hirugarren atala eta hau oso ongi editatua dago, laukirik gabe. Narutorenak lehendik zeuzakan laukiak edo zuk gehituak dira? Lehendik bazeuzkan hobe beste bertsio bat edo zuzenean RAWa erabiltzen baduzu, nire ustez askoz hobeto geldituko zaizu.