Bakuman manga egingo al dugu?

Sortzailea Aju, 2008ko Abuztuaren 13a, 01:07:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Lehenxeago irakurri dut, ta esan behar dut irakurri BAINO LEHEN bururatu zaidala ideia hau. Bapateko ordu laurdenak eman dit, kriston marroiez arduratzera eramaten nautenak.
Denbora da daramatzagun mangekin ea zer gertatzen den pentsatzen nabilela. Atera nuen ondorioa zera da: daramatzagun mangak oso atzeratuta daramatzagu (Bleach, Death Note, nire marroi berria... etab.), eta honek lehenago beste nonbait irakurtzea dakar, eta klaro, grazia galtzen dute. Ze azkarra naizen, e? Manga bat egunean eramatea gustatuko litzaidake, ta honekin ez dut esan nahi ni izan behar naizenik daramana. Txorrada ematen du baina arazoa horrelakoxe sinplea izan daiteke.

Bakuman manga berri hau Death Noteren egileena da. Hasieran kableak gurutzazu zaizkit ta lehen 4 orriak irakurri ondoren rawen bila hasi naiz XD Baina atal osoa irakurrita... beste gauza bat izan da. Nahiko gauza pastelosoa egin zait.

Cruz y Rayan egiten zituzten laburpen bat egingo dizuet, ideia bat egiteko: Protagonistetako bati klaseko neska bat gustatzen zaio. Koaderno baten neska hori marrazten du klasean. Tipoa kriston makina da marrazten. Klaseko ikasle onenak ikusi egiten du eta txantajeatu egiten du. Ez dio neskari kontatuko berarekin manga bat ateratzen badu. Antza denez empolloia gidoigile ona da. Besteak ezetz esaten dio, osaba mangaka bat izan zuelako ta mundu horretan zenbat sufritzen den ikusi duelako; azkenean suizidatu egin zen, manga munduan etorkizunik gabe eta zorrez itota. Azkenean, mangetan bakarrik gerta daitekeen egoera baten ondoren, gustatzen zaion neskak seiyu (bikoizlea) izan nahi duela jakiten dute, eta beraien mangari animea egiten diotenean eta neska horrek protagonista bikoizten dutenean ezkondu egingo direla gelditzen dira. Lortu bitartean ez dira ikusiko, emailez bakarrik egongo dira harremanean. Erlazio hori bere garaian osabak izan zuenaren berdina delako onartzen du bestearekin mangaka izatea.

Fin. (eske atalak 58 orri zeuzkan)

Aber, gauzak horrela pastelosoa dirudi, ba?a ez ahaztu Death Noteko autoreena da. Badirudi neska albo batera geratuko dela denbora askoan. Espero dut manga munduko putasemekeriak azaltzea, egia esan, une honetan ez baitzait beste gauza erakargarriagorik bururatzen manga honentzako. Honekin ez ditut Shojoak kritikatu nahi, baina horretarako nahiago dut zerbait %100 shojoa dena irakurri, Kare Kano adibidez.

Nik irakurtzen jarraituko dut, ea hobetzen den edo, eta gero atera egin daiteke. Zer deritzozue?

Taichisan

Ba ideia hona iruditzen zait baina zuk diozuna, manga dexente daude irekita ta nahiz ta 3 manga soilik "eguneratutak" eramaten dira, death note, Bleach eta One Piece... Kandaren guzti guztiak hantxe geratu dira proiektu  gixa, ta tamalgarria da laguntzarik ez izatea, horrela bai aterako zituela bere mangak aurrera.

Kontua da Manga hau berria izanda egunean eramateko hobeagoa litzakeela, hori esan nahi zenuen ezta Aju?
Badakizunez ni ezer gutxitan lagundu dezaket, baino mangekin zaudeten  guztiok lagundu ahalko zeniokete Ajuri^^ nik behintzat lehen atala ateratzen duzunean irakurriko det;)

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

MikelEiza

Nik duela egun batzuk irakurri nuen manga hori eta nahiz eta hasiera batean ez dirudien oso erakargarria, Death Note-ko egileena izanik gauzak hobetuko direla uste dut.

Gainera, guztiz ados nago Ajuk esan duenarekin, orain arte egin ditugun mangak atzeratuegiak daude jendea engantxatu al izateko, mangak ateratzen ditugunok barne. Horregatik mangaren bat egunean eramatea interesgarria iruditzen zait eta beraz, ni laguntzeko prest nago (gehien bat edizio kontuan).

Taldetxo txikitxo bat konprometitzen baldin bagara itzultzaile, zuzentzaile, edizitatzaile eta berrikusle pare bat edo. Nik uste egunean eta gainera kalitate onarekin atera dezakelgula manga hau.

Hori bai, RAWak dauden bezala jaitsi eta garbitu behar baldin baditugu lan astunegia izango da; denbora dexente behar da atal guztia garbitzeko. Horregatik, aspaldi honetan gaztelerazko fansub gehienek ere scan amerikar edo frantsezak erabiltzen dituzte eta nik horixe bera probosatzen dut. Batzuetan nahikoa da kredituetan beraien izen agertzea eta beste batzuetan baimena esaktu behar zaie, baina ez dut uste arazorik izango dugunik.

darko

Nik manga hori ezagutzen ez badut ere jendea animatzen dut egitera (Death Note-en egileak!), baina benetan sentitzen dut eta ez dut laguntzeko denborarik. One Piece eta Death Note mangak ez ditut utzi nahi, Heroiaken itzulpenak hor daude, One Piecen azpitituluak egiteko denborarik gabe nago, eta buruan beti izaten dut denboragatik egin gabeko proiektu pare bat.

Agian Naruto euskaraz egin behar omen zuen erdarazko fansub hartan interesaturen bat egon liteke...
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

#4
Sharen bilatu dut eta HAU aurkitu dut. Duela bi egun ateratako manga bat izateko ez dago gaizki. Azken orriak dezente eskasago dira egia esan, eskaneatzen aspertu diren seinale, baina atal hau berezia izan da, 58 orrikoa. Suposatzen dut aurrerantzean 18 orrikoekin gehiago esmeratuko liratekeela. Hauekin ezin badugu ezer egin, onena talderen bati baimena eskatzea izango litzake, edo denbora pixkat eman ea raw hobeak ateratzen diren ikusteko.

PD: Toma pepino

MikelEiza

Shareko RAW hori mangahelpers.com orrian dagoen berdina da eta lehen goizean proba batzuk egin ditut. Hasierako orriak oso erraz garbitu daitezke, baina bukaerakoak nahiko zailak dira; momentuz hauekin saiatu ere ez naiz egin. Hemen daude prestatu ditudanak, baina 58 orri eta gainera azkenekoak nahiko kalitate eskasagoa izanik, denbora askotxo beharko nuke nik bakarrik egiteko.

Hoberena pixkat gehiago itxaron eta bertsio hobeago bat ea irtetzen den ikustea litzateke. PDan jarri dituzunak ondo daude, baina txinatarrak dira eta normalean hauek ez dituzte erabiltzen uzten.

Aju

Txinatarrak igotzen nabil oraintxe. Nahiz eta ez utzi, fansub ingelesek erabiltzen dituzten edo ez ozta-ozta jakitera iristen badira, gurekin ez dira konturatuko. Orri doble bat batzea falta zaie, eta logoa kentzea orri bakoitzean. Bueno, erabakiko dugu zer egin, ikusi eta gero.

Aju

http://www.megaupload.com/?d=G9YANYFS

Hona hemen raw txinatarra. Harrigarria da nolako lana egin duten 2 egunetan.

kanda

Aupa, foroa begiratzen nenbilen eta atal hau aurkitu dut...
Egia esan lehen jardun naiz nire mangen artean zein manga izango litzatekeen ona itzultzea, eta batzuk ikusi ostean, bakuman itzultzea otu zait beste batzuen artean..
2 atalen raw-ak ere jaitsi ditut, mangahelpers.com-etik, eta azkeneko orriak zuek esan bezala ez daude oso estatu onean baina ez dut uste oso zailak izango direnik garbitzen. Gainera, bat garbituz gero, photoshopeko "accion" aukerarekin besteak oso erraz eta azkar egin daitezke, ez dut uste horretan arazorik egongo litekeenik.

Beno, beste gauzen artean, lehengo proiektuak berriro abian jarriko ditugu hirok eta nik, eta hiroren lagun batek esan digu editatzen erakusten badiogu narutorekin gustura lagunduko zigula.
Eta mangen inguruan, hauek itzuliko nituzke nik:
Monster Hunter Orage: 5 kapitulu ditu eta hilero irteten da bat, beraz ez dut uste oso astuna izango litzatekeenik, hori bai, 40 orrialde direla uste dut atal bakoitza.
Monster Soul: 2 liburuki dira eta amaituta dago, ez dut uste oso ezaguna denik eta gainera, gazteleraz 2 atal soilik daude itzulita beraz ideia ona iruditzen zait.
Blue Dragon: death note-ko marrazkigilearen beste lan bat, 4 liburuki eta amaituta (hau badago guztia gazteleraz)

Hainbat manga on bururatzen zaizkit baina.. hauek itzultzeko talderik gabe zail xamarra izango dela iruditzen zait

P.D.: jada itzuli naiz, ahal bezain laster mangekin jarraituko dut eta oraingoan ondo jarraitzea espero dut...