Kaixo! Orain egun batzuk web orri honekin egin nuen topo ia kasualitatez. Dragon Questeko komikiak irakurtzen hasi nintzen, eta benetako gozamena da euskaraz egin ahal izatea. Aurretik esan duten bezala, guztiz adiktiboa da. Eskerrik asko horrenbesteko lan eskerga egiten duzuenoi! Dragon quest-i buruz: SPOILER (izan daiteke): Vern delako horrek Medusa (mitologikoa) itxura dauka? Txikitako marrazki batzuk datozkit gogora, Dai edo antzeko batek Medusa erraldoi bat zuela etsai; uste dut Medusa horrek protagonistaren ama harri bihurtu zuela... badakit hau ez datorrela bat orain arte Dragon Questen irakurri dudanaz (7ak irakurri ditut), baina batek daki....