Azpitituak Euskaraz webgune berria

Sortzailea luistxo, 2008ko Irailaren 19a, 22:34:22

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

luistxo

etorri berritan hona, aurkezteko modu onena, zertan ari naizen azaltzea: Horra nire ekimen berria:
Azpitituluak Euskaraz: http://www.manterola.org/azpitituluak

Kontu hau mugitzeko ere egon izan dira aurretik saioak,
Telezaborra: http://sustatu.com/1134594972
Anpulubila: http://sustatu.com/1190043694 / http://anpulubila.murgilduta.net/?cat=23
eta batez ere Encodings-eko FHarlock-en lanak: http://arkadiaeuskalontzia.iespana.es/

agian proiektu horiek ez dira gorpuztu, eta ez dakit ekimen berri honek zorte gehiago izango duen, baina hasteko orduan aldez aurretik nik baino lehenago ahalegina egin dutenei eskerrak eman nahi dizkiet, eta baita ere Euskal Encodingseko guztiei, hemen ere tarteka marteka
agertzen direlako azpitituluen inguruko kontuak.

Azpitituluak Euskaraz honetan, beraz, oso kontu espezifikoa lantzen saiatuko naiz (lagundu nahi dutenen kolaborazioarekin), bertsio orijinalak azpititulu euskaldunekin ikusi ahal izateko prozedurak ahalik eta ondoen dokumentatu, eta fitxategiak biltzen joan, azpitituluen testu-fitxategiak, ez material multimediarik. Encodings-en euskarazko hainbat telesailen bildumak egiten ari zareten bezala, modu ordenatuan, ea Azpitituluak Euskaraz horretan ere beste afizio honetarako almazena sortzen den.

aportaziorik bazenute, uste dut ondo utzi dudala (ez errejistro eta ez moderaziorik) konfigurazioa komentarioak edo albisteak uzteko, fitxategiak igotzeko ere bai, eta baita wikia editatzeko. Neure lehen aportazio propioak, hortxe: http://www.manterola.org/azpitituluak/osoak

propaganda egin nahi baduzue, zabaldu ahotsa

honekin inauguratutzat eman dut http://www.manterola.org/azpitituluak

eskerrik asko aldez aurretik denoi

Aju

Ba ea zortea daukazun, egia esan ez baita gauza erraza azpitituluena. Oso lan gogorra da, eta gutxi baloratua; bideo bati audioa sinkronizatze hutsa askoz eskertuagoa izaten da azpitituluak egitea baino tamalez, eta hori audioak 30 minutu eramaten dizkizun bitartean, azpitituluek 5 ordu eraman ditzaketela.

Badakit ez dela animo ona, baina nik pertsonalki azpitituluen kontua alde batera uztea erabaki nuen, sinkronizazioan gehiago aportatzeko gaitasuna daukat, eta nahiago dut hori aprobetxatu. Baina beno, beste guztiok animatzen zaituztet egitera ;tximuzoro

jonnydbz

Bai, neuk ere zortea opa dizut luistxo, ze Ajuk esan duen moduan ez da asko eskertzen azpidatzien munduan. Baina zoritxarrez gauza gehiegi daude euskaraz ezin izango ditugunak ikusi (ez direlako bikoiztuko), beraz, azpitituluak dira irtenbide bakarra. Ondo egongo litzateke jende gehiago batzea, eta denon artean zerbait egitea. Foro honetan badago baten bat azpitutuluak egiten dakiena, gutxienez wikia dokumentatzen lagun dezakete, ea animatzen diren.

Zorte on berriz ere.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Badirudi mugimendua hasi dela azpitituluen munduan, eta jendea web gunean parte hartzen dabilela. Zabalduko berrian iruzkin dexente ere egin dira. Zeresanik eman du, espero dut martxa onean segitzea. Oraingoz baten bat Lost telesailaren bigarren denboraldia itzultzen hasi da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Kaixo luistxo! Nik ahal dudan heinean behintzat zerbait egingo dut. Ea hau aurrera ateratzen den ;)
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik