DRAGOI BOLA Z-RAKO KARATULAK

Sortzailea creeper, 2009ko Urtarrilaren 28a, 23:00:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

RYOGA

#15
Ikusi berri dudanez, norbaitzuk ere ez dituzue karatularen batzuk. Beraz, nik ditudan guztiak igotzea erabaki dut. Niri 13 DVD-aren karatula falta zait. Mesedez, norbaitek igo dezala ahal den azkarren. Eskerrik asko. :keinu:

Dragoi Bola Z Serialdi Osoa

Dragoi Bola Z Kolekzioa

Dragoi Bola Z (1-40 Atalak) Saiyen Saga

Dragoi Bola Z (41-80 Atalak) Freezeren Saga

Dragoi Bola Z (81-120 Atalak) Garlick Gaztearen Saga

Dragoi Bola Z (121-160 Atalak) Cyborgen Saga

Dragoi Bola Z (161-199 Atalak) Cellen Saga

Dragoi Bola Z (200-238 Atalak) Boo Ahaltsuaren Saga

Dragoi Bola Z (239-278 Atalak) Boo Ahaltsuaren Saga

Dragoi Bola Z (279-291 Atalak) Boo Ahaltsuaren Saga

Dragoi Bola Z DVD 1 (1-20 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 2 (21-40 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 3 (41-60 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 4 (61-80 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 5 (81-100 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 6 (101-120 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 7 (121-140 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 8 (141-160 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 9 (161-180 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 10 (181-199 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 11 (200-219 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 12 (220-238 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 13 (239-258 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 14 (259-278 Atalak)

Dragoi Bola Z DVD 15 (279-291 Atalak)

Ikusten duzuenez, 13 DVD-aren karatula falta zait. Mesedez, norbaitek igo dezala. :keinu:

Aju

Ez naiz karatulak erabiltzekoa, baina pena bat da autore originala desagertuta egotea, ze badaude zuzentzeko gauza batzuk testuetan.

RYOGA

Orduan, eta gaizki ulertu ez badut, creeper izan zen irudiak egin eta editatu zituena? Eta forutik aldegin du dagoeneko? Orduan zuk ere ez duzu 13 DVD-aren karatula izango ezta? Eskerrik asko. :keinu:

Aju

Aipamenaren egilea: RYOGA  Noiz: 2012ko Abuztuaren 28a, 14:03:49
Orduan, eta gaizki ulertu ez badut, creeper izan zen irudiak egin eta editatu zituena? Eta forutik aldegin du dagoeneko? Orduan zuk ere ez duzu 13 DVD-aren karatula izango ezta? Eskerrik asko. :keinu:
Ez, ez dut karatularik erabiltzen eta nik behintzat ez dauzkat. Irudietan creeper dela egilea dio.

RYOGA

Ah, beno, ea besteren batek duen igoteko moduan. Milesker, Aju. :keinu:

RYOGA

Beno, presaka nabilenez, azkenik 13 DVD-aren karatula nik egitea erabaki dut, eta berrigo nituen karatulen artean jarri dut. Ez du besteek bezainbeste kalitaterik eta Photoshop ez dakit erabiltzen, baina hala ere, ahal izan dudana egin dut. Hor duzue nahi baduzue. :keinu:

radiz

hiru caratula bakarra non dira gainerakoak? lezake norbaitek pasatu nahi?

jonnydbz

Nik denak ikus ditzaket, 8 kutxentzat eta 15 DVDentzat.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

creeper

Kaixo denoi

Duela asko ez nuela hemendik pasatzen eta ez nekien arasoak zeudela egin nituen karatulekin. Datorren asterarte ez naiz nire etxera itzuliko, baina itzultzean eskatzen dituzuenez, berriz igoko ditut serigrafia eta karatula gustiak. Aju, mesu pribatuz ahal ba duzu, esaidazu zer da zuzendu behar dudana. Duela urte asko ez dudala euskadin bizitzen eta kanpoan ez dut euskera hitz egiten, ordun ziur nago akatz baten bat egingo nuela testuak idaztean. Bakarrik esaidazu eta konponduko dut. Askenengoz, bakarrik denoi eskertzea zuen hitzak nire lanari buruz, asko motibatzen du karatula berriak egiteko. 

Aju

Aipamenaren egilea: creeper  Noiz: 2014ko Martxoaren 29a, 17:29:15
Kaixo denoi

Duela asko ez nuela hemendik pasatzen eta ez nekien arasoak zeudela egin nituen karatulekin. Datorren asterarte ez naiz nire etxera itzuliko, baina itzultzean eskatzen dituzuenez, berriz igoko ditut serigrafia eta karatula gustiak. Aju, mesu pribatuz ahal ba duzu, esaidazu zer da zuzendu behar dudana. Duela urte asko ez dudala euskadin bizitzen eta kanpoan ez dut euskera hitz egiten, ordun ziur nago akatz baten bat egingo nuela testuak idaztean. Bakarrik esaidazu eta konponduko dut. Askenengoz, bakarrik denoi eskertzea zuen hitzak nire lanari buruz, asko motibatzen du karatula berriak egiteko.
Pffff, ez dakit ze akats daukaten, ez bainaiz karatulak erabiltzekoa eta horregatik ez baitauzkat jaitsita, eta gainera linkak izorratuta daudenez ezin diet begirada bat eman.

creeper

Dena den, prestatzen nago karatulen bertsio berri bat. Zaharren antzekoak dira baina irudiak kalitate gehiago daukate eta atzekaldea guztiz aldatu dut. Oraingoz bakarrik lehenengoa prest daukat, baina gustiak bukatuko ditudanean igotzen joango naiz.

creeper

Lehenengo mesuan berriz igo ditut karatula gustiak eta diskak. Dena den errepikatzen dut bertsio berri bat prestatzen nagoela nahi duenarako. Prest daukadanean igoko dut.

Makila miragarri

Kaixo denoi, berria nauzue Euskal Encodings-en. "Dragoi bola Euskaraz"en zale amorratua betidanik izan naizelako aurkitu dut web orri hau, benetan itzela da hemen guztion artean egiten ari zareten lana, beraz lehenik eta behin ezer aipatu aurretik txalo zaparrada pisutsu bat guztioi.
Bigarrenez diseinu lanak oso onak direla esan beharrean nago, "creeper" edo nor delakoari. Lan hau ez dago ordaintzerik, ofizialtasunak barregarri uztekoa da. Halere, barkatuko didazue, ni oso "tikis mikis"a bainaiz, baina lana hobetzearren egiten dut bakarrik. Pare bat kontu euskararen erabilera zuzenketen inguruan. Hemen hiru hizkuntza nahasten dira (Euskara, Ingelera, eta Japoniera) beraz kontuz aritu beharra dago.
1- Uste dut "Boo ahaltsua" dela eta ez "Bu ahaltsua", hori gaztelaniaz esaten dute "songohanda" bezala.
2- "Release-a" euskaraz "argitalpena" dela uste dut.
3- Ez da "jeitziera" baizik eta "jeitsiera" edo "jaitsiera".
4- "Freezerren" edo "Freezer-en" da eta ez "Freezeren".
5- Berdin "Zellren"-ekin, "Zellen" "Zelen" edo "Zell-en" nahiz "Zel-en" hobeto legoke niretzat.
6-"Sayanen saga" baino "Saien saga" idatziko nuke, euskaraz Saiak baitira eta (y) ez delako existitzen euskal hiztegian.
7- DVD (Zenbakia) baino hobe da (zenbakia)+.+ DVD. Adib: 1.dvd-a, 12.dvd.a...
8- "Extrak"-en ordez "gainontzekoak", "gainerakoak" edo "gehigarriak" esango nuke.
9- "Opening-a" eta "Ending-a" ren ordez "hasiera" edo "irekiera" eta "amaiera" edo "itxiera" jarriko nuke.
10- "Serialdi osoa"? "Sail osoa" esan nahiko da ez?

Besterik ez momentuz. Euskara eta dragoi bola, biak zaintzeko asmotan nirekin bat zatoztelakoan agurtzen naiz, eskerrik beroenak berriz ere.
Ah, aipamen bat egitekotan nago Dragoi bolaren euskararen itzulpenean. Denboraldi ezberdinetan ekoizle, bikoizle eta gidoilari aldaketak zirela medio nabaria da maila aldaketa. Dragoi bola hasierako atalak euskara oso aberatsa dute, jatorra, eta kalekoa ederki bereiziz "zuka" "hika" edo "berorika". Gainera esaerak eta esamoldeak ederki landuta daude. Uste dut "Xabier Amuriza" izan zela gidoilari lanak egin zituena orduan. Baina harrezkeroztik maldan behera joan da euskararen erabilera. (agian horrexegatik diet kuttu handia atal horiei).

Aju

Aipamenaren egilea: Makila miragarri  Noiz: 2014ko Apirilaren 08a, 21:00:37

Ongi etorri, Makila Miragarri. Zuk jarri zuzenketa guztiak lasai asko, duela gutxi karatulen egileak zuzentzea eskatu zuen eta, bigarren bertsio bat egiteko.

PD: Ikusita azken aldion zeinen material arraroa agertzen ari den, saiakera egin beharra daukat: badaukazu zerbait grabatuta VHSan? edo lagunen batek? :barre:

jonnydbz

Ongi etorri Makila miragarri! Zure ekarpenak ongietorriak dira, eta egileak berak akatsak jakinaraztea eskatu zuen.

Jakizu foro honetan tikis-mikis ugari gaudela jajaja. Hemen akatsen berririk eman ez badugu, karatulak erabiltzen ez ditugulako izango da, bestela ulergaitza da, nik ugari zirikatzen baitut. Zure zuzenketei beste ikuspegi bat emango diet.

Aipamenaren egilea: Makila miragarri  Noiz: 2014ko Apirilaren 08a, 21:00:37
1- Uste dut "Boo ahaltsua" dela eta ez "Bu ahaltsua", hori gaztelaniaz esaten dute "songohanda" bezala.
2- "Release-a" euskaraz "argitalpena" dela uste dut.
3- Ez da "jeitziera" baizik eta "jeitsiera" edo "jaitsiera".
4- "Freezerren" edo "Freezer-en" da eta ez "Freezeren".
5- Berdin "Zellren"-ekin, "Zellen" "Zelen" edo "Zell-en" nahiz "Zel-en" hobeto legoke niretzat.
6-"Sayanen saga" baino "Saien saga" idatziko nuke, euskaraz Saiak baitira eta (y) ez delako existitzen euskal hiztegian.
7- DVD (Zenbakia) baino hobe da (zenbakia)+.+ DVD. Adib: 1.dvd-a, 12.dvd.a...
8- "Extrak"-en ordez "gainontzekoak", "gainerakoak" edo "gehigarriak" esango nuke.
9- "Opening-a" eta "Ending-a" ren ordez "hasiera" edo "irekiera" eta "amaiera" edo "itxiera" jarriko nuke.
10- "Serialdi osoa"? "Sail osoa" esan nahiko da ez?

Euskerazko ortografia akatsak zuzentzea beharrezkoa da, beraz, 2. kasuan jaitsiera da. Jeitziera eta jaitsiera gaizki daude. 10. kasuan sail edo telesail erabiliko nuke, serialdi ez baita existitzen. Zalantzetarako Elhuyar hiztegia erabili ohi dut.

2, 8 eta 9. kasuetan, mundu honetan hitz horiek erabiltzea da ohikoena edozein hizkuntzatan, baina euskaraz jartzekotan zuk proposatutakoak izango lirateke.

Izenen inguruan (pertsonaien, planeten edo arrazen izenak adibidez), ahal den heinean jatorrizko izenen transkipzio onartua erabiliko nuke, hau da, kanji japoniarren erromanizazioa. Egia da hau egiteko jakin egin behar dela, bestela interneten begiratu beharko da (Wikipedian gehien bat). Hala ere, honek arazo bat dauka, bikoizketan emandako izenekin talka egiten du eta ez da ondo gelditzen. Adibide garbia Piccolo Daimaoh edo Satan Bihotz Txikiren kasua da. Nik argi eta garbi bigarrena erabiliko nuke tituluren baten jartzeko. Orduan, nik hau egingo nuke: bikoizketako izenak erabili, eta bikoizketako izena jatorrizkoaren berdina (edo oso hantzekoa) denean japonierazko erromanizazioa erabili idazterako orduan. Beraz, jatorrizko izenetan Freezer (euskal grafiarekin Frizer izan beharko litzateke), Cell, saiya, Vegeta, Videl, Garlic... erabiliko nuke. Euskarazko Wikipedian pertsonaien hainbat adibide daude (nor izango zen hau idatziko zuen frikia  :barre:)

Erabaki hau indartzeko Ereduzko Prosa Gaur corpuseko erantzunak emango ditut (ikus corpusa C hizkiarekin idazten dela). Gune honek gaur egungo idazle ereduzkoen idazkera aztertzeko aukera ematen du. Kasu esanguratsu bat daukat buruan, denok ezagutzen duguna: Harry Potter. Atzerriko izena da, eta euskal alfabetoan ez dagoen Y hizkia dauka. Harry lema moduan jarriz gero hemengo emaitza hauek ematen ditu (ikusteko liburuak laukian eman). Ikusten denez ez da Harri edo Jarri erabiltzen, jatorrizko izena baizik. Kasu honek atzizkien erabilera ere argitzen du, emaitzak marra gabe izanik: Harryk, Harryri, Harryren, Harryrentzat... Orduan, nik Freezerren, Cellen, saiyen, namektar... erabiliko nituzke.

Zenbaki ordinalaren ondoren hutsunea jarri behar da, Wikipedian adibide ugari daude ikusteko. Siglak beti larriz idatzi behar dira, hau da, CD edo DVD, eta ez cd edo dvd. Marraren kasuan, ematen du ez dagoela erabaki argirik. Corpusean CD edo DVD jartzean bi kasuak agertzen dira. Ondorioz 1. DVDa edo 1. DVD-a beharko litzateke (hutsunearekin).

Tapa ederra! Gabon! :goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa