DVD-tik AVI/OGM-ra era azkar eta errezean

Sortzailea Arsenicum, 2006ko Maiatzaren 20a, 03:48:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Hemen duzue Gordian Knot programa erabiltzeko gida OSO gomendagarria.
Nik gida honek erakusten duen eran egiten ditut ripeoak.

Gordian Knot Gida

Azkeneko bertsioa uste dut 0.35 tik edo zebilela. Esango didazue ia gustatu zaizuen edo ez.

Agurr
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Programa oso ona eta erosoa, bai

Dena den, gero hobe da atzetik virtualdubekin bideoak filtratzen badituzue, ze bideoaren garbiketarako apenas dauka ezer :D

Arsenicum

TDT-tik grabatu ezkero, ez litzateke filtro hori pasatu beharko ezta? Suposatzen da kalitate ona daukala.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Komeni da bai, nahiz eta toma digitaletik hartu.

Nik adibidez Hattoriren 2 atal kapturatu nituen eta gero filtratu egin nituen, eta sinetsidazu, asko igartzen da nahiz eta fuente digitala izan TDT.

2-3 filtro bakarrik aplikatu dizkiot hala ere, zuk esan bezala kalitatea ona baita, baina honela hobetu egiten da:

-Temporal Smoother: 0-10 eskala dago hautatzeko, jarri 7an
-2D Cleaner optinizer: threshold 5, eta beheko bi hutsuneetan 5 eta 5, zenbateko pixel erradioan afektatzeko da
-Resize: alboko marra beltzak kendu eta 640x480 tamainan uzteko erabili nuen, eta Filter mode dakarren lekuan Lanczos3 hautatzeko; nahiz eta tamainarekin gustora egon eta gordianekin marra beltzak kendu, nik uste merezi duela filtro hau aplikatzeak, Lanczos3 horrek ez nuke jakingo zer den hobetzen duena, baina igarri egiten da hobeto ikusten dela

Smoother filtro gehiago ere badaude: Spatial smoother, vertical smoother... etabar luze bat. Hauekin irudia pixkat enborronatu egiten da, ezebeza, baina bai pixkat, eta honekin nahiz eta definizio pixkat galdu, zikintasunak kentzen dira. Aipatu ditudan smoother 2ekin ere saia zaitezke(te) esperimentuak egiten, depende zein bideorekin, merezi du pixkat definizio gehixeago galtzea, zikintasuna handia bada.

Jo, pena da kapturaren artxiboa ezabatu izana. Oraingo astean gorde egingo dut Lekeitiora natorrenerako eta bi muestra jarriko ditut eta ikusiko duzu(e)

Arsenicum

Orain askoz gutxiago tardetzen dit ripeoak egiten asike segruenik saiatuko naiz. Galdetuko dizut dudarik euki ezkero
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

orionatk

Virtual Dub-en filtroetan ez zait agertzen "2D clean optimizer". Nonbaitetik jeitsi behar da edo agertu egin beharko zen?

Aju

Jaitsi egin behar da, Virtualdubak ez baitakar, eta Filtersen Load hautatu eta gero irekiko den leihoan artxiboa hautatu. Oraintxe bidaliko dizut email bidez.

"2D Cleaner optimized" da izen zuzena

orionatk

Mila esker. Oraintxe bertan heldu zait eta ondo doala ematen du.