ETB HD?

Sortzailea burrundaie, 2013ko Abuztuaren 01a, 21:50:58

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2014ko Apirilaren 28a, 23:46:15
Eeeeez, aber, ETB HD martxan dago baina TDT bidez emititzeko leku baten zain dago. Euskaltelen nahi haina leku dagoenez han jada uzten diote emititzen.

"La difusión del canal de HD, que mantendrá de base la emisión de ETB 1 complementándola con todo aquel programa que se disponga en alta definición en ETB 2, comenzará sus emisiones cuando esté disponible un segundo MUX de TDT, así como en la plataforma Euskaltel. El canal ha empezado sus transmisiones en pruebas en el dial 00 de Euskaltel el 7 de abril de 2014 con la Euskal Herriko Itzulia."

Hartzazue Euskaltelekoa proba periodo gisa. Ea Xplora eta hauen desagerpenarekin lekuren bat lortzen duten ahalik lasterren.

Banengoen ba ni... Hala ere DEIAko artikuluan ez zuen horrelakorik batere aipatzen. Behin berria ematen hasita, bazuten informazio osoa zabaltzea Ajubitak egin bezalaxe! El nuevo canal de ETB sera exclusivo para los clientes de euskaltel , zer uklertu behar dugu horrekin?

burrundaie

ETB HDeko programazioa gaur gaurkoz ehunetik larogeian gutxienez erdara hutsean ematen ari dira, eta euskaraz botatzen duten apurra, ia dena, kirol arlokoa da. Espero dut denborarekin egoera hau aldatuko dela, zera, proba fasean egotea oraindik... Ez da, hala ere, oso seinale ona! :evil:

burrundaie

Denak ez dira berri txarrak izango eta, dirudienez, otsailaren amaieratik aurrera ETB1 HD-n emititzen hasiko omen da. Dagoeneko hasiak dira probak egiten.

burrundaie

2016ko Abenduaren 30a, 21:07:25 #18 Azken aldaketa: 2016ko Abenduaren 31a, 11:59:24 burrundaie(e)k egina
Dagoeneko birsintonizatu dut telebista eta, izan ere, dagoeneko arazorik gabe ikus litezke ETB1 eta ETB2 HD-n.

zumarra

Ederki!! Probatuko dut!!!  :barre:

JASS

Bueno, EiTBk instalatu ditu jada bereizmen handian emititzeko behar zituen tresna eta aparatu guztiak. Entzun dudanez, orain arte katea bakarrik zuten egina eta eskalatuz emititzen zuten HD-n, baina gaurtik aurrera...
http://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/4716807/bideoa-euskal-telebista-bereizmen-handian-hdn/

Arsenicum

Aurtengo binakako finala HDan grabatuko dut orduan!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.