Dragoi Bola GT [EMULE] [64/64] [Xvid] [480p]

Sortzailea Aju, 2009ko Abuztuaren 01a, 14:26:43

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Gauzatxo bat, zein serbidorean zaudete? eske nik ez naiz daukadan serbidoretaz fioXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Ni sartu beti sartzen naiz artxibo gehien dauzkanean, baina pare baqt ordutara zerbitzari guztiek ematen duten erroreren bat, eta edonon sartzen zait. Une honetan www.usenext.to 2 zerbitzarian nago, artxiboekiko ordenatuta nahiko behean agertzen den bat.

Une honetan 6ri nabil igotzen, tartean aupareal eta Arsenicum, eta aupareal azkenetan ibiliko da ze gaur gauean mugimendua egon da geldirik zeuden artxiboekin.

aupareal

Iep

Ba nik ez det serbidorea aukeratzeko ezer iten. lenau, aukeratzeko ohiturea neuken, baino denboa batea beak automatikoki aldatzen zitenez, ba hasieratio automatikoki aukeratzen uzten det.
Ta bukau det kapitulo hauek jeistez, hasike nere launtza eukiko dezue kapitulo hauek konpletatzeko
Chris Anker Sorensen, hau bai txirrindulari earrrrra. Aupa Chris!!!

jonnydbz

Ni aspalditik ez dudala zerbitzaririk erabiltzen, KAD sarea soilik.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

josu

Aupa,
Astebetez hankaz gora eduki dut ordenagailua eta ezin izan dut kapitulurik jaitsi,. Oraintxe hasi nahiz jeisten kapituluak baina ezin dut. Arazotxo bat daukat emulerekin zeren ezin bait nahiz kad sarera konektatu ez zait helbide bakar bat agertzen. Eta zerbitzariekin gauza bera gertatzen zait.

Ez dakit igual zeuek jakingo duzue nola konpondu arazotxo hau.

Erantzunaren zain, goazen lagunok....

aupareal

iep Josu,

sentitzen diat baino nik ezin diat momentuz laundu etzeukiatelako ezta ideaike emuleko arazo hoi nola konpondu.
halare, konektatzen haizenen, kapitulok jaisten esku bat botako diat seguro, lasai eon horrekatio, pixkaten ez baidiat pentsatzen ordenadorea itzaltzeata  :biggrin:
Chris Anker Sorensen, hau bai txirrindulari earrrrra. Aupa Chris!!!

jonnydbz

#36
Aipamenaren egilea: josu  Noiz: 2009ko Urriaren 21a, 18:51:22
Aupa,
Astebetez hankaz gora eduki dut ordenagailua eta ezin izan dut kapitulurik jaitsi,. Oraintxe hasi nahiz jeisten kapituluak baina ezin dut. Arazotxo bat daukat emulerekin zeren ezin bait nahiz kad sarera konektatu ez zait helbide bakar bat agertzen. Eta zerbitzariekin gauza bera gertatzen zait.

Ez dakit igual zeuek jakingo duzue nola konpondu arazotxo hau.

Erantzunaren zain, goazen lagunok....
Routerra ez zenuen aldatuko ezta?

Badaezpada egin gauza bat. Piztu emule eta jo Hobespenetara, zabaltzen den leihoan Konexioa atalean Portuak aztertu botoian sakatu eta esan zer agertzen zaizun.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

josu

Aupa,
Ba azkenean jonny esan zenidana egin dut eta konexio guztiak ondo nituen. Eta bi aldiz geroago zabaldu eta gero emulea server guztiak eta kad sare helbideak agertu zaizkit misterioz. Ez dakit nola agertu bariduri zoratu egin zitzaidala emule hasieran. Beno orain martxan daukat.
Eta ikusi dut, garen jendearako iturri gutxi dagoela, baina zuek lasai ze orain memorian soberan daukat disko gogorrean eta atal guztiak utziko ditut han.

Goazen lagunok....

josu

kaixo,

Lehen esan nizuen bezala problemak eduki ditut ordenagailuarekin eta ezin izan dut seriea orain arte jaisten hasi.
Dragoi bola GT jaisten duela pare bat egunetik eta ez dago apenas ituurririk lehengo 10 ataletan, atal batzuetan ez daukat iturri bat bera ere.

Bestetik jeitsita duzueneotzat atal horiek emulean ea jarri ahal zenituzuen egun pare batzuk. Nire izena
josu [euskal-encodings] da, lagun edo lehentasuna emateko..

Ah Aju serieko atal guztiak ez dituzu emulean jarrita, ezta?, jarri ahalko bazenitu egun pare bat.
Nik benetan ditsuet 1000GB disko gogorra daukat orain eta ez zait batere kostatzen emulean ustea atal guztiak, baina horretarako lehenik jeitsi egin behar ditut. ;tximuzoro

Goazen lagunok.....

Aju

Ba une honetan gehien konpartituta daudenak kendu ditut, eta hamarren bat egongo naiz konpartitzen. Horiek igoera dezente bat izaten dutenean, falta direnak jarriko ditut.

Aju

Beno, falta diren atalak jarri ditut. Beste serie bat bukatuta :vueltasss

Konturatuko zarete azken DVDan 700mb inguruko hutsunea dagoela. Hori norbaitek GTko ova hori, 100 urte geroagokoa, itzuli nahi badu utzi dut :silba:

Taichisan

Azken tb berezia inork itzultzekotan proposamena dut (baita beste DBZ filmeetarako ere), Selecta visionek datorren hilean aterako du DBGTren berezia ortaz egin ahal dena da filme hori eskuratu, ripeatu japonieraz ta gaztelaniazko azpitituluak hortik atera ta itzuli, errazagoa da hori inon begiratzen egon baino :silba:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Selectako rawak oso onak bezala saltzen dituzte, baina nahiko txarrak dira japoniarrekin konparatuta. Dena den, suben itzulpena hortik har daiteke.

josu

Lan ona Aju serie oso dagoeneko bukatu duzu.
Nik oraindik lehengo 20. atalak jaisten nabiltza, zeren oso ituurri gutxi daude, atal horiek guztiak dituen bakarra aupareal da.
Pentsatzen dut denboralditxo batez han utziko dituela atalak ezta?, zeren martxa honetan ez dakit noiz eskuratu ahal izango ditudan. Nik esan nizuena behin jaisterakoan emulean mantenduko ditut (1000GB dauzkat orain).

Ah galdera inozo bat, windows media player 11-an nola aldatzen da videoaren audioa????????, zeren niri  japoniera eta euskera batera agertzen zaizkit atalak erreproduzitzerakoan.

Goazen lagunok....

Taichisan

Lasai Josu, ze ni berdin berdin nabil, ez zaizkit ezta 10 atal jaitsi ere ez, ta martxa honeta ez dakit noiz eskuratuko dugun osatzeaXD Dena den jaitsida dudana kompartitzen nabil.

Bideoari buruz diozuna, nik esango nizuke "media player classic" bilatzea eta horrekin ikustea, ez duzu ta arazorik edukiko horrekin^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!