Filetolink berpiztu dela ikusita (egia esan, aldaketa egin zuenetik beti bizirik egon da) proba bat egitea erabaki dut.
Filetolink-en oraingo funtzionamendua honako hau da, ikusi ahal izan dudanez:
Artxibo zatikatuen kasuan (-7Zip edo -rar motakoak) film batean, adibidez, gehienetan egiten ohi dugun bezalaxe jokatuko dugu: artxiboak fileuploaderren bidez igo eta j downloaderrez jaitsi.
Artxibo osoak direnean, berriz, Filetolink-en erregistratu beharra dago, Facebooken kontu bat irekiz (faltsua, noski). Kontu horretatik igotzen den guztia, beste edonork jaitsi ahal izango du, Facebooken konturik eduki edo ez. Kasu honetan, 7Zip artxiboak dlc edukiontzi baten barruan daude, dlc hori, jakina, erregistratutako konturik igo behar izan duk, besteek jaisteko aukera izateko. Ikusten duzuenez, funtzionamendua erraza da oso. Beste gauza bat da, noski, zerbitzari honek eduki dezakeen fidegarritasuna. Baina probatzeagatik ez dugu ezer galtzen, ezta?