ERDERA EDO GAZTELERA??

Sortzailea Taichisan, 2006ko Maiatzaren 27a, 21:40:25

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Kaixo, besteegunean neure aitarekin hizketan, kezka bat sortu zitzaidan, zergaitik esaten diegu gatelaniaz hitzegiten dutenei erdaldunak direla??
Gaztelera= castellano da, gaztela=castilla-tik bait dator, baino...
Erdera hitzak erbesteetako hizkuntza esan nahi du, hordun, ingelesa eta dena delako hizkuntzak euskara izan ezin guretzat, erdera izango zen ez?? korapilatzen hasia nago pixkat gai honekin, inork laguntzerik bai?XDD
(niretzako oso gai kabroia da hauxe,baino ikutu beharra noskiXD)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Erdera norberarena ez den hizkuntzetaz erreferentzia egiteko da, aunke nik ere erdera esaten dudanean gaztelera esan nahi dut

orionatk

Behin hau esan zuen nire euskarazko irakasle bat:

Erdara: euskara ez den hizkuntz oro.

Aju

Nik uste euskeraren egoerarengatik dela hori; nahiz eta ez gustatu onartzea, esan behar da Euskal Herrian gaztelera dezente gehiago hitzegiten dela euskera baino, eta klaro, Euskal Herrikoa ez denez hizkuntza hori, erdera dei dakioke, eta hori bizi guztian horrela denez (erdera gehiago hitzegitea), horrela geratu zaio, erdera gaztelerarekin lotzea