EITBko administrazio kontseiluaren osaketa

Sortzailea darko, 2009ko Irailaren 25a, 00:53:04

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Okerrera nekez egingo du, baina hona hemen zer espero behar dugun telebista publikotik hemendik aurrera:

EAJ (6). Aitor Alzona, Koldo Mediavilla, Luke Uribe-Etxebarria, I?igo Iturrate, Gemma Gonzalez de Txabarri eta Elixabete Pi?ol izendatu ditu EAJk.
PSE-EE (5). Carlos Gorostiza, Francisco Javier Doblas, Alma Fernandez, Mari Carmen Gomez eta Ignacio Dubrell.
PP (3). I?aki Oiarzabal, Antonio Danborenea eta Juan Mu?oz.
Aralar (1). Juan Ignacio Basterretxea.
EB (1). Ez du oraindik izendatu ordezkaria.
UPD (1). Ez du oraindik izendatu.
CCOO (1). Josu Onaindi.
Euskaltzaindia (1). Jose Luis Lizundia.
EHU (1). Juan Ignacio Perez.
Kontsumitzaileen Elkartea (1). I?aki Garcia.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Taichisan

Kuriosoena da nola pasadan denboraldiko programazioa nekez hoberena izan dela azken urteotan ta orain gauzak pixkat normalizatzen hasten zirenean dana pikutara jun da, zeren noski, arrakasta handiko telesail asko ez dira bikoiztuko datozen denboraldietan, eta erosketak asko murriztuko dira,....ze esan nahi du horrek? Bikoizketa lehen bazegoen oso egoera latzean euskal herri mailan ta orain are ta okerragoko norabidea emongo digute.

Zein da zergaitia?? euskal telebista izanik euskarazko telebista sustatzeko proposamena baztertzea?? zein da arazoa orduan? zeren eusko jaurlaritza izan da azken bi urteetan sekulako lanak egin dituena diru laguntza emoten euskal bikoizketak gehiago zuztatzeko, hortxe ditugu ba sekulako eta inoiz imagina ezin genuen DVD katalogoa euskara bikoizketarekin, edo ta Heroes ere euskararekin DVDtan! eta orain kaka, Heroiak adibidea beti hartzen dut kontuan, zeren telesail bat bi denboraldiekaz utzita ta ezer gehiago ez bikoiztea, sekulako ankerkeria da telebista batentzat, Planeta de agostinik bere komikiekin egiten  zuen antzerakoa 90.hamarkadan, hori gorrotoa dakar audientziari, zeren ESKUBIDEA DAUKAGU Fortak dituen TELESAIL GUZTIAK EUSKARAZ IKUSTEKO, horretarako ordaintzen dugu ta EITB.

Eta bada garaia gauzak argi ta garbi esateko eitbkoei, zeren nazkatuta nago gogoz gauza hauekin, eta bestela ez dut ulertzen ze ostia egiten duten etb3 eta etb4 aportazio berririk ez badute ekartzen eta nahiz ta aintxinako materiala berreskuratu, ez dute ezer berririk erosten bikoizteko...eta hemen amaituko dut ze bestela kabreatzen hasiko naz ta ez det nahiXD.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Taichisan, azken bi urteotan film batzuk itzultzeko dirua emango zen (zein film ziren ere ikusi beharko litzateke), baina EITB euskalduna izateko inork ez du ezer egin.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik