Azkenean iritsi da: Xabineitor 3 XD

Sortzailea baronluigi, 2009ko Abenduaren 02a, 12:38:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

2 urteren ondoren, Pololoak Sagaren hirugarren eta azken alea atera dute orain dela egun batzuk

Garestia iruditzen zait (21 euro, baina beno, lan handia behar izan duela ere iruditzen zait, baina garestia izaten jarraitzen duela uste det) baina herriko liburutegiak hilabete honetako erosketetan erosiko duela esan dit, hurrengo astean ziurrenik.

Handik hartuko dut beraz.

Euskera maila ona baldin badaukazue, beste bi liburu-komikiak irakurtzea gomendatzen dizuet. Euskal izaera eta topioak oso ondo lantzen eta azaltzen ditu marrazkilari gipuzkoarrak, Goardia Zibilarenaik ere aipatzen dituelarik (Jose Maria Aznar maltzurra haien buru delarik) xD. Ziur zuen herriko liburutegietan badaudela, bota begirada bat

Ikusi arte

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

getxoztarra

oooooooooooo oooooooooooooo ooooooooooooooo eskerrik asko Baronluigi abisatzearren!

Uste neban ez zala 3. liburua argitaratuko ba?a izugarrizko barri ona da. Bardin da garestia bada, merezi dau!

darko

Nik trilogia erosteko asmoa dut baina 60 euro baino gehiago dira...

Zerbait merkatu arte itxarongo dut.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

baronluigi

Ea biharko pasata nire liburutegikoek ekartzen duten. Elkar-eko webgunean salmentan dago jada, baina orain dela egun batzuk Eroskira joan nintzen eta ez nuen hango liburu dendetan ikusi, ez barnekoan ez kanpokoan.

getxoztarra

Nik badekodaz hiru liburuak azkenean! ta laster amaituko dot azkenekoa irakurtzen.

Dana kontatuko dotzuet nahi badozue jejeje  :meparto:

baronluigi

Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2009ko Abenduaren 08a, 21:04:40
Nik badekodaz hiru liburuak azkenean! ta laster amaituko dot azkenekoa irakurtzen.

Dana kontatuko dotzuet nahi badozue jejeje  :meparto:

Ezta pentsatu ere nei spoilerrik jartzeikan, bestela post guztiak kenduko dizkizut xDDDDDD

Zer gertatzen den nere begiekin ikusi nahi det nik xD

getxoztarra

Esan beharra dekot... gustatu jatala liburua
jajajaja

baronluigi

6 urte erdi ondoren azkenean lortu ditut 3 liburxkak eskuratzea, denboraldi baterako bada ere. Katalogoz kanpo daudenez aspalditik astia badut eskaneatzeko asmoa dut, baina ez dakit lortuko dudan. :olatu2:

Arsenicum

Lehenengo biak oso onak iruditu zitzaizkidan, baina 3.na gogorik gabe idatzita zegoela iruditu zitzaidan, eta neuk ere gogo handiegirik gabe irakurri nuen hori dela eta.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.