Blacksad (02/??)

Sortzailea darko, 2009ko Abenduaren 08a, 00:15:05

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

2009ko Abenduaren 08a, 00:15:05 Azken aldaketa: 2013ko Urtarrilaren 29a, 00:08:22 MikelEiza(e)k egina
BLACKSAD

KOMIKI BELTZA








SINOPSIA
Hildako izar bat, azalera irtendako iragan bat, askatzen doan heinean ustelkeriaz beteriko mundu bat agerian uzten duen hari-mataza bat.

Eta guztiaren erdian, detektibe bat. Blacksad.

Juan Diaz Canales eta Juanjo Guarnidoren genero beltzeko komiki bikaina, orain euskaraz.





FITXA TEKNIKOA
Izenburu Originala: Blacksad
Produkzio Urtea: 2000-??
Liburukiak: 4 (oraingoz)
Egoera: Argitaratzen
Egileak: Juan Diaz Canales (gidoia) eta Juanjo Guarnido (marrazkiak)
Argitaletxea: Dargaud
Nazionalitatea: Frantziarra/espainiarra
Pertsonaiak: John Blacksad, Smirnov, Weekly...

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
Gauzatzea: .rar artxiboak (.cbr edo .cbz nahi duenak artxiboaren azken letrak aldatu besterik ez du)
Arduraduna: Darko
Maiztasuna: ahal den erritmoan
Hizkuntza: euskara




ZUZENEKO DESKARGA
Blacksad 1 - Nonbait itzal artean
Blacksad 2 - Arctic-Nation

* Akatsen bat ikusten baduzu, foroan esan beldurrik gabe eta zuzenduko da.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

darko

2009ko Abenduaren 08a, 00:16:01 #1 Azken aldaketa: 2013ko Otsailaren 16a, 00:30:06 darko(e)k egina
Beno, dagoeneko ofizialki 2009ko abenduaren 8a da: Euskal Encodingsen 4. urteurrena. Hori ospatzeko edo, nire ekarpena Blacksad-en lehen komikia (euskaraz noski) izango da. Hau ez da komiki japoniarra eta beraz ezkerretik eskuinera irakurtzen da, baina hori egiten denok dakigu.

Nire ustez komiki aparta da. Nobela beltzaren modukoa da baina komikia da, eta Juanjo Guarnidoren marrazkiak benetan ikusgarriak dira. Itzulpena ere ona izatea espero dut.

Ea ba zer iruditzen zaizuen.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Ajubita

Aurrena naiz :biggrin: Beno, ba mila esker lan berri honengatik, ea nola dagoen :holas:

Ajubita

?o, ooooooooooso ona benetan. Manga ez bada asko kostatzen zait ezer irakurtzea, baina hau oso ondo egon da. Lana ere izugarria egin duzu itzulpenarekin. Zeozer zuzentzekotan:

34 - aliatu: kide igual hobe
35 - eskuin eskua: ziur hala esaten dela? orain zalantza daukat
37 - ditugula: hika bada, ditiagula izango da, ez? Hala ere ondo dago, baina dena hika esanda, hobe ditiagula. Horrelako beste aldaketaren bat ere egon da, baina ez dut apuntatu garrantzirik emane z diodalako. Eskuineko binetan "arratoein" dakar, i eta e alderantziz.
41- "aberatsenak eta boteretsuenak": "eta" bat dagoenez, lehenengoak ez du "enak" zertan eraman behar. Orain zalantza daukat aukera bat den edo zuzenean gaizkitzat idatzita jotzen den.

Esandakoa lan oso ona egin duzu.

jonnydbz

Eskerrik asko darko. Orain denboraz larri nabil, baina jeitsi dut eta irakurriko dut tarte bat daukadanean.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Abenduaren 08a, 00:16:01
ezkerretik ezkuinera irakurtzen da, baina hori egiten denok dakigu.
Kostako zait ohitura hau aldatzea xD
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

darko

Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2009ko Abenduaren 08a, 01:32:17
34 - aliatu: kide igual hobe

"Aliatu" ere ondo dago.

Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2009ko Abenduaren 08a, 01:32:17
35 - eskuin eskua: ziur hala esaten dela? orain zalantza daukat

"Eskuineko eskua" jartzen du, eta ez dago gaizki... Ezta?

Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2009ko Abenduaren 08a, 01:32:17
37 - ditugula: hika bada, ditiagula izango da, ez? Hala ere ondo dago, baina dena hika esanda, hobe ditiagula. Horrelako beste aldaketaren bat ere egon da, baina ez dut apuntatu garrantzirik emane z diodalako. Eskuineko binetan "arratoein" dakar, i eta e alderantziz.

"Ditiagula"rekin arrazoi duzu, baina aditz den-denak ere ez dira hitanoan existitzen.

Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2009ko Abenduaren 08a, 01:32:17
41- "aberatsenak eta boteretsuenak": "eta" bat dagoenez, lehenengoak ez du "enak" zertan eraman behar. Orain zalantza daukat aukera bat den edo zuzenean gaizkitzat idatzita jotzen den.

Hauxe ez dakit, galdetu egin beharko dut.

Eskerrik asko irakurtzeagatik, denbora tarte baten ondoren zuzendutako bertsioa igoko dut. Beste norbaitek ere irakurrritakoan iritzia eman dezala.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

darko

Bigarren komikia igota (nire ustez orain arteko lauretatik onena).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Taichisan

Oso ona Darko! komiki hauek euskal encodingsen urtean ospartzeko direla dirudi!^^ oso aportazio bikaina!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Ea hurrengoa beste urtebete baino lehenago jartzen dudan XD
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

Ahal dudanean jeitsi eta irakurriko dut, bide batez, lehena ere, ez bainaiz gogoratzen :biggrin:
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

MikelEiza

Blacksad 2 - Arctic-Nation Mega eta DropBox bidez eskuragarri.

Norbaitek badauka lehen atala jaitsita? Eta hala bada igotzerik bai? Mila esker.

darko

Kaixo eta aspaldiko denei! Denbora da ez nintzela foroan sartu.

Blacksaden 1.ari Ajubitak aurkitutako akats batzuk zuzendu beharko dizkiot berriz igo aurretik. Komiki gutxi direnez eta berri bat egiten urteak pasatzen dituztenez, jarraitzeko asmoa ere banuen. Hala ere arazo bat dut: komikia bera badaukat ordenagailuan, kalitate onean, baina "zikinduta" dago. Eskuin aldean begiratuz gero, orrialde guztiek goitik beherako marra gorri bat daukate. Honen antzera:

http://imageshack.us/photo/my-images/850/20560653.jpg/

Ez zait gustatzen eta nik ez daukat hori kentzeko gaitasunik. Toki bat baino gehiagotan jaitsi eta denetan berdina ikusi dut. Beste erremediorik ez badago horrekin egingo dut, baina nahiago dut orrialdeak "garbi" egotea.

Ba al dago inon Blacksad 3.a, horrelako marrarik gabe?
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Jajaja, mezua bidaltzeak merezi izan zuen  :osopozik:

Bilaketa batzuk egin, hainbat fitxategi jaitsi eta hemen duzu aurkitu dudan bertsio onena: https://mega.co.nz/#!1EAlTCYI!UPNtDWqCTCYBaYdbBBAO-Wym-ExDuMBXGlO4KQFMd2E

Uste dut gustatuko zaizula daukan kalitatea.

Bi orrialdetako hasiera eta bukaerako irudiak nahi baduzu nik konpon ditzaket, gustora irakurriko dudan komikia baita  :omgomg:

Mila esker eskaerari erantzuteagatik  :keinu:

darko

Eskerrik asko erantzun azkarrarengatik MikelEiza! Nik bere garaian ez nuen horrelakorik aurkitu.

Ni saiatuko naiz edizioa egiten, baina zerbait ezin badut esango dizut orduan.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik