ETB3ak tontoak, dira, baina erabat xD

Sortzailea baronluigi, 2010ko Ekainaren 20a, 22:25:40

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

%6a izan nahi bai. Hor ematen duten ETB1eko audientzien azkeneko datua 2009koa da (%3,2a), eta aurtengo otsailean %2,6ra jaitsia zen (albistea Berrian). Gaur egun, Txapeldunen Liga bukatuta, hobe ez jakitea. Inortxok ez du ikusten ETB1, beraz.

Hala ere harritu egin nau EITB nolako lotsagarrikeria den onartu dutela ikusteak, kontuan izanda beraiek egoera okerragotu besterik ez dutela egin:

"EITBren sorrerarako 5/1982 legeak adierazten zuenaren arabera, euskararen sustapena izan zen jatorri hartan irrati eta telebista publiko propioak abian jartzeko oinarri-oinarrizko jomuga. Ikuspuntu horretatik, EITB taldearen euskarazko hedabideek huts egiten duten neurrian..."

"Izan ere, zenbait egunetan ETB3 ia sortu berriak bikoiztu egiten du ETB1en audientzia."
Beraz, ETB1en ikusle ia denak umeak ziren.

"ETB1en programazioa bi zutabe nagusiren gainean garatu izan zen urteen joan-etorrian: umeentzako saioen eta kirol gertakarien gainean, hain zuzen ere."

"Fikziozko zenbait saiok arrakasta handia lortu izan dute euskarazko telebistan, baina horiek ere huts egiten hasi dira. Esanguratsua da, zinez, Goenkaleren kasua."
Zentzurik ez duen (non dira Lasa anaiak?) eta inoiz bukatuko ez den kulebroi batek ezin du audientzia onekin iraun betirako.

"1986an ETB2 sortu zenetik, ETB1 bere jatorrizko lekua galtzen joan da. Gaztelerazko katean audientzia onak lortzeari eman zaio lehentasuna garaian garaiko EITBko zuzendaritzetatik. Eragin politikoa eta soziala izate aldera gaztelerazko eskaintzak euskarazkoa irentsi du astiro-astiro, elebitasunaren aldeko pedagogia egiteko ere baliatu arren... Lehentasuna Bigarren Kateko albistegiek dute eta horien mesedetan lantzen dira eduki ezberdinak. Erredakzioan ez dago zalantzarik horren inguruan. Egoera honek oso ondo azaltzen du zer jazo den urteekin: ETB2ren menpeko bihurtu da ETB1, haren beharrizanetara eta interesetara bete-betean egokituta."

"Zehatzago esateko, umeen eta 55 urtetik gorakoen artean dagoen esparru zabala irabazi behar da. Hor dago etorkizuna irabazteko aukera. Tarte horretan egonda hizkuntzarekin arazo handirik ez dutenak erakarri behar dira, baina ez zilarra edo brontzea eskainita, urrearekin baizik."

Niri lehen pentsatzen nuena baieztatu besterik ez didate egin: ETB2 alferrik dago eta euskal hiztunak izorratzen gaitu. Eta agintzen duen inortxo ere ez da egon hori aldatzeko prest, eta are gutxiago egongo da Napoleon Lopez.

Baina hau konpondu egin nahi omen dute. Bai. Duela gutxi EITBk Kalaka betirako bukatutzat eman du. Espa?aEuskadi directo egiteko dirua badago. V erosteko dirua badago. Aurpegira barre egiteko dirua ere badago, diru publikoa bada.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

baronluigi

AipatuNiri lehen pentsatzen nuena baieztatu besterik ez didate egin: ETB2 alferrik dago eta euskal hiztunak izorratzen gaitu. Eta agintzen duen inortxo ere ez da egon hori aldatzeko prest, eta are gutxiago egongo da Napoleon Lopez.

Hare gutxiago orain agintean daudenek euskararengatik inongo interesik ez daukatela kontuan harturik.

baronluigi

Beno, aste honetan jakingo dugu ea 156tik aurrera atalik bikoiztu duten xD

Aju

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Uztailaren 12a, 21:49:50
Beno, aste honetan jakingo dugu ea 156tik aurrera atalik bikoiztu duten xD
Badakizu ezetz ;tximuzoro

Suposatzen dut eginda balego Taichisanek esango zigula, 0717rekin harremanean egoten baita eta han egiten du lana.

baronluigi

Gaur gaueko ataletan zioten bezalaxe, ametsei eutsi egin behar zaie xD :meparto:

baronluigi

Ba pentsatzen genuen bezalaxe, ETBek ez ditu gelditzen zaizkion 39 atalak bikoiztu, eta orain, One Pieceren gauetako emisioetan, honako hau egingo du: Hasieran, justo arabastako saga errepikatzen hasi ziren egun berberean bota behar zuten hasierako atala botako dute. Bigarren atalean aldiz, Arabastako saga errepikatuko dute berriro. Hau da, larunbat gauean 15garren atala botako dute aurrena eta gero 106garrena. Eta horrela berriro 156garren atalera iritsi arte xD.

baronluigi

Larunbatetik aurrera, One Pieceren arratsaldeko saioaren partez ZOROAK ZORO botako dute.