Izarretako Gerra - Star Wars | Trilogia (1977-1983)

Sortzailea Taichisan, 2010ko Abuztuaren 31a, 14:29:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

IZARRETAKO GERRA TRILOGIA  -  STAR WARS TRILOGY (1977-1983)







Filmen Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Zientzia Fikzioa / Abentura
Urteak: 1977, 1980, 1983
Zuzendariak: George Lucas (IV), Irvin Kershner (V), Richard Marquand (VI)
Aktoreak: Mark Hamill,  Harrison Ford,  Carrie Fisher,  Alec Guinness,  Peter Cushing, David Prowse,  Peter Mayhew,  Anthony Daniels,  Kenny Baker,  Phil Brown, Shelagh Fraser,  Garrick Hagon,  Denis Lawson,  Alex McCrindle, Richard LeParmentier,  Drewe Henley,  Jack Purvis,  Don Henderson, William Hootkins,  Malcolm Tierney, Michael Culver, John Ratzenberger, Michael Sheard, ...
Sinopsia: Star Wars-eko filmetan urruneko galaxia batean Jedien (justizia eta ordenaren alde daudenak) eta Sithen (Barne Indarraren Alde Ilunean erori direnak) arteko borroka kontatzen da. Lehenbiziko trilogia hontan (IV, V eta IV), Luke Skywalker Jediaren bidaia azaltzen zaigu, Barne Indarra (indar magiko bat) ezagutzen hasten denetik benetako Jedi zaldun bihurtzen den arte, hori guztia Darth Vader Sitharen eta inperioaren aurka borrokatzen duen bitartean.




IV. Atala: Itxaropen Berria (1977):

Iraupena: 2h eta 1m (121 min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4,38 GB
Erresoluzioa: 4K
Esteka (Euskal Encodings-eko Esteka)



V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa (1980):

Iraupena: 2h eta 4m (124 min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4,71 GB
Erresoluzioa: 4K
Esteka (Euskal Encodings-eko Esteka)



VI. Atala: Jedi zaldunaren itzulera (1983):

Iraupena: 2h eta 13m (133 min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4,81 GB
Erresoluzioa: 4K
Esteka (Euskal Encodings-eko Esteka)

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Azkenik bai! baduzue jaisteko prest, bai!! Izarretako Gudaren lehen atala!! :silba: :;barri
Espero dut eskatzen zenuten guztion onuragarri izatea.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Alaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!

:vueltasss :egiptooo :vueltasss :egiptooo :vueltasss

Gaur gauean bertan jeisten jarriko dut, eta ikusten dudanean (ziur epe motzean ikusiko dudala) nire iritzia jasoko duzu.

Mila esker Taichisan!!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

txapelzuri


Burrunbada

Eskerrik asko! Neu ere jaisteko irrikitan nitxok oraintxe!!!

Taichisan

IMPERIOAREN KONTRAERASOA erasoa jotzeko prest! :holas:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Eskerrik asko Taichisan!!

Lehen filmaren hasiera ikusi dut, zur eta lur eginda gelditu naiz. Oso gaizki ohituta gaude  :meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Bueno ba, den dena osatuta azkenik, ez da lan erraza izan, espero dut behintzat zuek asko gozatzea honekin^^

Esker mila guztioi ta hurrenarte!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

NeuAitor

Eskerrik asko lan honeatxio!! Oso aportazio interesantia!!

jonnydbz

Eskerrik asko Taichisan, ikusten ditudanean jarriko dut nire iritzi ::Vudu

:meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Nik egin dituzuen deskargak ikusita, 15 pertsonek ia 3 filmeak jaistea niretzat ya arrakasta da, jakinda gero ta gende gutxiago hemetik postatzen duela jakinda. Ez legoke gaizki Jonnydbzez aparte beste edonork, ez dut esaten eskerrak emotea, baino bai ripeoaren edo ta filmeen iritzia esatea.^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Burrunbada

Lehengo atala jaitsi dut, eta kalitate aldetik hobexeagoa espero banuen ere benetan merezi du. Uste dut beste batek esan duen bezala gaizki ohituta gaudela, eta mugitzen garen eremuak, tamalez, muga latzak baditu oraindik. Gehiago harritu nau erdarazko azpitituluak azaldu izanak; azken batean, virtualdubek di-da batean konpondu duen arazotxoa baino ez. Beste behin ere eskerrak eta zorionak eman aportazioak izan duen arrakastagatik.   

Godelet

Hau bai oparia.

Eskerrik Asko Taichisan.
:lsvader:
G o d e l e t

Taichisan

Aipamenaren egilea: Burrundaie  Noiz: 2010ko Irailaren 05a, 20:44:19
Lehengo atala jaitsi dut, eta kalitate aldetik hobexeagoa espero banuen ere benetan merezi du. Uste dut beste batek esan duen bezala gaizki ohituta gaudela, eta mugitzen garen eremuak, tamalez, muga latzak baditu oraindik. Gehiago harritu nau erdarazko azpitituluak azaldu izanak; azken batean, virtualdubek di-da batean konpondu duen arazotxoa baino ez. Beste behin ere eskerrak eta zorionak eman aportazioak izan duen arrakastagatik.   
Kalitatea tamalez VHS rip bat izanda eta ahinbeste ikusi izanak kalitatea asko murrizten da, baino ez daukagu ezer hoberik, behintzat material hau berreskuratu degu.
Txarto ohituta gaude kalitate aldetik egia da, baino gogora ezazue nire nahia beintzat DVDripean ateratzea zela, baino...ahinbeste denbora itxaroteagatik nahiago izan dut horrela egin bitartean.
Azpitituluena egia esan niri ere harritu zidan eta zuek ikustea nahi nuen, dena den lehengo filmean ez nituen kendu gauza batengatik: Geedo eta Han Solok hitzegiten hari direnean Geedoren ezpitituluak euskaraz daude, bere hizkuntz berezian hitzegiten duelako. Berdin gertatzen da film guztietan, horregatik utzi nituen, baino Jedi zaldunaren itzuleran adibidez, euskarazko azpitituluak irudiaren barnean jarri zituten, hori da arrazoi gorena.
Eskerrik asko zuei pazientzi edukitzeagatik, ta hurrenarte!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Ze barreak bota ditudan ikusten hasi naizenean. Lehen filmeko ordu bat ikusi dut eta hau esan dezaket:

- Ikus daitekeenez, irudiaren kalitatea ez da batere ona. VHSrip bat da eta, gainera, Taichisanek dioenez, askotan erabilia izan da. Telebistan ikustean inurriak bezala ikusten ditut :meparto:
- Azpitituluak ikustea harritu ninduen, bai. Anaia ere Star Wars zalea da eta erakutsi egin diot. Begiratu eta barrez hasi da ere, eta esan du oso oso zaharra izan behar duela, ETB1en gaztelerazko azpitituluak jartzen ziren garaikoa. Horrek ere harritu egin nau  :blink Honetaz aparte, esan beharra daukat Solo mertzenariarekin elkartzen denean atzerritarraren azpidatziak euskaraz daudela, beraz, ez dakit nik hauek kentzea ideia ona den.
- Nahiz eta aurreko bi puntuak "negatiboak" izan, esan beharra daukat material hau dela oso... nola esan... vintage  :meparto: edo frikia, jajaja. Taichisan, espero dut DVDripa egitea, baina, nahiz eta atera hauek ez ditut ezabatuko.

Berriz ere mila esker Taichisan!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa