Pianojolea - The pianist (2002) (Roman Polanski) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea Godelet, 2010ko Urriaren 21a, 15:45:54

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Godelet

PIANOJOLEA  -  THE PIANIST (2002)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Erresuma Batua
Generoa: Drama
Urtea: 2002
Zuzendaria: Roman Polanski
Gidoia: Ronald Harwood (Eleberria: Wladyslaw Szpilman)
Argazkia: Pawel Edelman
Musika: Wojciech Kilar
Aktoreak: Adrien Brody, Thomas Kretschmann, Maureen Lipman, Ed Stoppard, Emilia Fox, Frank Finlay, Julia Rayner, Jessica Kate Meyer
Ekoizleak: Runteam Ltd, Studio Babelsberg, Heritage Films, R.P. Productions
Sinopsia: Wladyslaw Szpilman, jatorri juduko pianojole poloniar bikaina, familiarekin bizi da Varsoviako ghettoan. 1939an alemaniarrek Polonia inbaditzen dutenean, lagun batzuen laguntzari esker deportazioa saihestea lortuko du. Baina ezkutuan bizi beharko du, denbora luzez erabat isolatuta, eta bizirik irauteko etengabeko arriskuei aurre egin beharko die.
Nota Filmaffinityn: 8.3



1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 148 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 3,13 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*




2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 148min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,42GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)
Pasahitza: ab

G o d e l e t

maotsetun

#1
Aupa Euskal Encodingseko lagunak.
Berandu heldu naiz euskal filmen deskargen mundura. Uste nuen betiko egongo zirela sarean esekita. Inozoa ni !!
Azkenaldian hasi naiz film batzuk bajatzen eta hala edo nola moldatu naiz. Baina Pianojolearekin arazoren bat izan dut. Ez dakit Godeletek edo beste baten batek zuzendu dezakeen baina 12. zatia ez dago eskura SendSapacen (edo arazoren bat dago). Estimatuko nizueke berrikustea, ea filma osoa lortzen dudan.

Esker mile Naparrutik eta segi bizkor !!

burrundaie


burrundaie


Godelet

G o d e l e t

maotsetun

Kaixo lagunok.
Hemen nauzue berriro ere. Pianojolea filma lehen SendSpace-n zegoen (.rar artxibotan zatitua). Orain, berriz, 2shared (.7z artxibotan zatitua). Hasi naiz zati guztiak jaisten baina erdia edo jeitsi ditudala arazoak ematen hasi zait, artxiboak era askean jeisteko mugara iritsi naizela edo halako zerbait adiraziz.
Beste aldetik, FileToLink ataritik pianojolea.dlc artxibo txiki bat bada, 3,2 kb-ekoa. Baina horrekin ere ez dut haratago iristeko aukera izan.

Ez dakit inork laguntzen ahal didan. Agian zerbait arras nabarmenean ari naiz kale egiten-edo. Ez dakit. Baina estimatuko nizueke pistaren bat ematea eman beharreko hurrengo urratsen gainean.

Esker mile eta sarri artio !

burrundaie

Normalean artxibategiak jaisteko erabiltzen ditugun programak hiru izaten dira:
-J. Downloader  http://jdownloader.org/
-7Zip    http://www.7-zip.org/download.html
-Winrar   http://www.winrar.es/

Filmak eta artxibo luzeak jaisteko j. downloader ezinbesteko tresna dugu. Instalatu eta gero, programa ireki. Filmean esteka (link) bakarra agertzen bada, hura hautatu eta saguaren eskuin botoiarekin "kopiaturi" eman. Berehala J. downloaderrera aldatuko zaizu esteka. Behin programaren pantallan dagoela, goiko ezkerreko ertzean dagoen geziari eman deskarga hasteko. Dena ondo badoa, -rar edo 7Zip artxiboak azalduko zaizkizu. Utzi pixkat kargatu arte, eta berriz geziari eman deskargatzeko. Link bakarra agertu beharrean, link guzitak azaltzen badira, denak hautatu eta "kopiatu"ri eman. Segituan aldatuko zaizkizu j. downloaderrera. Artxiboak -rar motakoak  baldin badira, deskarga bukatutakoan, j. downloaderrek berak deskonprimitu eta bideo artxiboa aterako du. Oso litekeena da, hala ere, 7Zip motakoa izatea artxiboak. Gaur egun eta segurtasun arrazoiak medio, horixe da gehienbat erabiltzen dugun programa zatikatzeko eta trinkotzeko. Hortaz, deskarga bukatu denean, j. downloaderren deskargak gordetzeko aukeratu duzun karpetara joan eta hainbat 7Zip artxibo ikusiko dituzu. Lehengoaren gainean klikatu saguaren ezker botoiarekin eta aukeratu "atera artxiboak hona". Ez dago esan beharrik aurretik 7Zip programa instalatuta eduki behar duzula. Kontutan hartu, batzuetan artxiboak ateratzeko "pasahitza" eskatuko zaizula. Pasahitza hau beti dago idatzita Filmaren pantallan, estekaren azpian. Hura sartu eta dena ondo, azkenean, hortxe aterako zaizu desiratutako bideo artxiboa...
Nola ez dakidan zertan duzun arazoa zehazki, prozesu osoa jarri dizut. Ziur asko hemen paratutako gauza asko jakingo dituzu, baina badaezpada ere hitz parrastada guztia idaztea deliberatu dut. Zalantzaren bat izanez gero, lasai asko galdetu. Ea lortzen dugun filmak txukun eta azkar jaistea.

maotsetun

#7
Aupa burrundaie.

Esker mile laguntzeagatik. Ni ez naiz oso iaioa informatika kontuetan, baina azkenean lortu nuen Pianojolea filma deskargatzea (hamaika ahalegin egin ondoren, baina tira... helbura lortua !!). Artxiboak zatika jeisten ari nintzela 2Shared zerbitzariak (?) 50 minutu batere jeisteko aurerarik gabe eduki ondoren, azkenean utzi ninduan.

Orain .dcl artxiboak jeisten eta irekitzen ahalegintzen ari naiz (Beethovenen kopiatzailerekin hain zuzen), eta lanak eman dizkit Jdowloader kargatzea (pentsa zein iaioa!!) eta hortik barna ikusitako tutorialaz baliatzen ari naiz, eta ongi ari dela ematen du.

Esan bezala, esker mila eta segi aurrera !!

burrundaie

Hasieran motel samar ibiltzea normala da, laster begiak itxita jaitsiko dituzu filmak. Edozein zalantza  izanez gero galdetu eta saiatuko gara argirzen.

Godelet

G o d e l e t

igerrika

Barkatuko didazue. Pianojolearen pasahitza ez dut inon topatzen. Laguntzerik bai? Eskerrik asko.

xabeer


igerrika


arrakala

1080p bertsioa gehitua! Eta alemanieraz hitz egiten duten zatiak ere euskaraz azpititulatu ditut, ez zeuden eginak eta.

xabeer