ANIMAZIO TELESAIL BERRIAK! ZER IGOTZEA NAHI DUZUE LEHEN?

Sortzailea Taichisan, 2014ko Urtarrilaren 29a, 22:55:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

2014ko Urtarrilaren 29a, 22:55:55 Azken aldaketa: 2014ko Martxoaren 12a, 21:15:42 Taichisan(e)k egina
Aupa guztioi.
Aspaldi oso "OFF" nago hemendik ezer igo gabe, eta gauza da Animazio telesail askotxo ditudala ripeatu barik eta denbora da berriz "ON" egoteko.

Nire lehen proiektua DOREMIREN MAGIA telesailaren denboraldi guztiak igotzea izango da, ikusi dudanez Lehen, laugarren eta bostgarren denboraldiak osorik ditut, bigarrenekoa lehen erdia falta zait (ez dakit zergaitik) eta hirugarrenetik bakarrik 47. atala. Dena den hori ripeatzen ta igotzen hasiko naiz.
Gauza dator Doremirekin amaitzean zeinekin segi, eta gauza da material askotxo dudala, ordun zerrenda bat jarriko dizuet eta zuen botoekin lista horren ordena egin ahal izango dugu.

Hauek dira telesailak:

- POKEMON (1. eta 5. denboraldiak) +3
- LEGENDZ +1
- SAMED, IRATXO MAGIKOA
- FOOFUR
- G.I.JOE SOLDADUAK (2.denboraldia)
- LAMU (segitu utzi nuen ataletik) +1
- HAMTARO (azkenerarte segi amaitzeko)
- RANTARO +1
- KAZETARI AUSARTAK
- KERORO SARJENTUA (dudan material guztia baina muntairik gabe, atal asko bait dira) +1
- ZOROAK ZORO +1
- KITERETSU, NOBITAREN LEHENGUSU AZKARRA (kerororen antzera, material asko da eta)
- TXEF TXIKIA (uste dut tamalez ez nuela osatu, beste norbaitek eukitzekotan ikusi beharko dugu guztion artean osatzen dugun)
- XIAOLIN ERRONKA ( falta diren denboraldiak) +1
- BLUE DRAGON (utzi nuen puntuan segitu baina muntairik egin gabe) +2
- KONG, ATLANTIDAKO ERREGE TELESAILA
- MONTANA +1
- BARKLEYTARRAK

Eta hau da dena uste dut, begiratzen segituko dut ia zerbait uzten dudan baina oraingoz esaidazue bakoitzak nahiko zenukeen ordena telesail hauek igotzeko, zuen esku dago zer igoko den lehengo. :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

2014ko Urtarrilaren 30a, 10:14:26 #1 Azken aldaketa: 2014ko Urtarrilaren 30a, 10:16:05 Artadi(e)k egina
Barkleytarrak ??? ez zait ezaguna egiten. Merezi badu emaiozu lehentasuna.

Zerrendatik lehenak nire seme alabentzako POKEMON, BLUE DRAGON eta XIAOLIN erronka, dudarik gabe. RANTARO ere ondo baino hobeto dago.

Taichisan

Barkleytarrak aspaldiko telesail laburra zen, Simsondarren aitzindaria zela esan genezake, Harriketarren antzera baina txakurrak ziren hauek.
Hemen ikus ditzakezu nortzuk diren:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

SonGorka4

nik uste Pokemon dela zerrenda horretako interesgarriena  :osopozik:

xeldorf

Kaixo berria naiz foroan eta zorionak eman behar dizkizuet egin duzuen lan guztiagatik!! Bestalde gaiaren inguruan Montana telesaila igotzea asko interesatuko litzaidake honen bila urteak nijoa eta

jonnydbz

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

egoninobi

Kaixo! Zerrenda horretan oso serie onak daude. Pokemon, Keroro, Blue Dragon eta Zoroak Zoro besteak beste. Baina momentu honetan gehien interesatzen zaidana Legendz da. Asko eskertuko nizuke serie hori igotzea.

xeldorf


Taichisan

Beno, ikusita askok bozkatzen zaudetela, bozkatu dezakezue orain. Botazioa 15 egun iraungo du eta partaide bakoitzak 3 boto emateko eskubidea izango du, ezin izango dira botazioak aldatu.
!5 egun barru ikusiko dugu Doremiren magiaren ostean igotzeko plan berria. :osopozik:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Ajubita

Komentatzeagatik, Txef Txikiaren rawak dauzkat hortik.

Taichisan

Aupa guztioi.
Badakit azken urteotan ez naizela asko pasatu hemetik ta lan eskasa egin dudala komunitate honengatik, baina pasadan egunean lanetik kanporatu ta  nituen telesail guztien dvdak begiratzen hasi nintzen. Ikusi dut dvd batzuek apurtzen hari direla gutxika gutxika ta horregatik DVDFABen bitartez mp4 formatura ripeatzen nabil poliki poliki material guztia (naiz ta komunitatean daukagun material piloa eduki, prioritatea igota ez dagoena da, noski).
BLUE DRAGON telesailatik hasi naiz zeren disko horiek, ez dakit zergatik, ia guztiak puskatzen hasi dira ta osoa nuen telesail honetan atal batzuk ezinezko dira berreskuratzeko. Gaur lehen denboraldia ripeatzen amaituko dut, eta segidan bigarrenari ekingo diot, baina ez dakit non edo noiz igotzen hasi, egia esan.
Gero badaukat ideia Kiteretsurekin eta Txef Txiki-rekin segitzea, gero KONG, Muka muka, Doraemon (2005), Montana eta Barkleytarrekin amaitzea lehenengo tanda gixa. Ripeoak gordin doaz, hau da, inolako mozketa gabe, grabatu nuen bezala, norbaitek txukundu nahiko balitu atalok, arazorik ez legoke ;)
Inork igoerekin lagundu ahalko banindu, eskertuko nioke!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Etxeko

Lan ederra egiten ari zaretena!! Ea Txef Txikia eskuratzen dugun! Zerrenda luzatuz, Dennis & Gnasher eta Mutanteen liga gaineratuko ditut, niri ahaztu aurretik... jajajajja