Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju


zumarra

Barkatu:

Hiru3-n esan nahi nuen ez dagoela.

Ikusten baduzu, 20, 21, 23, 24... daude, baina 23a berez, 22a da eta 23a falta da, jatorrizko alemanierako zerrenda kontutan hartuta behintzat.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

Bai. 23. falta da. Jadanik errepikapenak botatzen ari dira eta gaur, lehenengoa atala. 24 izan da eta bigarrena 29. Atzo 22. eta 28.

Galdu zaie, Txirrita 49. bezala?

Taichisan

Nik oraingoz Vickyrekin ez dut batere galdu...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 08a, 18:03:23
Bai. 23. falta da. Jadanik errepikapenak botatzen ari dira eta gaur, lehenengoa atala. 24 izan da eta bigarrena 29. Atzo 22. eta 28.

Galdu zaie, Txirrita 49. bezala?


Gaur goizaldean ematekotan ziren Txirritaren atala. Grabatzen jarri nuen baina ez dut begiratu. Zumarra, ba al dakizu emititu duten?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

Iepa:

Nik ere ez dut Vicky-ren atalik galdu, eta agian aurrerago botako dute 23. hori. Oraingoz salto egin dute. Askotan botatzen dituzte desordenatuta.

Txirrita:

Grabatu dut (nahi gabe, egia esan) baina Lazkao Txiki-tik (atala bukatu gabe) Txirrita-ra pasatzen da (atala hasita) neska bat artoa mozten ari dela hurbiltzen zaizkio atzetik. Eta hortik gutxira bukatzen da. Gero, jarraian beste atal bat hasten da (osoa daukat) baina opening eta izenbururik gabe bota dute. Zenbagarrena bota behar zuten 49. lehenengoa edo bigarrena?

Maroons eta Alex eta Alexis-ekin gauza bera pasa zait: Maroons bukatu gabe Alex-era pasa da atala hasita. Eta haien falloa izan da gaurkoa, ziur nago. Beste guztia normal grabatu da.


Taichisan

Niri hori pasatzen hari zait orain Scooby doorekin aste egunetan,... denak moztuta grabatzen dizkit baino berez asteburutan berriz emoten dabetenez ez dit asko axola.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

2012ko Otsailaren 09a, 20:00:02 #173 Azken aldaketa: 2012ko Otsailaren 09a, 20:05:16 zumarra(e)k egina
Niri ez zait grabaketa moztu: Hau baizik:



Eta diodanez, Txirritaren bigarrena osoa daukat naiz eta izenburua ez dakidan. 49. ote?

zumarra

Kaixo:

Alex eta Alexis seriea osatzea lortu dut:

http://marrazkiak.99k.org/Alex.html

Kontua da, Maroons-ekin bezala, ez dudala inon aurkitu atal gida. Ez eta Pausoka-ren web orrian.

Norbaitek baldin badaki berezko ordena, eskertuko nuke pasatzea.

Eskerrik asko.

zumarra

Kaixo denoi:

Norbaitek graba dezake, mesedez, gaur ostirala gauean (goizaldean, berez) Cloud Trotters? 4:40-tan jartzen du. Nik eskatuko nuke grabatzea 4:00-tik 5:30-ra badaezpada ere.

Eskerri asko.

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra


Aju

Neuk ere graba dezaket. Esan zenbateko margena utzi behar den aurretik eta atzetik badaezpada grabatzean.

zumarra

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 17a, 16:38:12
4:40-tan jartzen du. (25 min.) Nik eskatuko nuke grabatzea 4:00-tik 5:30-ra badaezpada ere.


Esandakoa. Normalean 15 min. jartzen ditut lehenago eta beranduago, baina, badaezpada ere, 30 min. eskatzen dut.

Eskerrik asko.