Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Nik dagoeneko hartutako filmak igota zeuzkat. Pirritx eta Porrotxen bat edo bi gehiago ere nire filmen artean aurkitu eta haiek ere laster igoko dizkiat. Nahi baduk pixkanaka-pixkanaka hasiko nak igotakoen relasea egiten...

zumarra

Bai, bai, jakina! Hemen falta den guztia jarri behar dugu.

Nik oraindik ez naiz pelikulak igotzen hasi. Oraindik 7-10 egun beharko ditut Vicky Bikingoa, Cloud Trotters eta Harriketarrak igotzen bukatzeko. Bitartean hemen dagoena:

http://marrazkiak.99k.org/Pelikulak.html

honera pasatzen hasi naiz baina horko link-a erabilita (gehien bat RS).

Premiazkoena zen guzti hori gure artean biltzea eta, aurrerago, zerbitzari hobeago batzuetara igotzea; baina, oraintxe bertan, RS-ko linkak babiltza eta erabiliko ditut ni igotzen hasi ahal izan arte.

zumarra

Beno. Azkenean hauek dira, dirudienez galdu diren pelikulak. Ea oraindik dauzkan norbait animatzen den berrigotzen:

BT, ispiluen jauregian
Doraemon - 27 (2007) - 7 magoak

zumarra

Doraemon - 7 magoak lortuta. Laister igota. Bakarrik hau falta da:

BT, ispiluen jauregian

Taichisan

Ba uste dut nik jaitsi nuela BT ispiluen jauregian filma, begirada botako diot ta eukitekotan igo egingo det arazorik gabe!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Ea badaukazun. Orain beste bat faltan dago:

BT, ispiluen jauregian
Robin Hood: Erregeren bila

zumarra

#246
Kaixo denoi:

Azkenean bukatu ditut nik nituen pelikulen releaseak. Orain denari errepasoa emango diot seguruenik akatsak egongo direlako.

Eta, poliki-poliki, zerbitzari bakarrean dauden pelikulak (gehien bat RS) berrigotzen segiko dut, baina aste honetan nazkatu naiz GU eta JF-rekin (konexioa eten gabe moztu eta ezin igo ezer) eta MF-rekin segiko dut nahiz eta motelago izan, denak aurretik konprimitu behar diren.

Oraingoz nire MF-ko kontuan 500 gb inguru ditut okupatuta. Norbaitek badaki mugarik ba ote duen?

burrundaie

Eskerrik asko Zumarra, egundoko lana egin duk! Ez ziok esan beharrik ahal dudan heinean lagunduko diatela, nahiz eta nire martxa, zoritxarrez, oso motela izan. Orain beste zerbitzari batekin probatan ari nauk. Ustez betiereko iraupena omen dik eta giga bat arteko artxiboak onartzen dizkik. Jaitsiera ere ona. Ikusiko diagu...

Taichisan

Nire partetik Burrundaieren antzera! Oso lan ona Zumarra, eskerrak zuri!! :osopozik:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Beno, eskerrik asko. Baina hainbat lagunen arteko lana da guzti hau:



Orain falta den pelikula bakarra hau da: BT, Ispiluen jauregian. Eta hau baldin bada galdu den bakarra ez da marka txarra.

zumarra

#250
Azkenean Megaupload itxi izanagatik galdu zaidan pelikula bakarra hauxe da:

BT, Ispiluen jauregian.

Ez da marka txarra.

Bestalde, norbaitek denbora libre baldin badauka eta zeozer egin nahi badu, posible ditu pelikula batzuk jeitsi (bakarrik Rapidshare-n daudenak, pazientziarekin) eta deskarga azkarragoko beste zerbitzari batera igo. Hemen 1162 erabiltzaile egonda akaso bakarren bat animatuko da...

Godelet

Eskerrik asko, Zumarra.
Aparteko lana, benetan  :baibai:
G o d e l e t

baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Maiatzaren 21a, 07:34:04
Azkenean Megaupload itxi izanagatik galdu zaidan pelikula bakarra hauxe da:

BT, Ispiluen jauregian.

Ez da marka txarra.

Bestalde, norbaitek denbora libre baldin badauka eta zeozer egin nahi badu, posible ditu pelikula batzuk jeitsi (bakarrik Rapidshare-n daudenak, pazientziarekin) eta deskarga azkarragoko beste zerbitzari batera igo. Hemen 1162 erabiltzaile egonda akaso bakarren bat animatuko da...

Ni sahia ninteke, beste lagun batek utzi eta berarekin elkarbanatzen dudan OVN a erabiliz. Ea noiz zaidan posible.

Taichisan

BT ISPILUEN JAUREGIAN FILMA AURKITU DET!!!!!! EZ DA EZER GALDU!! AUPA!!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Aupa zu!!!

Bide batez: nola dijoa "Clang Inbasioa"?