Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Atomick bettyren gabon berezia telesaila eman baino lehen? Oso ondo EITB!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Hau bidali didate. Ez dakit Ibonzamak edo Artadik zeozer izango duten:

_____________________________________

Kaixo,

Izugarri gustatu zait zuen web horria. Euskarari mezede handia egiten diozuela uste dut.

Orain dela 20 urte inguru, ETB1ean Britaniar Handiko bi komedia eder ikusten nituen, ta aspalditik nabil beraien atzetik baina ezin izan ditut euskeraz aurkitu. Hauek dira izenburuak ingelesez (euskeraz ez ditut gogoratzen...)

- You rang M Lord

- Keeping up appearances

Hauek lortu ahal izango bazenituzte, asko eskertuko nizueke.

Goraintziak,

Maite.

__________________________________________

zumarra

Egun batzuk daramatzat ETB-1- eta ETB-3koen EPG-a ikusi ezinik. Informaziorik ez dago. Horrela bai ezin dudala aurreikusi zer botako duten jakiteko zer grabatu behar den...

Zuek?

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Euskalteleko EPG-a ondo dabil. Bestea, berriz, ezin da ikusi... :evil:

Artadi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Urtarrilaren 16a, 13:50:07
Hau bidali didate. Ez dakit Ibonzamak edo Artadik zeozer izango duten:

_____________________________________

Kaixo,

Izugarri gustatu zait zuen web horria. Euskarari mezede handia egiten diozuela uste dut.

Orain dela 20 urte inguru, ETB1ean Britaniar Handiko bi komedia eder ikusten nituen, ta aspalditik nabil beraien atzetik baina ezin izan ditut euskeraz aurkitu. Hauek dira izenburuak ingelesez (euskeraz ez ditut gogoratzen...)

- You rang M Lord

- Keeping up appearances

Hauek lortu ahal izango bazenituzte, asko eskertuko nizueke.

Goraintziak,

Maite.

__________________________________________


Ez da suerterik egon, ez daukat.

Ajubita

EPGarena niri ere gertatzen zait, eta kate guztiekin gainera.

zumarra

Kasualitatea! Atzo aipatu eta gaur konpondu egin da (niri behintzat).

Eskerrak!

EEAKT (Euskal-Encodings Aurkako Konspirazioaren Teoria) atera behar nuen berriz armairutik  :pozik:

zumarra

Kaixo:

Nire umeek ikastolatik ekarritako zirkularrean hauxe jartzen du:


Webgune interesgarria 3-7 urteko seme-alabadun gurasoentzat. Euskararen jabekuntza prozesuan seme-alabei laguntzeko web oso interesgarria duzue hau. Etxeko lanetan laguntzeko aholkuak eta jarraibideak aurkituko dituzue.Hizkuntzen jabekuntzari buruzko zalantzak argitzeko lagungarri izango zaizue. Gainera, jolasak, ipuinak, liburuak,...eta familiarentzako beste materiala ere azaltzen da.

www.emangiltza.com

Eta bertara sartuta TRESNAK > ESTEKAK atalean:



Ezagunak gara, je, je. Ilusioa egin dit... :pozik: :pozik:

Taichisan

Guk uste baino ezagunak gara Zumarra ;) Elkarrizketan esan bezala, niri mail asko etorri zaizkit bizkaitar, gipuzkoar, nafartar eta baita lapurdiko ikastolen guraso batzuek eskerrak emanez egiten dugun lanagaitik. Baita ere Bikoizleen artean askok sartzen dira, azkena Eba Ojanguren izan da, kuxkuxeatzen egon bait da ze eskaintzen dugun ikusten^^.

Errealitatea da euskarazko ikusentzunezkoa euskaraz bultzatzen dugun webgune/foru bakarra garela ziber espazio osoan, ordun erreferente gara bai ala bai!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Lehen bazen ikusezazu, baina ikusten denez ez du jarraipenik izan. Taichisanek dioen bezala hau da ikusentzunezko euskal materiala banatzen duen gune bakarra. Zumarrak ere badu bere gunea, baina esan daiteke hona batu zarela ez? ;)
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

zumarra

2009-n elkartu ginen. "Nirea" zen/den hori ordutik indizea da soilik. Material guztia hemen dago.  :cool2:  :threat:

Mihiluze

Txoko honetan ere aprobetzatuko dut eskerrak emateko.

Maisua naiz eta nire ustez kriston lana egiten ari zarete euskararen alde, euskarazko materiala topatzea ez da erraza. Pelikula ta telesail pila bat nago lortzen zuei esker ta nire baliabide bankua gero ta handiagoa da.

Zuekin errezagoa da umeak euskalduntzea modu dibertigarri baten!

Mila esker benetan lanagatik!  :osopozik: :osopozik:

zumarra

Arazo bat eduki dut MUGALDEKOAK filmarekin baina espero dut gauerako eskura egotea...

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Abenduaren 26a, 17:27:11
Arazo bat eduki dut MUGALDEKOAK filmarekin baina espero dut gauerako eskura egotea...

Zera, oker ez banago, dagoeneko badugu film hori http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4250.msg28246#msg28246 :conf: