Kaixo:
Joan den astean, ETB3-n programazioa aldatzean, goizaldean Maroons eta Alex eta Alexis botatzen hasi ziren. Ez nintzen konturatu eta lehenengo 2 egunetan atalak galdu nituen. Geroztik grabatzen ari naiz baina ezingo dudanez, oraingoan behintzat, serieak osatu, hurrengo astelehenean ordura arteko 6-8 atalak jarriko ditut web orrian.
Hala ere ez dut inon aurkitu bi serie horien atal zerrenda (bakarrik 26-na atal direla). Zuetako norbaitek izango balitu bi serie hauen atal zerrendak eskertuko nuke pasatzea txukun jarri ahal izateko.
Eskerrik asko.
Eskuminak